Batzuetan ez ditut jendearen erreakzioak ulertzen. Lehengo egunean taberna bateko kamarerarekin gertatu zitzaidana, adibidez. Kafe bat eskatu baino ez nion egin.
Deskafeinatua, mesedez -esan nion.
-Makinakoa?
-Ez, Nescafea.
Tabernatik bota ninduen.
Urtarrilak 31, 2008
Urte berria hasi da, betiko gabon gorrotagarrien ostean… Urteroko topikoak, asmo onak, merkealdiak eta urtarrileko aldatza. Gripeak baja asko eragin ditu eta igogailurako mintzagai alternatiboa bilakatu da… Hotza eta beroa, Goardia zibilak torturatzen jarraitzen du, alderdiak legez kanpo uzten dituzte… Nork esango luke 2008an gaudela? Bestondoaren efektuak gero eta luzeagoak dira… Domeka oste arratsalde tontoa da, telebista aurrean egoteko horietakoa…
A, baina gauza berririk ere bada. Esaterako, blog interesgarri bat ezagutu dut, Flickr-era nire azken argazkiak igo ditut, Zazpi@2007an bozkatu dut; Joomla instalazio batean ibili naiz lanean, Wikipedian ekarpentxoa egin dut, AEBekin hitz egin dut telefonoz Skype bidez, Youtubeko bideo interesgarri bat ikusi… Eskerrik asko Internet!
Buzzin in my head: Hope there is someone. Antony and The Johnsons.
Urtarrilak 13, 2008