Ruper eta Piris bikote bikaina
Ederra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oƱatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat lagunen aurrean egin zuen. Kontzertuaren argazki pare bat eskegi ditut Flickr-en eta nire Lumix berriarekin ateratako Hondartza galduan kantaren bideo zati hau ere Youtubera ere igo dut, baina desfase bat sortu du Youtubek irudien eta soinuen artean. Hemengo flash player-arekin, berriz, soinua irudiekin batera doa arazorik gabe.
2 iruzkin Martxoak 18, 2007


