Ruperren argazkiok jartzen ditut
Ruper Ordorikaren lehengo eguneko kontzertuan izan nintzen Bilboko Kafe Antzokian. Julen Gabiria bertan izan zen, baita berak bere kronikan aipatzen dituen bere ezagun batzuk ere. Blogariak ere baziren: Obabatxue eta biok, Patxiku eta Gotzon, euskal blogosferaren hurrengo fitxajea. Etiam ere egon zen, baita Jozulin eta Olegario Makarrovsky ere han izan ei ziren, besteak beste, jendetza handia baizegoen. Beste batzuk ia izan ziren baina gerora damutuko zitzaien joan ez izana, ziur. Datorren Blogs&Beers topaketaren aurrerapena zirudien, hainbeste bloggerrekin.
Eta Julenek testuan bikain kontatu duenez gero, nik bertan atera nituen argazki zenbaiten ekarpena egin nahi dut.
Iruzkin 1 Urriak 27, 2005


