Maiatza, 2007 hilabeteko artxiboa
Eskertzekoa da oraindik Multicines eta Renoir bezalako zine areto independienteak egotea Bilbon, Athletic-en partidagatik arduratzen ez garenon gozagarri. Igandean El Violin ikusteko ustearekin parajetu nintzen Bilboko multietara, baina 20:00etako emanaldian ez zuten ematen. Segundu batzuetan erabaki eta En el hoyo ikustera sartu nintzen. Ez nintzen damutu.
Trailerra webgune ofizialean ikus daiteke, baita Youtuben ere:
Mexikon diotenez, herri-lan erraldoi horietan lanean hiltzen diren beharginak deabruak kobratzen duen bidesari modukoa dira. Hortik abiatzen da Mexikoko DFko igarobide erraldoi baten eraikuntzan dabiltzan kurrela batzuen gaineko dokumentala, Juan Carlos Rulfok egina. Horietako bakoitza hartu eta bere bizimodua deskubrituko dugu, bere kezkak, ilusioak eta atsekabeak ezagutuko ditugu. Multietan egongo da ikusgai aste honetan.
Buzzin in my head: Yo vengo del hoyo (Radio Bemba).
Maiatzak 29, 2007
Igandean 34 urte bete ziren Polisario frontea sortu zenetik. Egunotan ez da giro Mendebaldeko Saharako gune okupatuetan Saharatik datoz betiko irudiak. Horregatik hip-hop bideo bikain hau dedikatzen diet munduko pazientziarik handiena erakutsi duten sahauiei.
Maiatzak 22, 2007
Badakizue aspalditxotik Googlen SGAE bilatuz gero nabarmen ageri dela SGAE=ladrones izenburuko post bat. Testua aspaldikoa izan arren oraintsu jaso du egileak elkarte mafiosoaren mehatxua. Tamalez ez da lehenengo aldia SGAEk elkartasuna bideratzeko ekimenetatik dirua poltsikora eramaten duela, artistek eurek egile eskubideengatik kobratzeari uko eginda ere. Prestigeren afera izan zenean ere Nunca Mais plataformak antolatutako jaialdi batean. Egileak ez dira burujabe euren eskubideengatik kobratu ala ez erabakitzeko. Hori da Joseba Tapiak euskal SGAE bat nahi duen argi ez edukitzeko arrazioetako bat: eskubideak zureak dira baina kobrabideak beste batek erabaki eta exekutatzen ditu, zeuk katxeta zerora jaitsi nahi izanda ere. Komikia irakurtzeko irudia handiago ikusi behar da.
Maiatzak 16, 2007
Batzuetan kamarak heroiaren magia guztia deusezten du… “Neskato madarikatua, sar ezazu kamara hori %$·”&tik” egongo da pentsatzen gure David fantastikoa. Sekula ordu txikitan kristolako atxurrarekin hozkailua asaltatu ez duenak bota beza lehen harria…
Maiatzak 8, 2007
Luistxoren gaztelaniazko blogean irakurri dut albistea eta gero beste hainbatetan ageri dela ikusi. Marcosek DIY (Do It Yourself) marketing tresnak ederki erabiliz egin du bere negozioaren publizitatea, geolokalizazioa barne. Harrigarriegia dela egia izateko… Eta zer? Ez al du eskubiderik oktabilla batzuk banatzeko bere zerbitzuen eta lokalaren deskribapen zehatza eginez?
Iruña-Veleiakoak egiazkoak ote diren antzeko eztabaida hasi da honen inguruan: lehiakideek asmatua dela, poliziak berak atxilotu ahal izateko. Mossoek zelatatu eta Marcos harrapatu egin dute, lastozko zubia pikutara joan zaio oraingoan ere. Oso gaizki idazten badu (Cervantesen hizkuntzan) egongo da Kataluniako hezkuntza sistemari errua leporatuko dionik…
Bistan da Marcosek zuzentzaile ortografikorik ez duela erabili, baina baliteke ere Microsof Word-ena erabili izana, emaitza desastroso hori ikusita. Izan ere, Luistxoren Mapamovilen bertan irakurri dut Sustatun ere atera den kontua: hautagaien zerrendak Word-ek kutsatuta ageri direla. Benetako harridura eragin didana Luistxok aurkeztutako froga da: Word-en zuzentzaileak Donostia ulertu ez eta beti donosita bihurtzen du. Bada, Googlen bertan Donosita bilatu ezazue eta flipatu, zenbat aldiz ageri den.
Maiatzak 5, 2007