2001ko abenduak 29, Larunbata

Komikiak berrasmatzen

Gogoetak komikien etorkizun digitalaz

Scott McCloud-ek komikigile profesionala izatea erabaki zuen 15 urte zituela. Hori baino gehiago bilakatu da 26 urte geroago, komikigintzaren gaineko pentsalari eta teorialaria alegia. Bere gogoetak, hoba ez, komikien bidez adierazi zituen 1993an Understanding comics izeneko 216 orrialdeko saiakeran. Liburua haize berria izan zen bere burua aztertzen ohituta ez zegoen komikien industriarentzat. Lanerako teoria bateratua proposatu zuen adierazpide honen aurrekari historikoez, bere hiztegi bisualari buruz eta komikiak artearen mundu zabalagoan behar duen lekuari buruz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko abenduak 27, Osteguna

Web nabigazioak hamar urte bete ditu

Internet are zaharragoa da, ordenagailuak elkarri lotzen dituen komunikabideak 30 urte baino gehiago baititu. Bere Arpanet bertsio militarrean sortu zenean defentsa sistemak komunikatzeko erabiltzen zuen AEBko gobernuak. Izaera militar hori utzita, unibertsitateak eta enpresa batzuk sarera konektatu ziren 70eko urteetan. Komunikazio estandar eta protokolo berriak sortuz joan ziren, egun sareetan komunikazioaren oinarriak diren TCP/IP eta Ethernet kasu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko abenduak 20, Osteguna

Gabonetako kulebroia

Erosketak, filmak, birusak eta parodiak

Eguberri garaia helduta, egunotako hotzak laguntzen du etxean gozo-gozo eta epel-epel familiartean egoteko giroa. Horregatik Eroskik erosketak etxetik bertatik agintzeko abian jarri duen aukera baliatuko du hainbatek. Hiriburu batzuetarako balio du soilik, hala ere, aukera honek. Ez dakidana da inork lehenago aurpegia ikusi gabe legatza edo bixigua eskatuko duen baina, tira, badira ikusi barik lasai asko eska daitezkeen beste gai batzuk eta alferrentzako edo ezinduentzako aukera ona da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko abenduak 13, Osteguna

Durango eta gero

Durangon diskoak eta liburuak barra-barra izan ditugu bost egunez, baina urteko beste 360 egunetan zer? Urterik urtera betiko webgune tristearekin hartzen gaitu azokako zibergelak azokak benetan sarean nolako itzala duen ikustera sartzen garenak. Antolatzaileak, aspaldi honetan legez, bultzada zibernetikoaz mintzatu zaizkigu aurtengoan ere, arlo honek hartu duen garrantziaz. Errealitateak ordea, duela bi urte Canal 21ren eskutik iragarri ziguten azoka iraunkorra iragankorra dela erakutsi digu. Sarea etengabe erabiltzen dugun euskaldun gutxiengoari «ea datorren urtean» esatea besterik ez zaigu geratuko momentuz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko abenduak 6, Osteguna

Puntako web diseinua

Espainiako web egileen lanak

Oraintsu arte ia soilik Ipsum Planet eta bere Neo2 aldizkaria ezagutzen bazen ere, Kataluniatik sortzaile mordoa datorkigu web eta flash diseinua artea egiteko adierazpide ederra dela frogatzera. Gure artean oraindik adibide gutxi daude eta paperera mugatzen dira. Roberto Agirrezabala bilbotarraren Adclick sarean nabarmentzen da, Amaste aldizkaria adibide duina da eta badirudi The Balde euskaldunak eremu hori ikutuko duela.


Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)