Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2006 » Martxoa » 01

Archive for Martxoa 1st, 2006

Galdera: Bilbon ez dela euskararik entzuten?

Islak eta itzalak 2Bilbon euskararik entzuten ez den irudia egon da azken mendean bertako batzuen baina, batez ere, botxotik kanpoko euskaldun askoren buruan. Bilbon ibilita gauden euskaldun askori inoiz zera gertatu zaigula uste dut: euskaldun bikotea ikusi dugu, euren artean euskaraz, erdi-galduta dabiltzala helbideren baten bila. Zure burua eskaini eta erdaraz mintzo zaizkizu. Erantzuna, berriz, euskaraz eman diezu eta orduan harridura eta poza. “Ene! Majo iten dozu euskeraz, barriz”. Aintzinatik botxora jaistea erdararen erresumara igarotzea izan da euskaldunarentzat eta euskara, lotsatuta, zirkulo murritz batzuetan geratzen zen, ez zezaten euskaraduna aldeano ezjakintzat jo.

Euskal Hirian bai, egun euskara entzuten da kalean… Atzo lagun eta lankide dudan batek oso anekdota polita kontatu zidan, lehengoan berari gertatua: Indautxuko metro geltokiaren ahora hurreratzen ari zela neska itsu bat bere norabide berean zetorrela ikusi zuen. Bere ikusmena eskaini zion, besotik oratuta, eta hark onartu…

Barneratzean, eskilarekin kontuz ibiltzeko esan zion lagunak, gaztelaniaz, ten cuidado aqui edo horrelako zeozer. Beste hitz batzuk esan zituen eta nasara heltzean itsuak zera galdetu zion, agurtzearekin batera: “Oye, perdona, pero tu eres de la radio, verdad? Tu voz me suena“. Eta lankideak “bai, irratian egiten dut lan, irratia entzuten duzu?” erantzun zion. Eta neskak, ikasten ari denaren euskara basikoarekin baietz, euskaltegira dabilela eta hau eta beste kontatu zion…

Lankide hori Xabier Monasterio da, Bilbo Hiria irratiko gure lankidea. Eta berari, Mieltxori, Isabeli eta Apolori esker egunero entzuten da euskara Bilboko kaleetan. Beste asko kalean egunero-egunero ari diren bezalaxe ari dira eurak ere, irrati uhinen bidez, Bilbon euskararik entzuten ez den topiko tonto hori.

2 iruzkin Martxoak 1, 2006


sarean.com

Calendar

Martxoa 2006
A A A O O L I
« Ots   Api »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak