2002ko urriak 31, Osteguna

BWEB gehiago

Euskal atari gehiago, atarien gainbehera garaian

Iragan astean euskaraz nabigatzeko programak aipatu genituen, Bilboko Zuhar enpresak Mozilla nabigatzailearen euskaratzea beregain hartu duela ere aipatu genuen. Bada, geroxeago jakin dugu Mozilla 1.1 nabigatzailearen itzulpena sarean eskuragarri dagoela. Windows, Linux eta Mac OS sistemetarako balio du eta ingelesezko programari eransten zaion paketea da, itzulpena dakarren gehigarri moduan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2002ko urriak 24, Osteguna

Euskaraz nabigatzeko

Itzulpen zaharkituak eta arazoak lizentziekin

Gure ordenagailuekin komunikatzeko euskaldun gehienok erdarazko sistema eragileak eta nabigatzaileak erabiltzen ditugu. Badira euskarazko bertsio batzuk baina betiko arazoa da laster zaharkituta geratzen direla.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2002ko urriak 17, Osteguna

Lagunak ikusten

Berehalako mezularitzaren arrakasta

ĞEta nola dabil Kepa? Aspaldian ez dut messenger-ean ikusiğ. Horrelako elkarrizketa bat entzun nuen lehengo egunean tren batean. Dudarik gabe, berehalako mezularitzak iraultza ekarri du internauten komunikatzeko moduan eta ohituretan. Kasu batzuetan mugikorraren ordezkoa ere bihurtu da, doako ordezkoa, SMS mezuen ordezkoa eta posta elektronikoaren ordezkoa. Baina zergatik da hain arrakastatsua? Faktore asko ditu bere alde IM edo Instant Messaging delakoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2002ko urriak 10, Osteguna

Sareko kontzertu aretoak

Amarauneko ibilera birtualetan irakurri dut albistea: Kevin Mitnick-ek liburua argitaratu du eta bere ordenagailu eramangarri bi saldu ditu. Mitnick inoizko hackerrik famatuena izan da baina gizajoari aspaldi ez diote epaileek makina horietara hurbiltzen uzten eta. Diru beharrean ei dagoenez, 90ko urteen hasieran hainbat enpresa handiren zerbitzarietara sartu eta dirua ebasteko erabili zituen ordenagailuok saltzea erabaki du. Egun erabat zaharkituta dauden makina horiek balio sinbolikoa dute eta fetitxistaren batek erosiko ditu aurki.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2002ko urriak 3, Osteguna

Musikaz sarean

Musika aldizkariak eta webzineak han eta hemen

Azken aldi honetan ugaritu dira sarean musikari buruzko argitalpenak. Batzuk audioa eta bideoa ere eskaintzen dituzten atari osatuak dira, emisiondigital.com edo doctormusic.com kasu. Beste batzuk, mondosonoro.com bezala, aldizkarien bertsio digitalak dira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)