Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2007 » Uztaila

Uztaila, 2007 hilabeteko artxiboa

Nola zentsuratzen da webgune bat?

El Jueves - Bahitutako edizioaEspainiako epaileak ere izan ziren Batasunaren webgunea ixteko agindu zutenak. Orain El Juevesekin gertatu da. Teknikoki eta juridikoki zentsuratze hori nolakoa izan den jakin nahian ibili naiz eta inon ez dago azalpen handirik. Hemen behintzat, deskonexioa aldizkarikoek eurek egin dutela agertzen da, poliziek delitua egiten ari zirela jakinarazi eta gero. Baina zer gertatzen da zentsuratuak bere webgunea kentzen ez badu? Zentsuragaitza da sarea? Espainian egun oso erraza da webgune bat zentsuratzea, tamalez. Garai batean ISP mordoa zegoen estatuan, zailagoa izango zen denak banaka-banaka konfiguratzea webgune jakin baterako sarbidea galarazteko. Gaur egun, ordea, dozena erdi telefonia enpresek ematen digute sarbidea. Nahikoa dute Telefonica, ya.com, Jazztel, Orange eta Onori zentsuratzeko agintzea praktikan zentsura hori ia erabatekoa izan dadin, zentsuratuak bere webgunea saretik kendu ez badu ere.

Ni neu beti TMEOkoa izan naiz, askoz basatiagoa baita baina inoiz ez diote horrelakorik egin. Zergatik? Fiskal askok ez dutelako ezagutzen eta ez delako hain famatua. Argi esan dute El Juevesekoek ere: orain arte askoz gogorragoak atera izan ditugu eta ez da ezer gertatu: Zergatik oraingoan? Azalean agertu delako. Letiziaren izaera sakratua atzera-eraginezkoa izango da?

Iruzkin 1 Uztailak 23, 2007

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Lehengoan Googleri buruzko dokumental interesgarria eman zuten Mundo.hoy saioan. Badira Googleri buruzko bestelako erreportaiak, bertan lan egiten dutenen gainean (bideoak) edo bertako bizimoduaren (El Pais) inguruan. Ohi bezala, dokumental interesgarria da. Bertan Vint Cerf eta Googleko jendea agertzen da, baita Googlerekiko kritikoak direnak, Archive.org-eko Brewster Kahle eta beste hainbat. Googlek sareko edukiak nola indexatzen dituen, nola nabarmentzen dituen lotura batzuk bilaketen emaitzetan, barruko algoritmoen gaineko azalpenak, Google adwords nola antolatu duten… Beste gai batzuren artean Google earth eta liburuen digitalizazioa ere azaltzen dira. Nahiko interesgarria eta gaira hurbiltzeko aproposa El mundo segun Google edo Google: Behind the Screen ingelesezko jatorrizko izenburuan.

Iruzkin 1 Uztailak 18, 2007

Bilboko jolas parke herdoildua

Galdakaoko lurretan zegoen Bilboko jolas parkea. Instituzioek baztertua, bilbotarrek ahaztua, hemen dago oraindik haren hilotz ugertua. Lehengo egunean, hainbat urte pasa ostean, txiripaz pasatu nintzen handik. Horrelako tokiak, masentzako sortutak baina aspaldi abandonatuak, oso zinematografikoak dira. Begira bestela Coney Island-en zenbat film egin diren… Baina Bilboko jolas parkea biziki erakargarria egiten zait, gure txikitako oroimenek handiagotzen baitute bertan bizi izandako ilusioen eta egungo herdoilaren arteko amildegia.

aspaldiko irudia- Planeta Inopia Planeta inopiak Flickr-en jarri du aspaldiko argazki eskaneatua, eta gogoratu egin digu berriki Standard taldeak bideoklipa grabatu zuela bertan. Zirraragarria auditorio erraldoi abandonatua ikustea, belar zaharrak nonahi eta dena oihanak janda, telefono kabina zaharra… Orain galderak datozkit: norena da lur zati hori (Aldundiarena dela uste dut) eta zer egiteko asmoa dute bertan?

Iruzkin 1 Uztailak 13, 2007

The revolution will not be televised? Telesur Europan

Gil Scott-Heron poeta eta kantari iraultzaile amerikarrak asmatu eta hedatu zuen The revolution will not be televised leloa 1971an argitaratutako aldarrikapen kantuaren bidez. Hona hemen abestiarekin eta hainbat irudirekin osatutako bideo bat. Canongate Books-ek argitaratutako Now and Then bildumarako egindako promozio bideoa da:

Interneten garaia geroago heldu da eta, komunikabiden arteko kategorizazio zurrunak alde batera uztearekin batera, iraultza telebistaz (Scott-Heronek aipatu nahi zituen boteretsuek kontrolatutako mass media) baino, komunikabide alternatiboen bidez hedatzeko aukera dago. Hain zuzen ere, goiburu bera du Venezuelan Chavezen aurkako estatu kolpe saiakeraren alderdi mediatikoari erreparatzen dion dokumentalak.

Gainera, Venezuelan bertan dauka egoitza nagusia satelite bidezko Telesur telebista bolibartarrak. Tamalez, ordea, zuzeneko emisiorako hartu duten inperioaren Windows Media sistemak ez du seinalea behar bezain ongi igortzen. Aukera ona zuten VLC edo horrelako sistema libre bat bultzatzeko zuzeneko emisioak etsaiaren softwareare eskasarekin egin ordez.

Satelite bidez orain Europan ikus daiteke Telesur (hemen jarraibideak). Kodifikatu gabeko seinalea da, NSS 806 sateliteak igortzen du eta Euskal Herrian hego-mendebaldera begira jarri behar da antena (230º gutxi gora behera) Satelite hori harrapatzeko. Hori bai,  120 zentimetrotik gorako diametroa duen antena behar ei da seinalea ondo hartzeko.

Iruzkina gehitu Uztailak 8, 2007

Natura blog interesgarria: Tantaka-tantaka

Lehengoan Antton Alberdiren mezua jaso nuen euskalnatura.net eta haren barruan dagoen Tantaka-tantaka bloga ezagutzeko gonbidapenarekin. Bereziki interesgarria bertan jarri duen bideoa. Afrikako Kruger parkean filmatutakoa da eta bertan, txiripaz, bizitzako kontakizun lazgarri eta bitxia harrapatu zuen bisitari batek bere kamerarekin. Ez dizuet gehiago kontatuko, bisita ezazue bloga eta bertan aurkituko duzue bideoa.

Buzzin in my head: Pun-ba-pa (Niko eta Dominika Etxart, Robert Larrandaburu).

Iruzkina gehitu Uztailak 3, 2007


sarean.com

Calendar

Uztaila 2007
A A A O O L I
« Eka   Abu »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak