2001ko maiatzak 9, Asteazkena | UNInet |

Beste hauteskundeak

Hurbil daude beste hauteskunde batzuk eta hautagaiak kanpaina betean daude Athletic taldea zuzentzeko lehian.

Javier Uria hautagaiak webgunea zabaldu du Interneten bere egitasmoa azaltzeko. Gizarte arlorako proposatzen dituen gauzen artean zera dago: «Komunikatzeko, informazioaren teknologia berrien erabilera handiagoa: Internet esaterako (Klubak sortutako informazio guztia etenik gabe eguneratuko da). Aldaketa bitxia da, inondik inora, iragan astean Mikel Irizarrek kontatu zigunez berak eta Miamiko Fernandok Uria berari 1996an klubaren webgunea doan egiteko euren burua eskaini zutenean Uriak jaramonik ez baitzien egin AMZ taldeko kideei. Lamikiz hautagaiaren webgunerik ez dugu aurkitu.

Uria
www.candidatura-uria.com
AMZ
www.amz.org
Athletic
www.athletic-club.es

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner