Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2006 » Ekaina » 24

Archive for Ekaina 24th, 2006

Who killed the electric car?

WhokilledtheEV1AEBetan egun 4 dolar inguru kostatzen da gasolina galoia, euskarara itzulita, 0,84 euro litroa. Noski, eurentzat onartezina da gu orain konformatuko ginatekeen prezioa, baina garestitzeak herritarrei kezka eragin die. Boteretsuek sortutako status quo horren logika maltzurra eta zilegitasuna agerian uzten duen film dokumentala estreinatuko da datorren astean AEBetan: Who killed the electric car? izenburukoa.

1996an auto elektriko berria kaleratu zuen General Motorsek Kalifornian, EV1 izenekoa, abiadura eta autonomia onargarriak zituen beribila. Hamar urte geroago, erabat ahaztuta dago orduan sekulako aurrerapentzat aurkeztu ziguten autoa. Zergatik baztertu zuten? Galdera horren erantzuna ematen digu dokumentalak: General Motors bera (autogintza) eta petrolio enpresa handiek hil zuten proiektua, euren negozio eredua kolokan jarriko lukeelako.

Petrolioaren ekonomian bizitzeaz gain, petrolioaren eredu hori inposatzetik elikatzen den inperioa dugu AEB. Munduarekiko bere harremanetan petrolioaren kudeatzaile eta onuradun nagusia izatea lortu dute AEBek, petrolio hori beste herrialdeetan ateratzen bada ere. Horrek azaltzen du Irakeko inbasioa, adibidez. Fahrenheit 9/11en antzera, atzean dagoena azaleratzen ahalegintzen da dokumentala, hainbat lekukoren testigantzen bidez.
Filmaren trailerra Youtuben eta Appleren webgunean (QuickTime) ikus daiteke.

3 iruzkin Ekainak 24, 2006


sarean.com

Calendar

Ekaina 2006
A A A O O L I
« Mai   Uzt »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak