Neuk ere nire txikitxua, azkenik

By | 2008/09/21

EEE PC 1000h
Joxe teknopataren rola hartuko dut gaurkoan nire gadget berriaz jarduteko. Urtebete da UMPC edo eramangarri nanoen moda hasi zela, iazko urrian Taiwanen agertu eta maiatza arte euskal erdira heldu ez zen EEE PC ospetsuarekin. Bitartean, eta azkenaldion bereziki, hainbeste netbook ikusi ditugu eta harekiko zein ondorengo batzuekiko beroaldia pasatu ere egin zitzaigun, modelo indartsuago eta pantaila pixkat handiagokoak atera orduko. Txikien ugaltzeak eta hazkundeak seguraski jarraipena izango du urrian (LG eta Dell nano berriak iragarri dituzte), baina nik plantoa egin nuen atzo Eee PC 1000H erosita.

Patxik bere EEE txikia Taiwandik ekarri zuen, irratia.com egiteko beharrezkoa zuen bat iBook zaharrak azken beep-a botaz gero. Neuk ere batera eta bestera ibiltzeko benetako eramangarria nahi nuen, sorbaldako minik eragingo ez zidana, baina txikiegiak egiten zitzaizkidan nanoen 7 hazbeteko pantailak eta teklatuak. Disko gogorra ere benetakoa nahi nuen eta gauzak gordetzeko zein partizioak egiteko lekuarekin. Izan ere, nire bigarren asmoa Ubuntu eta Mac OS X Leopard ezofizial horietako bat instalatzea da, triple boot horietakoa lortzea. Acer Aspire One oso polita eta interesgarria bere 8,9 hazbeteko pantailarekin, baina 10 hazbeteko MSI wind eta bere klonak majoagoak iruditu zaizkit: Advent 4211 edo Medion Akoya Mini, honez gero jende askok leopardizatuak. Azken hau Mediamarkten zeukaten 160GBko diskoarekin baina amaitu zitzaien astelehenean eta urrira arte ez dute espero ale berririk jasotzea. Bateriena zen MSI-Medion-Advent hauen alderdi makala, bere 2 orduko iraupenarekin…

Eta halako batean1000H agertu zen duela bi egun CanalPCren webgunean (426 euro). Funtsean, MSI wind bezalakoa da: 160 GBko diskoa, Atom prozesagailua, 10 hazbete… Baina bateriak 7 ordu iraun dezake. Konparaketa eta review bideo batzuk ikusi ostean hartzea erabaki dut. Eee PC 1000H hau ekainean agertu zen Taiwanen eta lehengoak baino askoz gutxiago berandutu da gurean. baina atzo bertan heldu ziren lehenengo aleak Bilbora, saldutako lehenengoa, zehazki, lerro hauek idazten ari naizen hauxe. Azken sorpresa atsegina izan da espainierazko teklatuak enter tekla handia duela, irudiotako ingelesezko teklatuak ez bezala. Orain soilik falta zait leopardizatzea, ubuntizatzea eta mugikorra 3G modem moduan erabiltzea, Simyo bidez konektatzeko.

2 thoughts on “Neuk ere nire txikitxua, azkenik

  1. Anagrama

    kaixo!
    Zer moduz zure txikitxuarekin? zer moduz zure lehenengo egunak?
    Joe ze ondo heldu dela!!! bere zain nengoen…
    nire lagunak akoya hartu deurie baina mmm no me convence del todo… ayyss

    Reply
  2. Superandoni

    Ni ere oso tentatua nago halako bat erosten, eta badirudi 1000H modeloa eskuragarri daudenetatik onena dela.

    Zer moduz dabil? Gustura irakurriko nuke honen erabilearari buruzko iruzkintxo bat 😉

    Reply

Utzi erantzuna Anagrama(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude