Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2006 » Iraila » 17

Archive for Iraila 17th, 2006

Deslokalizazioa da multinazionalek hemendik alde egitea?

CalgonitGueƱesen dagoen Reckitt Benckiser enpresaren fabrika kenduko dute, seguraski multinazionalak diru gehiago irabaziko duen beste leku barera eramateko. Etxeko garbiketarako produktuak egiten ditu enpresa honek mundu osoan, ez baitira hemengoak Woolite, Calgonit, Colon eta gainerakoak. Laster azaldu dira, Landabenen eta Gasteizko Mercedesen kasuetan bezala deslokalizazioa salatzen duten ahotsak. Jaurlaritzak deslocalización de libro iritzi dio multinazionalak alde egiteari. Badirudi ez dugula ikusten deslokalizazio baten ondorioz etorri direla enpresa horiek hona… Oraingoa ez da deslokalizazioago, ordea, enpresa bera eta erabaki guneak ez baitira bertokoak. Bestela esanda: kanpoko enpresa bat, demagun Alemaniatik etorri zitzaigunean, orduantxe zen deslokalizatu, ezta? Zergatik etorri ziren, bada, euren herrialdea utzita eta nahiz eta ziur aski bertan etekina eman? Enpresak diru gehiago irabazi nahi zuelako.

Hemengo enpresa bat, ondo funtzionatu arren, kendu eta Koreara daramate. Handik denbora batera, han ere etekinak eman arren, Koreatik Indonesiara edo Malaysiara eramango dute, abantaila fiskalak jasotzeaz gain (Europar Batasunaren kontroletik at) soldata oso baxuak ordainduko dituztelako. Onena multinazionalak gurera etortzea dela esaten digu Eusko Jaurlaritzak eta haiei horretarako abantailak eskaintzen dizkie, baina Euskal Herria munduko txokorik ederrena izanagatik ez gara neoliberalismoak dakarren deslokalizazio prozesu horretan pieza bat besterik.

Iruzkina gehitu Irailak 17, 2006


sarean.com

Calendar

Iraila 2006
A A A O O L I
« Uzt   Urr »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak