Martxoa, 2006 hilabeteko artxiboa
Otsailean bete ziren 3 urte Egunkaria itxi zigutenetik. Nola pasatzen den denbora! New Yorken nengoen orduan eta ezin izan nuen efemeridearen inguruan idatzi. Egun bitxiak izan ziren 2003ko haiek. Otsailaren 20 hartan argitaratu zen Egunkarian nire azken testua. Testu hartantxe Prestige aipatzen nuen, baita gerra ere, etortzear zen inbasioa. Manifestazioak ere aipatzen nituen, horretan iaioak baikara gure manilandia honetan. Agian horregatik itxiko zuten Egunkaria?
Kasualitatez, Jai Alai Katumbi Express izan zen gurean jotzen gau hartan, bezperan bezalaxe, Korrika kulturalak ekarrita. Egunkaria itxi zutela sinistu orduko amorrua, pankartak, kontzentrazioak… Baina kontzertua ez zen bertan behera geratu, gau hartan Egunkaria eta adierazpen askatasuna bihurtu ziren kontzertuaren aldarrikapen nagusiak. Orduantxe atera nuen argazki hau, prentsan hainbat buelta eman zituena. Manu Chaori elkarrizketa egin nion handik hiru egunera Ondarroan.
Geroztik bere webgunean argitaratu zituen Manuk egun horietako argazkietako batzuk. Gure bulegoan ere agertzen gara! Bada berriki Fermin Muguruza bere Basque Fire Department-arekin izan zen Bilboko Kafe Antzokian. Han ere argazki batzuk bota eta Flickr-en argitaratu nituen ondoren. Ferminek haiek hartu eta bere webgunean ere jarri ditu.
Eta hiru urte bete dira egunotan sarean.com hau abian jarri nuenetik. Egunkaria itxi zutela eta, bertan argitaratutako testuak bildu eta gordailu honetan argitaratu nituen. Beraz, euskarazko lehen blog pertsonalaren sorrera Egunkariaren itxierari lotuta dago, dudarik gabe.
Prestigeri dagokionez, badirudi dena ahaztuta daukatela, baita hortik atarramendu politikoa atera nahi izan zuten soziatek ere. Noski, gure kostaldean ere eragin zuela eta bertoko agintarien utzikeria ere inoiz izan zirenik zalantzan jarriko du hainbatek, oroimena hain erraz lausotzen da eta…
Eta gerrari dagokionez, berriz, egunero telebistan daukagu amaitu barik areagotu egin dela Irakeko tragedia, inbasioa hasi zenetik inoizko egoerarik tamalgarrienean daudela bertan. Inbasioaren hirugarren urteurrenean, gerrak jarraitzen duela gogorarazteko manifestazioa izan zen martxoaren 18an Bilbon. Asko jota 1.000 lagun izango ginen bertan, zazpi kaleetako merkealdietan eta gran viako espaloietan baino askoz gutxiago. Tamalgarriena baten batek, manifestazioa ikusita “zer gerra? galdetuko zuela, seguru, denboran eta distantzian oso urrun lehertzen dira bonbak orain…
Martxoak 31, 2006
Gaur jakin dut Eloy de la Iglesia zarauztar zuzendaria hil dela. Nigan eta nire belaunaldiko gaztetxo askorengan eragin handia izan zuten filmak egin zituen berak. Nik ondo gogoratzen ditut Navajeros (1980), Colegas (1980), El pico (1983), El pico II (1984) eta La estanquera de Vallecas (1987). Bere filmetako aktore gehienen moduan, bera ere jausi zen El Pico haietan ageri zen menpekotasunean, orduan hain modan zegoen zaldi madarikatuan.
Transgresorea, homosexuala, komunista, drogazalea… Tipo berezia zen erabat, erdarazko Wikipediak deskribatzen duen moduan. Eta bere zine eredua berria eta berezia izan zen. Gogoratzen dut José Luis Manzano kirruduna, eta Pirri argala bere berbakera pasota sudurkari horrekin. Biak aktore barik kalekumeak, beste gehienak bezala, eta biak heroinak hilak. Krisi garaiak ziren, industriak eta hirietaranzko migrazioak sortutako gizarte desorekatuaren alderdi itsusia, iluna, izkutatua agerian jartzen zuen berak.
Eta De la Iglesiak desoreka horiek sortutako lumpen-ean bilatu zuen baztertuen epika berri bat, askorentzat erakargarria bilakatu zena. Plentziako zinema zahar hartan Navajeros, Colegas eta ondorengo Cine quinqui azpigeneroko guztiak proiektatu ziren, eta guk, umemokook, begiak zabal-zabalik ikusten genuen Seat 131ak, toreteak eta vaquillak, kanutoak eta jakoa ere bizimodu basati eta aske moduan aurkezten ziguten film haiek, Los Chichos edo Los Chunguitosen musikaz hornitutako pikoloen eta maderoen jazarpenak, trapitxeoak, paloak eta mobida guztiak. Hiztegia ere bereganatu genuen: talego, jaco, pillar, chute… Eta gure inguruko batzuek, fantasiosoenetako batzuk tartean, haien urratsak jarraitu nahi izan zituzten…
Baina istorioa Bilbon izanik, El Pico biak gogoratzen ditut bereziki. Paco eta Urko lagunak, bata txakurkumea eta bestea familia abertzaleko semea. Biak lagunak dira eta batera sartzen dira mobidan. Bilboko bazterrak txikitatik gogoratzen ditudan moduan ageri dira: grisak eta zikinak. Ez da nire irudipena, beraz, Bilbo horrelakoa baizen lehen eta itsasadarra gutxi gora behera argazki honetan ageri zen modukoa. Asko aldatu da gizartea, Bilbo aldatu den moduan… Jonki gutxiago daude eta ez dute palorik ematen ia. Hainbatek bere zorigaitzen errua Eloyri botako dio, epika hori sortzen laguntzeagatik, baina nik eskertzen diot berari (ia dokumentalista moduan esango nuke) utzi digun ondare hori, garai eta gizarte baten B alderdiaren erretratu horiek ondaretzat utzi izana.
Martxoak 24, 2006
Duela hamar minutu etorri zaigu lankide bat hori esanez, momentuz inork ez dakiela eta exklusiba Radio Euskadik daukala. Zeuk badakizu honez gero seguru El Mundok eta enparauek badakitela… Eta hala zen. Honez gero kristo guztiak irakurria izango du. Baina zenbat enteratu dira blogen bidez? Ez dut uste asko izan direnik. Azkar ibiltzen dira blogak, baina ez azken-azken uneko berriak emateko, gogoeta egiteko baizik.
Technoratin begiratu dut eta erdarazko hiru aipamen agertu dira dagoeneko. Beste batzuk indexatzen eta beste batzuk idazten egongo dira une honetan. Esperimentu interesgarria izan daiteke honelako berri-bonba bat (tranpa ere badela esaten hasiko dira aurki) nola zabaltzen den honelako tresnetan, Aurkin ere, noski (oraingoz ezer ez da agertu)…
Eguneraketa: Post hau duela ordubete argitaratu nuen (12:43etan) eta oraindik ez da ez Technoratin, ez Aurkin agertu. Technoratin dagoeneko erreferentzia mordoa agertu dira erdaraz eta bi euskaraz. Berrian bideoa jarri dute RealPlayerren eta baten batek Youtubera pasatu du. Hemen dago, baina ez da osorik agertzen, lokuzioa une batean mozten delako.
Eguneraketa 2 (18:38): Hemen dago bideoa behar den moduan.
Martxoak 22, 2006
Katalanen kontrako webgune espainiar batetik ateratata, hona hemen Katalunian ekoizten diren edo bertan oinarria duten produktu batzuk, kontura gaitezen noraino garen katalanak (Ibarra jauna eta, Alcampokoak bezala, estatut dela eta, Kataluniaren aurka dauden gainerako taliban mesetarioek honi guztiari egingo diote boikota?): Los Cafés NESCAFÉ, BONKA, MARCILLA; el refresco Okey; las Infusiones HORNIMANS y LIPTON; el Agua Fontvella, Aquarel, Viladrau; el cava catalán Codorniu, el cava catalán Freixenet, el cava catalán segura viudas, el cava catalan castellblanch, el cava catalán Delapiere, el cava catalán Rondel, el cava catalán Ramat; el agua Vichi Catalán; el refresco Nestea, la bebida isotónica ISOSTAR, el anís del mono, la Cerveza Damm y voll-damm, la Repostería Martínez, los Donuts, los Donetes, el Bollycao, los Phoskitos, los tigretones, los productos KINDER; el pan de molde PANRICO y Brooks American, el pan de molde BIMBO…
…El pan tostado TOSTAS BIMBO, los productos ORTIZ, los minibiscotes LU; las galletas Lu y Principe, las Galletas Fontaneda y Artiach, los Dietéticos GERBLE, SANTIVERI, BIOCENTURY; los chupachups, los caramelos Solano, el COLACAO, los caramelos smint, los caramelos Happydent, los edulcorantes NATREN, los edulcorantes MESURA; los chocolates CRUNCH, LINDT, FERRERO ROCHER, NESTLÉ, los postres ROYAL, el paladín Instantaneo, la nocilla, la gnutella la miel de la Granja San Francisco; los cereales Nestlé FITNESS, CHOCAPIC, LA LECHERA, NESQUICK; los yogures Danone, vitalinea, Actimel, La lechera, Sveltesse; las Salsas calvé, Ligeresa, Gallo y Hellmans; el tomate frito SOLIS y APIS; la leche condensada IDEAl y LA LECHERA; las papillas Blevit, NESTLÉ, MAIZENA, MILUPA (Barberá del Vallés); los potitos NESTLÉ y BLEDINA; los productos FRESCAVIDA (Gallina Blanca), los productos SALTO (KNORR), los productos GALLINA, las KNORR, los caldos ANETO, GALLINA BLANCA, las cremas MAGGI; los embutidos Casa Tarradellas, los productos Casademont, NOEL, los productos ARGAL; los Patés LA PIARA, APIS y Casa Tarradellas, el Fuet Espuña; los helados CAMY, los heladosFRIGO, los helados carte d’or; los ultracongelados LA SIRENA, MAHESO, las conservas DANI, las pizzas Casa Tarradellas, los productos BUITONI; boicot productos catalanes; la pastas Gallo, los productos El Pavo, los productos Buitoni, las especias DUCROS, los productos Matutano, los productos AFFINITY (DOG CHOW, PURINA, BREKKIES EXCEL); los productos VILEDA, SPONTEX, el papel transparente y aluminio VILEDA, los productos de zapatos KIWI, KANFOR, BÚFALO y YAK; los Detergentes COLON, DIXAN, WIPP EXPRESS, NORIT,MICOLOR y KALIA, el suaviznte VERNEL, ELENA, GIOR, PERLÁN, WOOLITE, el suavizante FLOR, VERNEL, el suavizante ELENA, el suavizante QUANTO; boicot productos catalanes; los sanitarios HARPIC, BREF WC; Lavavajillas MISTOL, CORAL, CONEJO, FROGGI Ambientadores AMBIPUR, AIRWICK, ROYAL AMBREE, Insecticidas de Cruz Verde (BLOOM, CUCAL), FOGO, las lejias NEUTREX, ESTRELLA, AMUKINA (uso alimentario), Gamuza atrapapapolvo FIX, VILEDA Friegasuelos TEEN, NEUTREX, boicot productos catalanes, CALGÓN y CALGONIT, Baterias y pilas CEGASA, Quitamanchas CEBRALÍN, Dr. BECHMANN, GIOR, MICOLOR, Quitagrasas KH7, CILLIT BANG, Limpia vitrocerámicas VITROCLEN, FROGGI, Antical FROGGI Limpiacristales GLASSEX, FROGGI Limpiamuebles CEDAR, POLITUS Limpiador en polvo, VIM Antipolillas, ORION, POLIL Preservativos DUREX; boicot productos catalanes; las compresas EVAX, las compresas AUSONIA; el gel SANEX, LACTOVIT, LA TOJA, MAGNO, AVENA KINESIA, LEGRAIN, Heno de Pravia; los desodorantes FA, BYLY, AZUR de puig, ROYAL AMBREE; los productos SCHWARZOPF, LLONGUERAS, REVLON, GENESEE, VITESSE; la paste de dientes LICOR DEL POLO, PAROGENCYL, FLUOCARIL, ORALDINE, ELMEX, CLYSIDENT, LACER, LISTERINE, DENIVIT; el enjuague bucal VADEMECUM, LICOR DEL POLO, los productos de afeitado WILLIAMS, KERZO, FLOID, AQUA VELVA; las colonias MYRURGIA, PUIG, ANTONIO MIRÓ, MASSIMO DUTTI, DON ALGODÓN; los pañales AUSONIA, DODOTS; los chupetes NUK, NUKETE; los carricoches y sillitas JANÉ; los juguetes EDUCA los cereales Nestlé FITNESS, CHOCAPIC, LA LECHERA, NESQUICK; los yogures Danone, vitalinea, Actimel, La lechera, Sveltesse; las Salsas calvé, Ligeresa, Gallo y Hellmans; el tomate frito SOLIS y APIS; la leche condensada IDEAl y LA LECHERA; las papillas Blevit, NESTLÉ, MAIZENA, MILUPA (Barberá del Vallés); los potitos NESTLÉ y BLEDINA; los productos FRESCAVIDA (Gallina Blanca), los productos SALTO (KNORR), los productos GALLINA, las KNORR, los caldos ANETO, GALLINA BLANCA, las cremas MAGGI; los embutidos Casa Tarradellas, los productos Casademont, NOEL, los productos ARGAL…
Tira, egia esan, ez nekien Nestle, Listerine, Danone, Lindt, Ferrero Rocher, Durex, Maizena, Knorr, Isostar eta beste batzuk katalanak zirenik. Batzuk AEBetako multinazionalak zirela uste nuen eta beste batzuk frantziarrak-edo, baina hala bada, Kataluniako inperioa ederto zabalduta dago munduan…
Martxoak 14, 2006
Mezuak blogtiletan
(Argazkia Txanodunaren kortesiaz) Hainbeste blogari, lehen ere bazen hainbat idazle… Zerk bultzatzen gaitu idaztera? Gutxi batzuen kasuan irabazien esperantzak, bai, baina gehienon kasuan beste arrazoi sakonago eta existentzialago batzuk badirela uste dut. Ospea? Bai, Luistxok dioenez, etorkizunean denok izango dugu gure 15 harpidedun. Autoritatea (besteen onarpena)? Gaur egun askoz bide eraginkorragoa da horretarako telebistan minutu batez agertzea, hamar urtez prentsan edo blog batean idazten jardutea baino. Mezua zabaltzeko gogoa? Enpatia bilatzea edo gure ikuskeraren bertsio ofiziala argitara ematea. Gauza bera esan daiteke, eraginkortasuna oso mugatua baitu idazleak.
Arrazoi horiek, dena dela, hor daude, euren indarra dute eta honetan ez dago eragile bakarra, hainbaten batuketa baino. Baina nik, ikuspegi existenzialistara bueltatuta, gure testigantza, gure mezua uztearen beharra nabarmenduko nuke. Seguru Eugene O’Kelly horrelako zerbaitek bultzatu zuen idaztera, medikuak hiru hilabete geratzen zitzaizkiola esan zionean.
2005eko maiatzaren 24an Eugene O’Kelly bere medikuaren bulegoan sartu zen, burua eta agenda zereginez beterik eta etorkizuneko planak ondo programatuta, goi mailako exekutibo bati dagokion moduan. Sei egun geroago KPMG enpresako agintaritzari uko egin zion. Bere planak 100 egunera laburtuta. Agur esatea bihurtu zen bere helburu nagusia. Lau hilabete geroago hil zen, I was blessed. I was told I had three months to live goiburuko liburua idatzi ostean. Beste lehentasunik ez zuen izan denbora horretan.
Ez dut bide makabro horretan sakonduko, baina egia da gure ondorengoentzat gure zati bat gordetzeko nahiak ere gidatzen gaituela. Zergatik eraiki zituzten cromlech-ak, zergatik jartzen dira izenak hilarrietan? Zergatik margoztu zituzten eskuak Santimamiñen? Eta asmo horrek huts egiten du gehienon kasuan. Gu bagoaz, gure lanak geratzen ei dira hemen… Eta obsesioa bilakatzen da mezua uztea, botiletan mezuak, naufragoak bezala. Hainbat botila hartu eta hainbat mezu idatzi baina inoiz ez dugu bakar bat ere norbaiten eskuetara helduko den erabateko ziurtasunik. Urrunegi joan gabe, ez dakigu gauza handirik gure birraitita-birramamen gainean… Zeintzuk ziren euren kezkak, euren eguneroko gauzak, euren lagunak, nondik ibili ziren… Horrelako kezkarik izan zuten inoiz eurek? Idatzi zuten bitakorarik edo egunerokorik?
Guk idazten dugu, batzuoi paperezko liburuetan argitaratzen dizkiete idatziak, beste batzuei prentsan, batzuek bloga dute… Baina horrek botiletako mezuen moduan, ez du erabateko fidagarritasunik eta agian horrek kezkatu beharko gaitu. Bai? Momentuz, harlauza batean mailukadaz idatzitakoak blog bateko mila testuk baino iraunkortasun gehiago du. Hemerotekak, berriz, Egipto zaharreko hilobi bat baino askoz ilunagoak eta hauskorragoak bihurtzen dira denborarekin.
Martxoak 13, 2006
Kolaboratzaile sorta ederra bildu du Bilbo Hiria irratiak azken boladan eta une honetan saio berezitu on asko ekoizten ari da euskal hiriko irratia. Saioak egiten dituztenen izen batzuk aipatzearren, Mikel Urbeltz, Pedro Elias Igartua, Txuma Murugarren eta beste asko. Giro urbanoko irratia da eta haatik euskalduna. Konplexurik gabe Bilbo hiri euskalduna ere badela aldarrikatzen duena. Askok erdararen eremutzat duten Bilbo hori euskal metropolia da eta milaka euskaldun bizi gara bertan.
Bilbo Hiriaren irrati seinale analogikoak Bilbo Handia deritzona hartzen du. Bere FMko 96.0an entzuten da Basauritik Gorlizera, Txorierritik Santurtzira, eta milaka dira Euskal Herriko hiririk handienean, Bilbo Handian bizi diren euskaldunak, 55.000 edo horrelako zeozer. Baina Bilbo Hiriaren seinalea dagoeneko ez da Bilbo Handira mugatzen.
Programazioa sendotzeaz gain, hobekuntza teknikoa ere egin du irratiak, bertan ekoizten dugun irratia.com irrati-bitakoraren bidetik. Azpiegitura informatikoa eta telematikoa prestatu dugu etxean, sarean ere hosting aproposa eta sendoa hartu dugun bitartean. Langileen trebakuntzan eta webgunearen prestaketan ordu mordoa sartu dugu helburu batekin: bere programazioa osorik podcast eran eskainiko duen lehenengo irratia izatea. Eta gaurdanik zuk zeuk ere, internauta euskaldun horrek, entzuteko aukera izango duzu, edonon zaudela ere, edozein ordutan, zure gustoko programa.
Interneten bidez zuzenean emititzeaz gain, bloga ere bada eta, irratiari buruzko jakingarri guztiak emateaz gain, albiste eta ohar interesgarriak aurkituko dituzu bertan. Baina bere ezaugarririk interesgarriena Podcast asuntuan dago, dudarik gabe. Ezagutzen ez duenak seguru bere gustoko saioren bat aurkituko du eta, aurrerantzean, nahi duenean entzungo du mp3 formatoan, etxean, jogging egiten edo metroan, lanerako bidean. Besterik gabe, zuekin bilbohiria.com.
Martxoak 2, 2006
Bilbon euskararik entzuten ez den irudia egon da azken mendean bertako batzuen baina, batez ere, botxotik kanpoko euskaldun askoren buruan. Bilbon ibilita gauden euskaldun askori inoiz zera gertatu zaigula uste dut: euskaldun bikotea ikusi dugu, euren artean euskaraz, erdi-galduta dabiltzala helbideren baten bila. Zure burua eskaini eta erdaraz mintzo zaizkizu. Erantzuna, berriz, euskaraz eman diezu eta orduan harridura eta poza. “Ene! Majo iten dozu euskeraz, barriz”. Aintzinatik botxora jaistea erdararen erresumara igarotzea izan da euskaldunarentzat eta euskara, lotsatuta, zirkulo murritz batzuetan geratzen zen, ez zezaten euskaraduna aldeano ezjakintzat jo.
Euskal Hirian bai, egun euskara entzuten da kalean… Atzo lagun eta lankide dudan batek oso anekdota polita kontatu zidan, lehengoan berari gertatua: Indautxuko metro geltokiaren ahora hurreratzen ari zela neska itsu bat bere norabide berean zetorrela ikusi zuen. Bere ikusmena eskaini zion, besotik oratuta, eta hark onartu…
Barneratzean, eskilarekin kontuz ibiltzeko esan zion lagunak, gaztelaniaz, ten cuidado aqui edo horrelako zeozer. Beste hitz batzuk esan zituen eta nasara heltzean itsuak zera galdetu zion, agurtzearekin batera: “Oye, perdona, pero tu eres de la radio, verdad? Tu voz me suena“. Eta lankideak “bai, irratian egiten dut lan, irratia entzuten duzu?” erantzun zion. Eta neskak, ikasten ari denaren euskara basikoarekin baietz, euskaltegira dabilela eta hau eta beste kontatu zion…
Lankide hori Xabier Monasterio da, Bilbo Hiria irratiko gure lankidea. Eta berari, Mieltxori, Isabeli eta Apolori esker egunero entzuten da euskara Bilboko kaleetan. Beste asko kalean egunero-egunero ari diren bezalaxe ari dira eurak ere, irrati uhinen bidez, Bilbon euskararik entzuten ez den topiko tonto hori.
Martxoak 1, 2006