Urte berria, itxura berria

By | 2009/01/05

Tira, beste hainbatek bezala, blogari arreta handiegirik ez diot ematen azkenaldion, ez bada agure kakerreraren iritzi testu beti hasieran-uste-baino-luzeagoak botatzeko. Guztiz bat nator Benitok lehengoan idatzitakoarekin: gero eta gehiago gabiltza Twitter eta Facebook-en mikroblogatzen eta, beraz, arreta gutxiago ematen diogu blogari, baita besteen blogei ere. Bloga krisian dago, ekonomia bezala. Beraz, San Inaziori kasurik ez egitearren, erabaki dut blogari bueltatxo bat ematea, WordPress instalazioa 2.7ra eguneratu ostean. Hala, theme moderno hau aukeratu dut, ea zuen gustokoa den…

2 thoughts on “Urte berria, itxura berria

  1. iturri

    Bai, Benitok arrazoi duela dirudi. Mikroformatoen bolada dator orain. Eta zer egin blogekin?

    Itxura ederra diseinu berriak.

    Reply
  2. joxe

    Crisis? What crisis? 😛

    Oso txukuna theme berria, baina ez abandonatu bloga eh? Berak ez luke sekula egingo!

    A! Eta urte berri on! 😉

    Reply

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude