Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2007 » Urria » 09

Archive for Urria 9th, 2007

Frida Hartz gurean

Marcos, Frida HartzAtzo argazki erakusketa zabaldu zuten Mexikotik etorritako lagun bik, Eduardo Vera eta Frida Hartz izan ziren, bakoitza bere argazkiak ekarrita, Bilboko Hikateneon bizpahiru egunerako paratu duten erakusketa zabaltzen eta azalpenak ematen. Eduardo lehendik ezagutzen nuen, baita bere Chiapas-eko argazkiak ere. Frida Hartz, berriz, azken hamarkadotan Ertamerikan izan diren gatazka eta une historiko garrantzitsuen lekuko izan da eta estreinakoz dago gurean.

Mexikon fotokazetaritzaren munduan erreferentzia interesgarrienetakoa da Frida eta inguruko gatazketako une erabakigarri zenbait islatu ditu bere argazkien bidez. Esaterako, 1985ean Mexiko DFko lurrikara bertatik bertara jaso zuen, bera sortzez hiriburukoa baita. Handik hiru urtera jada La Jornadako argazkilaritza saileko buru zen, 1991ean FMLNrekin zegoen Cerro Guazapan eta Uzulatan-en; 1994ko urtarrilean Chiapas-eko hiriburuan zen matxinatu zapatistekin. Berea da Marcos zaldi gainean ageri den argazki hau, Kordak eginiko Che Guevararena gogora ekartzen duen erretratu ikonikoa.

Bilbon egon ondoren Gernikako gaztetxean (bertan izango den hackmeeting-ak iraun bitartean), Ermuan eta beste lekuren batean izango dira Fridaren eta Eduardoren argazkiak. Ez galdu aukera.

Eguneraketa: Egunotan, urriaren 18tik 28ra Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko karrajuan (Done Bikendi 2, 4. solairua) ikusi ahal izango dira argazkiok, Kafe Antzoki gainean.

Iruzkin 1 Urriak 9, 2007


sarean.com

Calendar

Urria 2007
A A A O O L I
« Ira   Aza »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak