2001ko maiatzak 30, Asteazkena

e-JUDO: Nabigazio gidatua

Sarean besteen nabigazioak jarraitzeko aukera

Funtsean, gidari funtzioa duen beste batek egiten duen nabigazioa jarraitzea da. Baina zertarako? Zergatik? Kontua da, e-judoko kideen iritziz, «nabigatzea iritzia ematea» dela. Besteek ikus ditzaten webgune batzuk edo besteak aukeratzen, e-judokak iritzia sortzen ari dira Interneten. «Euren webgune gustokoenak, arrazoiren bategatik bereziak iruditzen zaizkienak, zeintzuk diren adierazteko modu bat da». Internauta sartu berria adibidez, edo gai zehatz batean murgildu nahi duenak eskertuko du aditu baten eskutik leku interesgarriak ezagutzea. Interesatzen zaizkigun gauzak bilatzaileetan topatzearen alternatiba ona izan daiteke e-judo, pertsonalizatua.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Birus batek euskalgintza jo du

Iragan astean hainbat ordenagailutara hedatu den birus baten berri izan genuen EuskaraZ eta Irratilibre posta zerrendetan. Birusak gutxienez Euskalkidetza, Bilbo Hiria Irratia, Molotoff Irratia eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordenagailuak hartu ditu eta etengabe hedatzen ari da beste ordenagailu batzuetara.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Kaixo berria

Kaixo.com atariak bere itxura berritu du eta hainbat zerbitzu berri jarri ditu abian. Aitor Lopez de Aberasturik zuzentzen duen atari-bilatzaileak doako e-posta zerbitzua eskaintzen hasi da eta 100 Megabyte-ko espazioa eskaintzen duen doako disko birtuala erabiltzeko aukera ematen die euskal internautei. Bestalde, zureizena@kaixo.com moduko helbide batekin web nabigazioaren bidezko posta elektronikoko zerbitzua hasi da ematen, doan, horrelako zerbitzua euskaraz eskaintzen oraino bakarra zen Euskalerria.org-en alternatiba bihurtuz. Internauta arabarrak jakinarazi digunez, laster, internautei euren webguneak ezartzeko doako lekua eskaintzen hasiko da webgune.com domeinuan.

Kaixo
www.kaixo.com
www.webgune.com

Jabi Zabala

Sopelako antitaurinoak

Sopelan zezenketa bat eragotzi nahi izateagatik, herri horretako hainbat bizilagunek epaiketa izango dute ekainaren 15ean. Fiskalak gartzela zigorrak eskatzen ditu antitaurinoentzat eta, hori dela eta, elkartasun kanpaina abian jarri dute Interneten bidez, Zezenak mendian, antitaurinoak herrian leloarekin. Euren webgunean, aferaren azalpena dakarren testuarekin batera, manifestazioaren eta zaurituta suertatu zirenen hainbat argazki daude ikusgai. Epaiketa aurretik elkartasun mezuak bildu nahi dituzte antitaurinoek.

Zezenak Mendian
www.sopela.org

Jabi Zabala

2001ko maiatzak 23, Asteazkena

Zientzia aldizkariak

Zientziaren dibulgaziorako tresna egokia da sarea

Zientziaren zabalkunderako komunikabide aproposa da Internet. Edizio gastuak murrizteaz gain, informazioa aukeratzeko modua ematen diote irakurleari. Guretzat interesgarriak diren artikuluak irakurtzeko ez dugu aldizkari osoa erosi behar. Ekonomikoagoa eta ekologikoagoa ere bada, paper gastua ere izugarri gutxitzen baitu edizio digitalak, baina ez da hori bakarrik, sareak hainbat ezaugarri ditu zientziaren hedapenerako tresna perfektua egiten dutenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Ikaslearen gunea

Euskara ikasteko baliabideak biltzen dira HABEk sarean jarri duen Ikaslearen Gunea izeneko atalean. Testuez gain, audio artxibo ugari ditu, Euskadi Irratiarekin lankidetzan eginiko Antzoki iluna kasu, testuak irakurri ahala aktoreen ahotsak entzuteko aukera damaiguna. Istorio animatuak izeneko atalan ikusi eta entzun daitezkeen marrazki bizidunak aurkituko ditugu, Flash-en eginak. Horretaz gain, HABE aldizkaria, euskara hobetzen atala, Kantu kantari euskal kantutegia, txisteak, ipuinak, porrusalda, eta Euskalkitegia izeneko atalak aurkituko ditugu bertan.

Ikaslearen gunea
www.habe.org/ikaslearengunea

Jabi Zabala

Bagera saritua

Donostiako Bagera elkarteak duen bagera.net atariak apirileko Buber Saria irabazi du, hilabeteko euskal webgunerik onena saritzen duena. Zope-ren gainean eraikita dagoen webgune honetan euskara elkarteak argitaratzen dituen Irutxulo eta Gaztetxulo aldizkarietako informazioak biltzen dira. Gainera, weblog moduan antolatuta dagoen hasierako orrialdean Donostiarekin eta euskararekin zerikusia duten albisteen aukera bat ageri da. Horrez gain, agenda, gida eta ziberteka ere aurkituko ditugu bagera.net honetan. @Euskadi buletinak iaz abian jarri zituen sari hauek emateko, harpidedunek proposatutako webguneak aztertzen ditu adituen talde batek. Hilabetero harpidedun bakoitzak webgune bat proposatzeko aukera du eta epaimahaiak bat aukeratzen du. Urte amaieran urtean zehar saritutakoen artean aukeratuko dute urteko webgunerik onena.

Bagera
www.bagera.net
@Euskadi
euskadi.kaixo.com

Jabi Zabala

2001ko maiatzak 16, Asteazkena

LSSI legea, sarea zentsuratzeko

Internet kontrolpean ezartzeko lege berria Espainian

Espainiako gobernua Interneteko hainbat zerbitzu arautuko dituen LSSI legea (Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legea) prestatzen ari da. Aurreproiektua aurkeztu berri du gobernuak eta haren kontrako erreakzio sutsua altxatu da Kriptopolis.com segurtasun informatikoari buruzko aldizkari digitalaren eskutik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Gilkitxaro sarean

Duela astebete bere webgunea abian jarri zuen Deustuko Gilkitxaro antzerki taldeak. Iragan ostiralean Deustuko Gazte Lokalean estreinatu zuten Trokaolatarrak ikuskizunaren irudi batzuk ikus ditzakegu bertan, gidoiaren gaineko informazioa, datu teknikoak eta emanaldien agenda. Taldearen historia eta beste antzezlanei buruzko informazioa ere badago, loturak eta taldearekin kontaktua egiteko modua. Mikel Martinezek Maskarada taldearen webgunearekin hasitako bidean dira hainbat euskal antzerki talde, Zornotzako Markeliñe taldea kasu.

www.gilkitxaro.com
www.teatroa.com
www.maskarada.net
www.markeline.com

Jabi Zabala

CNNko kaleratuak

Albistegirik serioenak aurkezten dizkigun CNN telebista kate amerikarra ere puntucom enpresak jasaten ari diren krisia igarri du eta hainbat langile kaleratu ditu azken aldi honetan. Berauek, ordainetan, webgune satiriko eta informatiboa osatu dute, enpresaren barruko trapu zaharrak argitaratuz eta Ted Turner-en jokabidea salatuz. Experientziadun kazetariak barik aktore izandako aurpegi politak aurkezle moduan kontratatzeak eragin ditu kritikarik handienak. Andrea Thompson aurkezle berriaren porno argazkiak argitaratu ditu webgune honek.

Tedsturnovers
www.tedsturnovers.com

Jabi Zabala

2001ko maiatzak 9, Asteazkena

SPAM-a: zabor mezuen aurka

Eskatu gabeko publizitatea debekatzea zaila izango da

Apirilaren 24an Espainiako gobernuak merkataritza elektronikoa arautuko duen legeak spam-a espreski debekatuko duela iragarri zuen. Lege honen aurreproiektuaren arabera, publizitate mezuak jaso nahi dituztela adierazi dutenei bakarrik bidali ahal izango zaizkie horrelako mezuak. Internautak baimena eman ez badu bidaltzaileak zigorra jaso dezake. Legea idaztea ez da zaila izango baina spammerrak zigortzea zailduko du sarearen izaera transnazionalak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Beste hautagaiak

Hauteskundeak direla eta, alderdien webgune serioak aitatu genituen lehengoan, baina hautagaien gaineko webgune parodikoak ere badira. Redondo Terrerosi buruzkoa egin duen internauta izengabeak egundoko spam baten bidez zabaldu du haren berria, berak aitortu bezala, internautek hauteskundeak baino lehen ikus dezaten. Aipagarria ere eta ezagunagoa da Aznar.net webgune umoretsua, iragan hauteskundeetan ere sarean zegoena.

www.geocities.com/redondoterreros
www.aznar.net

Jabi Zabala

Beste hauteskundeak

Hurbil daude beste hauteskunde batzuk eta hautagaiak kanpaina betean daude Athletic taldea zuzentzeko lehian.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 2, Asteazkena

Mikel Irizar, bilbotar bat Silizioaren erresuman

Ziberdiasporarekiko zubiarena egiteko prest beti

Mikel Irizar Symantec korporazioan merkataritza alorreko burua da. Kirolak eta zoriak eraman zuten Silicon Valley-ra eta egun hara doazen zibereragile-entzako kontaktua da Kaliforniako San Jose hirian. Iragan astean gure artean izan zen eta berarekin solasaldia egiteko baliatu genuen bere bisitaldia. EEBBetako bizitza, zibernegozioak eta euskal diaspora teknologikoa izan genituen hizpide, Athletic Munduan Zehar elkarteaz gain, noski.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 25, Asteazkena

Hauteskundeak.net

Alderdiak eta informazioa gero eta gehiago sarean

Gero eta hurbilago daude EAEko hauteskundeak. Duela aste bi informatu genuen Mayor Orejari buruzko webgune ez ofizialari buruz eta EAJ-PNVk zabaldu duen webgune berriaren berri eman genuen. Iragan astean Euskal Herritarrok taldeak iragarri zuenez, maiatzaren 5etan Anoetako belodromoan egingo duen mitina zuzenean igorriko du webcam bidez ziberespaziora. Aurki, EHk telebistarako prestatu duen spot-a ere ikusgai izango da bertan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 18, Asteazkena

Sarea eta telebista, bat egitear

Bien arteko aldea gero eta txikiagoa da

Zailtasunak aurkitzen ari da uztartze hori baina laster alde bien abantailak bilduko diren soluzioa aurkeztuko digute. Jada aukera ezberdinak aurki ditzakegu alde bietan. Esaterako, satelite bidezko telebistan interaktibitatea pay per view edo ordaindutako programa pertsonalizatuak eta ordenagailuarekin konexioa eginez programa informatikoak jaisteko aukera dugu. Beste aldean, ordenagailua filmak ikusteko tresna bihurtu zaigu: DVD filmez gain, sarearen bidezko bideo formatoak hor daude, oraindik kalitate ona ez badute ere. Konprimitutako filmen pirateria ere hor dago eta ordenagailuak zein sarea erabiltzen ditu. Sarearen eta ekipoen abiadura dira uztarketa horretarako oztopo nagusiak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 11, Asteazkena

MIT-en matrikula doan

Unibertsitate ospetsuak doako eskolak emango ditu sarean

Massachusetts Institute of Technology (MIT) sareko instituzio garrantzitsua da. EEBBetan kalitate handiko irakaskuntza ematearen ospea duen zentru honetatik igaro dira egun sarea zuzentzen duten goi mailako teknikari eta guru asko. Aurrerantzean edonork izango du bertan ikasi duela esateko aukera, distantziaz bada ere. Izan ere, MITek abian jarri du OpenCourseWare izeneko programa, Interneten bidez eta doan bertako ikasketa guzti guztiak egin ahal izateko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 4, Asteazkena

EZLN: Chiapasetik sarera

Zazpi urte dira EZLN oihanean eta sarean altxatu zela

Egunotan albiste izan da Mexikoko zapatisten martxa eta EZLNko buruek, aurpegiak estalita, kongresuan eginiko agerraldia. Interneten ere oihartzun zabala izan du gertaera honek eta sarearen bidez jarraitu ahal izan ditugu martxa zein hiriburuko mobilizazio guztiak. Sarean presentzia izugarri handia du zapatisten mugimenduak, baina hau ez da azken egunotako kontua. EZLNren azken urteotako historia sareari lotuta egon da eta neurri handi batean Interneti zor diote zapatistek egunotako fama. Interneteko lehendabiziko fenomeno informatiboa izan zen EZLNren agerpena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 28, Asteazkena

i-mode, Sarea patrikan

Konexio azkarra mugikorrean japoniarren eskutik

Telefono eramangarriak etorkizuneko konexio bidea izango direla iragarri zuten aspaldi sareko guru-ek eta bere lehen urratsak ematen ari da gure artean segapotoen bidezko konexioa. Hala ere, oraingoz, komunikazioen abiadura eta protokoloen ahalmena eskasak diren bitartean, prezioak garestiegiak dira eta ia inork ez du Europan konektatzeko mugikorra erabiltzen.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 21, Asteazkena

Telelana: ez goaz lanera

Lan mota honen alderdi onak eta txarrak

Badakigu, gizarte digitalaren iragarpenak egin ohi dituen Javier Etxeberria filosofo jakintsuak hala esan du eta, etxea produkzio unitate bihurtzen ari dela atzera, lehengo baserria zen bezalaxe. Gizarte postindustrialean, gero eta ugariagoak diren –garen– telelangileak etxetik bertatik aginduak jaso, informazioa bildu, lanak egin eta enpresara bidaltzen dituzte telematikaren bidez. Informazioaren gizartean lana antolatzeko eta bizitzeko egitura berriak agertzen ari dira, parke teknologikoak eta lana bertan egiten den suburbio residentzialak kasu. Telelana gizarte horren ezaugarri garbia da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 14, Asteazkena

Bihurgailuak: Zenbat kilo arroa bat?

Edozelako neurriak bihurtzeko tresnak sarean

Sare globalean elkartzen gareanean gure solaskidea txinatarra izan daiteke edo australiarra, eta hizkuntza ezberdina izateaz gain, ordu diferentean biziko da, txanpon ezberdina erabiliko du eta distantziak neurtzeko neurri ezberdinak erabiliko ditu seguruenik. Gero eta beharrezkoagoa dugu besteen kontzeptu horiek menperatzea, edo gutxienez, gure parametroetara itzultzeko gai izatea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 7, Asteazkena

Konexio gehiago EAEn

Interneterako konexioen igoera neurtu du Eustat-ek

Iragan asteazkenean eman zituen ezagutzera EAEko estatistika erakundeak Interneti buruz egin dituen azken inkesten emaitzak. Hauen arabera, 2000ko azken seihilekoan % 14 hazi zen internauten kopurua eta 310.000tik 352.000ra igo dira, orotara, EAEko biztanlegoaren %14. Hauen artean %16 sartzen dira euskarazko webguneetan, baina denak ez dira egunero nabigatzen ibiltzen. Hauek dira daturik interesgarrienak euskararen aldetik baina bada aztertu beharreko xehetasun eta datu gehiago inkesta honetan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 28, Asteazkena

Alternatibak Napster-i

Disketxeekin negoziatzea edo klandestinitatea aukeran

Hain zuzen Napster afera puri-purian dagoelarik hasi dira agertzen haren antzeko ekimenak. Zergatik gertatzen da hau? Ez da kontraesana, sarearen bidezko musikaren trukea geldiezina den seinale baizik. Egunotan joera edo estrategia ezberdin bi nabarmentzen ari dira: negozioaren alternatiba komertzialak adostearena batetik eta doakoatasuna mantentzearen aldekoa bestetik. Momentuz ez bata, ez bestea, ez dira diskagintzaren industriaren gogoko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 21, Asteazkena

Filetopia, Napster bilbotarra

Filetopia arrakastatsua, Enrique Martinek sortua

Egunotan EEBBetan emandako epaiak Napster programaren etorkizuna zalantzan jarri du. Sarean egun programarik ezagunena den honek internauten artean zuzenean musika elkartrukatzea ahalbidetzen eta errazten du, bere zerbitzariak duen bilaketa tresna bikainari esker. Baina epaileek programa honek musika industriaren egile eskubideak urratzen dituela ebatzi dute eta baliteke laster zerbitzariak bere ateak itxi behar izatea. Hala balitz, milioika erabiltzaile atsekabeturik geratuko lirateke.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 14, Asteazkena

Euskal atariak

Sareko atari euskaldun eta elebidun zenbait

Atari bat zer den gutxi gora behera argi daukagun gauza bat da. Webgune batean denetariko zerbitzuak biltzen direnean esaten zaio ataria, baina 1999ko sukarraz gero, modaz pasatu xamar dagoen kontzeptua dugu, dena esan behar baita. Tamalez, ataria hitza aipatzen denean gehienoi burura datozkigu Terra, wanadoo eta beste webgune erraldoi erdaldun horiek. Horiek bezalako milaka daude, txarragoak eta hobeak, baina izugarrizko publizitatea egiteko dirutzarik gabe sortu dira eta horregatik ez dira hain ezagunak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 7, Asteazkena

Ugazabak langileak zelatatzen

Enpresek haien posta elektronikoa kontrolatu nahi dute

Berriki Britainia Handian enpresetako buruei euren langileen komunikazio elektronikoak eta telefonikoak monitorizatzeko eskubidea damaien legedia onartu da. Honek eztabaida sortu du Europako gainontzeko herrietan, jarduera hori ez baitator bat oinarrizko zenbait eskubiderekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 31, Asteazkena

Ziberadiktoak online

Sarea gehiegi erabiltzeak adikzioa sor dezake

Erretzeak eta alkohola edateak adikzio fisiko eta psikologikoa sortzen dute. Adituen arabera, gau eta egun sarean nabigatzen ordu piloa ematen dutenek ludopatek duten gaitzaren antzeko dependentzia dute. Denak dira dependentziak eta kasu larrietan ezinbestekoa da medikuen tratamendua. Hala ere, Interneteko gauza guztiekin batera, gauzak puztu eta bere onetik ateratzeko joera dago titularretan. Horrela, ziberadikzioa «XXI. mendeko gaitza» izango dela irakurri ahal izan dugu zenbait psikiatraren hitzetan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 24, Asteazkena

ADSL, hirietako monopolioa

Zerbitzua hedatzeko zailtasunak daude herrietan

Abiadura handiko konexio sistema da Asinchronous Digital Subscriber Line izenekoa, baina abiaduraz gain, bere beste ezaugarriengatik orain arte bulego gehienetan jaun eta jabe izan diren ISDN konexioei aurrea hartu die. Abiadura segunduko 256 edo 512 Kbit-ekoa izan ohi dute ADSL konexioek, baina 2000 Kpbs-raino hel daitezke. Horren ondoan, ISDN konexio bat 64 edo 128 Kbps-koa izan ohi da, une jakin batean kanal bat edo bi erabiltzen baitiitugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 17, Asteazkena

Zibernegozioen gainbehera

Puntucom enpresak kinkan, iazko pelotazoa amaituta

Iazko gorakadaren zurrunbiloan bazirudien dena puntucom izango zela, ekonomiaren gune nagusia Internet izango zela. Baina guztiz espekulatiboa den mundu honek, are espekulatiboagoa den burtsaren sustengua zuen nagusiki. Oreka ipintzeko, ordea, ekonomia tradizionala etorri da burtsan puntucom enpresek izan duten beherakadarekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 20, Asteazkena

Hezkuntza digitala

Iragan astean Bilbon gai honi buruzko I. Kongresua izan zen

Hezkuntza digitala, orohar, ordenagailuak erabiliz egiten dena dugu. Bi atal nagusi ditu honek: Informatika eta telematika dira. Alde batetik, hezkuntzarako balia daitezkeen aplikazio informatikoak eta bestetik informazio iturri erraldoia den sareen sarea. Adituek diotenez, ohiko klase magistralak ez ei dira desagertuko, baina gero eta gehiago osatuko dira —eta neurri batean ordezkatu ere— hezkuntza digitalaren bidez eta eskola ez presentzialekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 13, Asteazkena

Christmas ustelak

Kontuz ibili beharra dago postal birtualetako birusekin

Gabonetako postalak bidaltzea ohitura errotua eta hedatua da urte sasoi honetan. Baina azken urteotan, Internet agertuz geroztik, postal birtualak ere bidaltzen eta jasotzen ohitu gara. Baina kontuz ibili behar dugu, itxura maitagarriko Santa Claus-en irudien, gorostien, aingeruen eta jaiotzaren imaginarium kitch horren guztiaren atzean helburu maltzurrak izkuta baitaitezke. Sareko i-worm edo zizare-birusak dira, posta elektronikoaren bidez zabaltzen direnak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 6, Asteazkena

Buber: "Lan koordinatua behar dugu"

Bere webgunea euskal erreferentziarik osatuena izan da sarean

Ikasten ari zela sortu zuen luzaz sareko euskal erreferentzia nagusia izan den webgune pertsonala: Buber's Basque Page webgune aitzindaria. Ez zuen hori gogoan 1994an hainbat daturekin webgune xumea abian jarri zuenean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 29, Asteazkena

Eusk@ratze kiribildua

Interneteko hitzak euskaratzeko ez dira ados jartzen euskal internautak

Aurtengo otsailaren hasieran EuskaraZ zerrendan piztutako eztabaida berpiztu da atzera azkenaldion. Proposamenak lehengoak dira, oraindik ez baita honen inguruko erabakirik hartu. Euskaltzaindiak "@" zeinurako azeri buztana erabaki duen zurrumurru faltsuak piztu du atzera proposamen eta kontraproposamenen lehia.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 22, Asteazkena

Zazpi domeinu mota berri

Interneteko gobernuak zazpi domeinu izen berri sortzea erabaki du

Sareko jauregi zuriak, ICANN erakundeak, zazpi izen berri sortzea erabaki du, Interneteko izenekin dagoen itolarria lasatzeko. Iragan astean, hilaren 13tik 16ra Interneteko gobernua bildu zen Californiako Marina del Rey herrian. Besteak beste, domeinu izenen gaineko erabakiak hartzen ditu ICANNek eta horregatik euskaldun askoren interesa pizten duen gaia berau. Ordea, euskal domeinuaren gainean hitz bat bera ere ez dute egin sareko diputatu hauek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 15, Asteazkena

RTMark, ziberaktibismoa eta umore garratza

Aldarrikapen politikoa umorearekin nahasten duen kolektiboa

Subertsio lan mingarria izan daiteke Interneten norbaiten parodia egitea. Haren trapu zaharrak denen aurrean eskegitzeko modu hoberik ez dago. Sareak ematen duen izengabetasuna profitatuz egiten dute askok, baina beste batzuek talde baten izenean hartzen dute ekintzon aitatasuna. Ezagunena rMark izenarekin aritzen den EEBBetako ziberekintzaileen taldea da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 8, Asteazkena

Simo 2000, sarearen erakustokia

Madrilen egunotan egiten ari den azokak Internet du gai nagusia

Bulegorako materialaren gaineko feria legez hasi zenak ez du, egun, haren izena besterik gordetzen. Aurten, SIMOk 40 urte beteko dituen honetan, antolatzaileek 260.000 bisitari baino gehiago espero dituzte eta erakusleak 800 inguru izango dira. Horrek feria honen garrantziaren neurria ematen digu: Madrilgoa munduko bosgarren feriarik garrantzitsuena da eta Europako hirugarrena, Hannovereko CeBit eta Milango Smau-ren atzetik. Atzo zabaldu zen SIMO eta igandera arte iraungo du Juan Carlos I parkean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 1, Asteazkena

Tarifa konkorduna

Egun osokoa ez izateaz gain zerbitzua kaxkarra dela diote internautek

Abiadura motela eta konexioan sarri etenak izaten direla salatu dute tarifa laua izenarekin salgai diren zerbitzuak hartu dituzten milaka internautek. Telefono linea arrunta eta ISDN erabiltzen duten erabiltzaile hauek ezezik, eurenean ADSL instalatzea lortu duen gutxiengoa ere ez dago batere pozik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 25, Asteazkena

Domeinuak epaitegian

Barcelona.com aferaren epaiak ondorioak izan ditzake beste kasu askotan

Nazioarteko Jabego Intelektualaren Erakundeak (WIPO) barcelona.com domeinua bere jabeari kendu eta Bartzelonako Udalari ematea ebatzi zuen abuztuaren 4an. Erabaki hori eskandalugarria eta onartezina izan da aditu gehienen iritziz, bidea ematen baitu ehunka domeinu izen komertzialen desjabetzerako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 18, Asteazkena

Napster berriak

Musika artxiboen truke librea geldiezina da

Napster-en aurka egunotan egiten ari den epaiketak zalantzan jarri du zerbitzua baina internautek ez dute zertan larritu. Musika artxiboen truke librea ahalbidetzen duen programa arrakastatsua desagertzen bada ere, badira haren lekukoa hartuko duten programa batzuk. Zentsuraren aurka hobeto prestaturik daude Gnutella eta Freenet.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 11, Asteazkena

Herrixka anti-globala

Mundializazioaren aurkako mugimenduak sarea du tresna nagusi

Interneteko paradoxa dugu hau: globalizazioaren aurkako mugimenduak mundu osoan hedatua dagoen Internet sarea erabiltzen du bere burua antolatzeko. Mundializazioari aurre egiteko mundu mailan eragiten hasi dira. Komunikazioaren alorrean, Marshal Mc Luhanek deskribatzen zuen herrixka globalaren adierazpenik argiena Internet dugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 4, Asteazkena

Euskaldun bat Yang-en gortean

Xabier Etxebeste, Yahoo España-ko Zuzendari Nagusia: "Sarearen bidez tamainuaren diferentzia minimizatzeko aukera dugu"

Yahoo! bilatzaile famatuak Madrilen duen ordezkaririk garrantzitsuena Nafarra dugu. Xabier Etxebeste Iruinsemea euskalduna dugu, San Fermin ikastolan hazitakoa. Iragan astean Bilbon izan zen, EITBrekin euskal komunikabide publikoen hainbat eduki yahoo.es webgunearen bidez zabaltzea ahalbidetuko duen akordioa sinatzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 27, Asteazkena

Domeinuen sukarra

Izenak erregistratzearen negozioa eta joko zikina

Izana lortzeko izena edukitzea ezinbestekoa egiten den mundua da Internet. Kalitate pixkat duen negozio edo erakunde orok bere domeinu izen propioarekin jalgi nahi du sarera, baina askok, eurena hartzerakoan ustekabea hartzen dute bere izena beste norbaitek hartua duelako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 20, Asteazkena

Sarean preso

Interneten bidez presoei ihes egiten laguntzeko jokoak

Telebista saio klaustrofobikoen moda ez da Big Brother-en arrakastan gelditu. Hasten ari garen ikasturte berrian Survivor edota El Bus izango dira telebistaren bidezko voyeurismoa praktikatzeko emango dizkiguten formatoetako batzuk. Baina sarea oso tresna eraginkorra dela ikusi zuten udaberri aldean eta oraingoan ere horrelako saioek gehigarri gisa erabiliko dute Internet. Baina bada sareari are garrantzi handiagoa ematen dion saiorik, Jailbreak eta La Prision kasu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 13, Asteazkena

Open source, sareko estiloa

Software librea izugarri garatu da sareari esker, bertako arlo askotara zabalduz

Derrigorrez sarean jaio behar zuen Open Source mugimenduak, izan ere, sareko mentalitatetik abiatu da hasieratik. Jada, lan egiteko modua ezezik, mundua ulertzeko modua dela bihurtu dela esan daiteke. Linux sistema eragilearekin hasi eta ostean sarearekin zerikusia duten arlo askotxotara hedatu da eraikuntza partehartzailearen kontzeptua, edozein produktu egiteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 21, Asteazkena

Niko Vazquez: "Portalak patetikoak dira"

Musikari, athleticzale eta diseinugilea, bere zaletasunak sarean biltzen ditu Niko Vazquezek

"Taldea neuk sortu nuen, Rokan-ekin, aldizkari batean iragarkia jarrita", gogorarazi digu berak. Izan ere, MCD punk-rock taldeko baxu jolea dugu Niko, taldearen hastapenetatik gainera. Baina Nikoren beste aurpegi bat, hura bezainbat emankorra gutxienez, grafismoan lehendabizi eta ondoren webguneen sorkuntzan egindako lanena dugu. Taulatu gainean zein ziberespazioan, hala ere, ikuspegi underground hori galdu gabe dabil.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 14, Asteazkena

Sonar 2000, Teknofiloen akelarrea

Musika eta arte elektronikoaren bilgune nagusia bihar hasiko da Bartzelonan

Bihartik larunbatera bitartean, dosi gogor eta laburrean kontzentratuko da Sonar 2000 jaialdia, musika aurreratuaren eta multimedia artearen nazioarteko jaialdiaren zazpigarren edizioa. Hala ere, etenik ez du izango hiru egunotan, gauez zein egunez jardungo baitute artistek Bartzelonan. Guztira 250 ekitaldi baino gehiago iragarrita daude aurtengo jaialdian.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 7, Asteazkena

Sareak hil zuen bideoa

Guk nahi dugun telebista saioa grabatu eta gerora entzuteko aukera

Iazko azaroan iCraveTV agertu zen sarean, satelite bidezko 50 telebista kate ikusteko aukera ematen zuen zerbitzari horrek Kanadatik. Epaileen aginduz iCraveTV itxi bazuten ere, berrikiago RecordTV.com agertu da, gure gustoko programa grabatu eta nahi dugunean ikusteko aukera ematen digun zerbitzaria. Horri gehitu behar zaio Interneterako bere programazio berezia eskaintzen duen Pseudo.com webgunea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 31, Asteazkena

Gatesenak egin du Sarean

Microsoft inperioa gainbeheran eta haren alternatibak sareko arlo guztietara hedatzen

Interneten handien eta txikien arteko gatazka desorekatuan handiek dirua dute baina mugimendu traketsak egiten dituzte. Txikiek aldiz, euren sormen eta ideia freskoekin, proposamen interesgarriak plazaratzen dituzte eta lankidetzarako joera dute. Horrela deskriba daiteke sarearen egoera eta haren eboluzioa azken boladan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 24, Asteazkena

Telefonoa saretik

Nazioarteko telefono deirik merkeenak Interneten bidez egin ditzakegu

Ordenagailua telefono aparailu bihurtuta, Interneten bidez nazioarteko deiak egitea ahalbidetzen du Vocaltec teknologiak. Ondorioz, gero eta internauta gehiagok, enpresek batik bat, erabiltzen duen aukera da IP telefonia. Izan ere, enpresa gehienak sarera konektatzen ari diren neurrian IP telefonia zerbitzua eskaintzen duten enpresetako batekin kontratua baino ez dute besterik egin behar.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 17, Asteazkena

Conlang-ak, ziberespazioko hizkuntzak

Sarean hizkuntzak asmatzen dituzte filologoek jostatzeko

Era guztietako zaletasun zoroen bilgunea da Internet. Bertan, zaletasunik arraroenak dituzten internauta bitxiek haien joera berberak dituzten kideak topatzen dituzte. Haien artean hizkuntzak sortzea maite dutenak aurki ditzakegu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 10, Asteazkena

B2B sukarra, negoziotik negoziora

Sarean diruak "bussiness to bussiness" modako jarduerara doaz

Sarearen izugarrizko hedapena bizi dugun azken urte hauetan modako kontzeptuen araberako aroek sailkatzen dute denbora. Esaterako,1997an zerbitzari txikien aroa izan zen eta iaz berriz atarien sutea piztu zen baina hau ere gainbeheran doa. Aurten B2B edo "Bussiness to bussiness" dabil denen ahotan, hau da, sareko negozioetan enpresak internauta-erosle edo bezero arruntei begira egon barik tratuak beste enpresa batzurekin egitea. Hasieran "e-commerce" edo merkataritza elektroniko arrunta sareko jarduerarik inportanteena izango zela uste zuten, baina egun, adituek enpresen arteko merkataritza laster zortzi aldiz handiagoa izango dela diote.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 3, Asteazkena

Napster, musika doan eta azkar

MP3 artxiboen elkartrukerako sistema kontrolagaitza

Musikaren industria MP3 formatoa agertu zenetik kezkatuta bazegoen ere, Napster sistema martxan jarri denetik negozioa inoizko kinkarik larrienean jarri dute internautek. Oraino disketxeak salbatzen zituen desabantaila —nork bere gustoko abestiak bilatzeko eta bere ordenagailura jaisteko zailtasuna— desagertu da Napster programarekin. Gainera, edukiak zentsuratzea ezinezkoa egiten duen antolaketa dauka Napster-ek, iragan astean aipatu genuen Freenet sareak duenaren antzekoa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 26, Asteazkena

Freenet, ametsetako sare anarkikoa

Interneteko antolaketan hierarkiak ekiditzeko xedea du Freenet programak

Freenet izeneko proiektuak sarearen deszentralizazioa bultzatzen du, berau inoren kontrolpean egon ez dadin. Freeneten bidez edukiak zentsuratzea ezinezkoa bihurtzen da, edukiok zein ordenagailutan gordeta dauden ezin baita jakin. Ian Clarke gazte irlandarraren proiektua den hau hedatzen eta hobetzen ari da beste internauta askoren ekarpenekin. Kontrolik gabeko sarea mehatxutzat hartu dute batzuek. Esaterako, The Wall Street Journal-ek proiektua "Interneteko anarkiaren aroaren hasiera" bezala definitu du, haren sortzaileak "pirata informatikoak" direla gehituta.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 19, Asteazkena

Utopia posibleak

Inon ez diren herrialde birtualak sarean gorpuzten dira

Nork daki non ote dagoen Falkenberg? Eta nola imaginatuko genuen Freedoniako enbaxadorea gure auzokoa dela? Auskalo non dauden Merovingia, Landreth, Corvinia, Lectoria edo Nova Arcadia. Aztertzen hasiz gero, elkarren artean oso diferenteak dira, historiaz eta eraketaz. Gehienak erabat birtualak dira, baina sinesgarritasunez jantzita ageri dira haien webguneetan, "Don Quixote" liburuan Sancho Panzari sinestarazi zioten "Insula Barataria" haren antzera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 12, Asteazkena

Big Brother sariak, zelatariak sarituta

Intimitatea urratzeagatik "saritu" dituzte EEBBko gobernua eta enpresa batzuk

Gezurrezko sariak dira, hala ere, iragan ostegunean zeremonia eta guzti banatu baziren ere. Izan ere, saritu baino salatu egin nahi ditu Privacy International elkarteak herritarren intimitatea urratzen dituzten erakunde eta enpresa hauek. Aurtengo irabazleak EEBBetako merkataritza ganbara eta aireportuen agintaritza erakundeak izan dira erakundeen arloan eta enpresa pribatuen artean DoubleClick publizitate agentzia eta Transunion.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 5, Asteazkena

XML eta Flash, HTML gaindituz

XML lengoaiak ahalmen handiagoak eta flash animazioek bizia ematen diete webguneei

Sarea ez da bakarrik web nabigazioa, badakigu posta elektronikoa, berri taldeak, Telnet, Gopher eta beste baliabide batzuk ere badirela, baina jende gehienaren gogoetan Internet aitatzen denean www famatua azaltzen da. Horixe da sarearen aurpegirik erakargarriena eta dinamikoena, etengabe garatzen eta baliabide gehiago integratzen ari baita.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 29, Asteazkena

Belarririk handiena

EEBBen Echelon sareak telekomunikazio gehienak jagoten ditu informazio "sentsiblearen" bila.

Ez du zerikusirik Espainiako barne ministroarekin, ezta hango inteligentzia zerbitzuekin ere, baina euskaldunok ere bagaude haien zaintzapean, mundu osoko biztanleak bezala. Echelon sarea EEBBek antolatu zuten eta, nagusiki, ordenagailuz osatuta dago. Haren eginkizuna telekomunikazioak monitorizatzea da, osaba Sam-en segurtasun militar edo ekonomikorako interesgarriak izan daitezkeen informazioen bila. Hala Internet nola telefonoa eta fax bidezko komunikazioak dira begi eta belarri erraldoi honen xedeak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 22, Asteazkena

Nodo50ri erasoa

Torturaren Aurkako Elkartearen webgunea ixtea agindu du APDk

Iragan astean Espainiako Agencia de Proteccion de Datos (APD) erakundeko bi ikuskatzaile agertu ziren Madrilgo Nodo50 zerbitzari alternatiboaren egoitzan, Asociacion Contra la Torturaren (ACT) web artxiboen kopia bat eskatzeko. Inolako epaileren agindurik ez zutenez, Nodo50ko arduradunek ez zieten eman, baina ondoren ACT elkarteak artxiboak jasotzeko baimena eman zien, elkarte horrek Nodo50rekin duen kontratuaren kopia batekin batera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 15, Asteazkena

Mikel Amigot: "Edonork sor dezake atari bat"

Kazetari nafarrak iBrujula egunkari elektronikoa zuzentzen du

Madrilen bere burua "nafarra eta nafar euskalduna" bezala aurkezten duen iruinsemea dugu Mikel Amigot. Ez dakigu kasualitatea den, baina Iruñeako San Fermin ikastolan hezia da, Yahoo España-ko presidente Javier Etxebeste bezalaxe.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 8, Asteazkena

Sareko botoen bila

Politikariak internauten botoak eskuratu nahian doako sarbidea agintzen dute

Duela pare bat urte sareaz ezer gutxi zekiten politikariak chat-etan ikusten ditugu egunotan, edo internauten bileretan tarifa laua edo zuzenean doako sarbide unibertsala galdatzen. Neurri batean edo bestean alderdi gehienek erabiltzaileen eskakizunekin bat egiten dute eta sarearen hedapena proposatzen dute internauta sutsu bilakatutako haugagaiek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 1, Asteazkena

Dial birtuala

Mundu osoko ehunka irrati entzun daitezke sarean

Telematikoa eta mundu mailakoa da dial birtual honen ezaugarria, Internetek munduko edozein bazterreko emisioak entzuteko aukera ematen baitigu konpresio sistemei esker. Bi faktore nagusi daude soinuak sarean ongi bidaiatzeko: konexioen abiadura eta konpresio maila. Lehengoari dagokionez, sarea kate bat bezala uler daiteke: katea mailarik makalena bezain indartsua denez, konexioa sareko punturik geldoena bezainbat geldoa izango da. Gure aldetik garrantzitsuena modem azkar bat edukitzea izango da (56Kbps-ekoak dira azkarrenak).

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 23, Asteazkena

Manipulazioa eta parodiak

Webgune abertzaleen ordez haien aurkakoak ageri dira Terra-ren bilatzailean

Duela hiru aste EAJk salatu zuen Telefonicaren Terra atarian alderdi horri egiten zaion boikota. Zehazki, haren baitan dagoen bilatzailean PNV bilatuz gero, ez zaigu haren helbidea ageriko. Aitzitik, alderdi horren zein abertzaletasunaren aurkako makina bat webgunerenak eta euskal webguneen parodia iraingarriak egiten dituzten beste asko emango dizkigu bilatzaileak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 16, Asteazkena

Arrakastaren gakoak (eta II)

Webgune bat sarean ezagutarazteko gomendio gehiago

Iragan astean gure webgunea sarean ezagutarazteko gomendio batzuk aipatu genituen. Bilatzaileetan izena ematearen garrantziaz gain, berri taldeak, banaketa zerrendak eta bannerrak aipatu genituen. Gaur, honekin jarraituz, online zein offline sustapen modu gehiago ezagutuko ditugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 9, Asteazkena

Arrakastaren gakoak (I)

Gure enpresa sarean ezagutarazteko gomendio batzuk

Enpresa diogunean elkarte baten webgunea izan daiteke ere eta enpresa handi zein txikietarako balioko duten gomendio orokorrak dira. Kasu bakoitzak gomendio zehatzagoak eskatuko ditu baina bere webgunea sarean ezagutarazteko badira edozein webmaster-ek jarraitu beharreko urratsak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 2, Asteazkena

Zaborra postontzian

Eskatu gabeko ehundaka publizitate mezuk gure e-posta blokatzen dutenean

Gero eta jende gehiagok jasaten duen arazoa da. Egunero, gure postontzi birtualera konektatzen garenean, makina bat mezu badatorrela ikustean jakinmina sortzen zaigu, nork idatziko ote digun. Heldu ostean, ordea, gehienetan ulertzen ez ditugun ingelesezko mezuak direla ikusten dugu, denetariko produktuak saltzeko, antza. Gehienek "Make money, work from home" edo "legal TV descrambler" gisako titularren ostean sekulako txapa emango digute, gure bizitzako aukera dela eta, lehenbailehen erosteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 26, Asteazkena

Phreakerrak, sareko iruzurleak

Teknologia zerbitzuak ordaindu gabe erabiltzen dituztenak Phreakerrak dira.

Iragan astean Goardia Zibilak gutxienez 55 lagun atxilotu zituen Millenium izenarekin bataiatu duten operazioan. Iruzurraz akusatuta daude, doako 900 zenbakiak erabiliz sarera doan sartzeko manipulazio informatikoa eginez. Hainbat probintziatan batera egin dira atxiloketak eta guztiei Com 30 izeneko iruzurle sarea osatzea leporatzen zaie.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 19, Asteazkena

ISOC Espainian, adostu ezinik

Espainiako ISOC-en sorrera gatazkatsua, nazio arazoaren adierazle

Internet Society (ISOC) elkartea mundu mailan oso garrantzitsua da, sarearen norabidea markatzeko erakunde aholkularia delako. Elkarte honek estatu askotan eta estatu ez diren herrialde askotan baditu tokian tokiko erakunde edo ISOC kapituluak, nazioarteko erakundean bildurik. Espainian ez da egon orain arte estatu mailako elkarterik baina badira Katalunian, Galizan, Aragoe eta Andaluzian ISOCeko kide diren kapituluak eta orain arte hainbat lan egin dituzte ISOCen ordezkari moduan zein elkarrekin koordinaturik. Madriletik bultzatuta, Espainia mailako erakundearen sorkuntzak ekarri du, hala ere, elkarteotako bazkideen arteko liskarra. Erakundearen sortzeak baino, proposatu diren estatutuetan egungo elkarteak baztertzeko asmo argia ikusteak haserretu ditu, batik bat Kataluniako elkartekideak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 12, Asteazkena

Lorratzik utzi gabe

Sarean gure nortasuna agerian utzi gabe nabigatzeko gomendioak

Jaberik ez duen sarean nabigatzean pentsa liteke inork gure mugimenduak jarraitzea ezinezkoa dela. Agian nortzuk garen eta sarean nondik ibiltzen garen, norekin komunikatzen garen eta zer idazten dugun jakin lezake beste norbaitek: webgune porno bat bisitatu dugula edo oso legalak ez diren asuntuetan gabiltzala esaterako. Sarean uzten diren lorratzak asko dira eta batzuk oso agerikoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 5, Asteazkena

Enkanteak online

Edozein gauzarengatik edonorekin lehiatu eta prezioa geuk jartzen dugu

Ez da beharrezkoa etxetik ateratzea eta enkanteen gelara joatea. Munduko enkante gelarik ospetsuenak, klasikoenak eta berrienak gure etxera sartuko dira Interneten bidez. Artikuluak denetarikoak izan daitezke eta gure lehiakideak, seguruenik, munduko beste muzturrekoak izango dira. Modan diren enkante telematikoez ari gara, urtean milioika dolar mugiarazten dituen negozioaz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 29, Asteazkena

1999 efektua

Datorrena Interneten bigarren urtea izango ote da gurean?

Badirudi 2000 efektuak uste baino eragin handiagoa izaten ari dela, baina ez gara ari zenbait ordenagailu kaltetuko omen dituen akats informatikoaz. Milurteko berrian sartzeak duen efektu psikologikoa handia da, muga handi xamarra baita igarotzeko zorian gaudena. Ohi bezala, gabonetan urteari begirada botatzen zaio eta datorren urterako aurreikuspenak eta asmoak agertzen dira egunotan. Aurten berriz mende osoa da berraztertu behar duguna, baina batez ere 2000 urterako kezkak eta zalantzak ageri dira, nonbait teoria milenaristak kutsatuta edo. Interneten arloan gauza berri asko ezagutzeko dagoen ustea nagusi da gizartean. Are gehiago 1999 urte emankorraren ondoren.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 22, Asteazkena

Piratak: onak ala gaiztoak?

Oihartzun handia izan du gurean ustez pirata informatikoa zen Conan-en atxiloketak.

Ertzaintzak hilaren 1ean I.M.L. atxilotu zuen Errenterian, posta bulegorako bidean zela. Harekin batera beste bi lagun ere atxilotu zituen, hirurok softwarea ilegalki kopiatu eta saltzen zuen Conan taldea osatzeaz akusatuta.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 15, Asteazkena

Euskal guneen aurkako erasoa prestatzen

Espainiako hacker batzuk eraso informatikoa prestatzen ari dira, berri taldeetan jakin ahal izan denez.

ETAk su etena bertan behera utzi zuenez geroz mezu batzuk agertu dira es.comp.hackers berri taldean. Bertan, "haien zerbitzariak bilatu eta frijitu" egin behar direla diote Acabemos con ETA izenburupean. Mezu horietan diotenez, momentuz, helbideak bilatu eta erasoak prestatzeko deialdia egina dute baina besterik ez. ETAk ekintzarik eginez gero egingo lukete erasoa espainiar hacker horiek, beraien arabera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 8, Asteazkena

Gidan begiratu

Jendea aurkitzeko tresna boteretsuak edonoren esku

Bila gabiltzan aspaldiko laguna egun non bizi den jakiteko, espioitza lanetan aritzeko, telefono zenbaki bat norena den jakiteko edo, besterik gabe, inoren telefonoa aurkitzeko tresnarik egokiena sarea bera da. Pribazitatearen kalterako, gero eta datu pertsonal gehiago dabiltza ziberespazioan, geuk jakin gabe, edonoren esku.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 1, Asteazkena

KEO proiektua: mezua etorkizunerantz

Internauton mezuak denboran bidaiatuko dira espaziora bidalita

Hainbat gizakumeren mezuak jasotzea, egungo gizarteari buruzko informazioa biltzea eta hori guztia 50.000 urte barru lurrera berriz eroriko den satelite batean espaziora bidaltzea. KEO proiektuaren funtsa sinplea da: espazioa denboraren makina moduan erabiltzea. Haren gauzapena ordea zailagoa da baina pertsona, erakunde eta enpresa asko ari dira horretarako elkarlanean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 24, Asteazkena

Posta zerrenden banaketa automatikoa

Posta zerrenda automatizatuak aukera interesgarria dira

Interneten gehien erabiltzen den baliabidea ez da web nabigazioa, e-posta baizik. Horren baitan, sarean dabiltzan mezu askotxo banaketa zerrendetan banatzen dira. Gero eta gehiago dira webaren bidez kontrola daitezkeen banaketa zerbitzuak erabiltzen dituztenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 17, Asteazkena

Eibarnautak

Eibarespazioko Peoria edo lehendabiziko portal lokal euskalduna

Inglesetik hartutako berba berriak ikasten ohituta gaude honez gero. Baina beste sortatxo bat ikasi behar izan dugu azkenaldion: Eibarnauta, eibarespazioa, peoria, materixalak... Azken urratsa domeinu izen propioa eta guzti agertzea izan da eta horrela sortu da eibar.org portal edo peoria, Eibarko baliabideak eta internautak, materixalak eta eibarnautak biltzen ditu Eibarko ordezkaritza digital euskaldun honek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 10, Asteazkena

El Dorado Interneten: iruzurrak

Diru errazaren ustea ustela da sarean ere

Duela aste batzuk La Brujula sareko egunkari berezituak informatu zuenez, Interneteko merkataritza elektronikoan sartu diren enpresen %75ek porrot egin dutela. Datu honek sarean dena errentagarria den ustea gezurtatzen du. Telekomunikazio enpresa askok ere, portalen lehian inbertsio erraldoiak egin ostean, arduratuta begiratzen diote Nasdaq indizeari, burtsan enpresen balioa igo edo jaisten duen indizeari.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 3, Asteazkena

Webgunea eraikitzeko laguntza

Nork bere domeinu propiodun webgunea ezartzeko urratsak

Zer egin behar dugu gure izena duen webgunea ezarri nahi badugu? Bada, beste norbaiten zerbitzarian gure webgunea jar dezakegu. Badira webgunerako doako lekua eskaintzen duten hainbat zerbitzari, Geocities-en atzean etorri ziren Xoom, Tripod eta beste askotxo.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 27, Asteazkena

Heriotz zigorraren aurkako aktibismoa

Mumiaren auzian alerta gorria piztu da

Internet aktibismo politikorako eta kanpainiak antolatzeko tresna baliagarria da. Gai askoren inguruan sareak antolatu eta bakoitzaren gainean sortzen diren berriak zein deialdiak trukatzeko erabiltzen da. Tokian tokiko kanpainak zein mundu mailakoak antola daitezke sarean. Bigarren multzoko bat Mumia Abu Jamal kazetari beltzaren aldekoa da, entzutetsuenetarikoa dudarik gabe.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 20, Asteazkena

Euskal Museoak sarean

Bertoko museo batzuek sarean duten isladan erdara da nagusi

Euskal museoek euskaraz ez dakite, edo bakarren batek soilik. Horixe da internautak sarean diren euskal museoek bisitatzean atera lezakeen ondorioa. Bestalde, denetarik dago edukiei, diseinuari eta aurkezpenari dagokienez: webgune txukunak zein kaxkarrak, handiak zein txikiak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 13, Asteazkena

Lan bila pantailan

Tresna baliagarria izan daiteke Internet lana aurkitzeko

Izan ere, agentzia publikoak, ABLEak eta langileen hautaketarako enpresa bitartekariak, gehientsuenak sarean dira dagoeneko eta bertan normalean zerbitzu guztiak eskaintzen dituzte, edozein bulegotan bezala. Baina itogarria eta batzuetan nekagarria izan daiteke sarean gora eta behera lanpostu baten bila ibiltzea. Nora jo ez dakigula egoten ez bagara, saturazio informatiboaren erdian zer aukeratu ez dakigula kausituko gara. Eskaintza honen artean aukera desberdinak nabarmendu ditugu lerrootan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 6, Asteazkena

Campus telematikoa

EHUra etxetik irten gabe joan gaitezke jada Campus Birtualaren bidez

Interneten aplikazioetarik bat irakaskuntza telematikoa da. Eskolak jasotzeko Unibertsitateko ikastegirainoko bidea egitea nekeza da urrun bizi direnentzako eta denbora asko ematen dugu garraioetan batera eta bestera. Sarriegi, irakaslea etorri ez delako edo bere bulegoan aurkitu ez dugulako bidaia debaldekoa izaten da. Diru, pazientzia eta denbora galtze hori ez omen da gertatzen ordea unibertsitate birtualean. Irakaslea beti bere bulego birtualean aurkituko dugu eta egun batetik bestera erantzungo ditu gure mezuak. EHUn jada hainbat ikasgai jaso daitezke modu horretara, iaz hasi eta aurten emendatu den Campus birtuala izeneko esperientzian.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 29, Asteazkena

Internet2 bizia

Izugarri azkar dabilen Internet2 abian da EEBBetako unibertsitateetan

Interneten egungo ezaugarri nagusiak galdetuta, internauta gehienek erantzungo dute moteltasuna dela egungo akatsik nabarmenena. Etxetik konektatzean erabiltzaile arruntok faktore askoren menean gara: modem-aren abiadura, zerbitzariarena, Infovia edo bestelako bitartekariena, sarearen une horretan dagoen saturazioa eta konektatu nahi garen webgunearen zerbitzariak duen abiadura. Katebegi asko dira, gehiegi, eta polikien dabilena bezainbat astiro jaitsiko da informazio jarioa gure ordenagailura. Horregatik askok web nabigazioari World Wide Web baino Wait Wait Wait esaten diote.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 22, Asteazkena

Alferren txokoa

Apunteak eta lanak lor daitezke Salamancako bi ikaslek jarri duten webgunean

Ez, ez da Leioan dagoen tocabolas txokoaren beste bertsio bat. Leku hau ziberespazioan dago eta ez da nagiak are nagiago bihur daitezen, larrialdian dagoen alferrari oso premiazkoa duen laguntza emateko baizik. Ezkondu baino, Salamankan benetako estudiante tunante izatea erabaki dutenek badute non eta nola libertitu hiri horretan. Baina azterketak heldu orduko, zer egin?

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 15, Asteazkena

Zuloak sarean, segurtasuna kolokan

Hainbat webgune, posta zerbitzu eta zerbitzaritan baimenik gabe sar daiteke

HOTMAIL zerbitzuarena izan da hackerren eskuetan apurtu den azken segurtasun hesia. Ez da lehenengoa ezta azkena ere izango, segurtasun akatsez beteta daude sareko gune debekatu eta pribatuak eta egunean egunean jausten dira sareko gunerik famatuenak. Normalean zerbitzariek erabiltzen duten softwarean akats bat, zulo bat, aurkitu eta hortik sartzen dira hackerrak, erabiltzaileon gakoak, pasahitzak lortzeko. Hortik aurrera hackerra jaun eta jabe bihurtzen da, edozein gauza edin dezake: gure webgunea aldatu, gure e-posta irakurri eta agian guri sarbidea eragotzi pasahitza aldatuta. Horregatik denek bilatzen dituzte zuloak, batzuek sartzeko eta besteek euren buruak babesteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala