“Gorotzak kalean” gorotz bilduma argazkitan
Vienan bada kaletik txakurren gorotzei argazkiak ateratzen ibiltzen den internauta bat. Set bat osatu du Flickr-en Austriako hiriburuan bildutako aleekin. Benetan Viena bisitatzeko gogoa kentzen dizu edo, behintzat, postaletako irudi bukolikoa ezabatzen dute kaka pilo horiek. Mina bat zapalduko ote duzun beldurrez ibiliko zara behintzat hurrengo bisitan. Egia esan, hiri eta herri askotan gertatzen dena gertatuko da han ere (han bere txakurrak ortozik zioen esaerak, han ere gorotzak kalean esango genuke bertsio hiritarrean): erdigunean dena da polita eta txukuna, baina auzoetan ez da hain sarri pasatzen eskobatzeko makina.
Flickr-en badira shit etiketa duten argazki gehiago eta, higuina gorabehera, salaketa itxurosoa egin daiteke, originala behintzat, hirian mokordoen bila abiatuta. Frikia izan behar da, baina, hortik kamararekin kaka bila ibiltzeko!
3 iruzkin Abenduak 28, 2005


