Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Wifi bidezko IP telefonoa probatzen

Nano eramangarri “espainiarra” Simyo probatzen…

Wifi bidezko IP telefonoa probatzen

2008ko Maiatzak 26 iritziak, nire i-bilerak

TC300Etxean neukan wi-fi telefonoa eta ni konturatu gabe… Duela urte eta erdi etxerako ya.com-en ADSLa kontratatu nuenean TC-300 telefonoa oparitu zidaten. Eskertzekoa zen mugikor librea oparitzea, GSM terminal moduan nahiko ezaugarri xaloak dituen arren. Baina telefono mugikor arrunta ezezik, etxean gaudela bertako telefono finkoaren terminal inalambrico moduan funtzionatzen duen telefono duala zela zioen publizitateak. Hala ere, ez dut orain arte haren beharrik izan eta armairuan gordeta eduki dut.

Baina lehengoan jakin nuen wifi telefonoa ere badela, (etxean gaudela, finkoarekin lotura egiten duen oinarriarekiko komunikazioa wi-fi bidez egiten du) eta hainbat lagunek edozein wifi sarbidera konektatuta IP telefonia zerbitzuak baliatzeko konfiguratu dutela, IP ahotseko zerbitzuek darabilten SIP protokolorako bateragarria baita. Telefonoa aurkeztu eta Carpo zerbitzuarekin nola konfiguratu erakusten duen bideoa ere badago baina nik, beste askok bezala, voipbuster ezagunarekin erabiltzeko konfiguratu dut, bertan doako kontua (60 minutu doan) sortu ostean… Eta funtzionatzen du!

Edonon gaudela, wifi sare ireki bat atzeman eta munduko hainbat lekutara doan deitzeko aukera ematen du telefonoak voipbuster zerbitzuaren bidez, eta probatzeko etxera deitu dut. Atzerapen pixkatekin entzuten da baina kalitatea nahiko onargarria da. Atzerrian maiz ibiltzen denarentzat edo atzerrira askotan deitzen duenarentzat ikusten ditut egoki SIP phone edo siphone hauek, edozein wifi irekira konektatu eta orduak eman ditzakegu Australiako lehengusuarekin edo etxean geratu direnekin berbetan. Hala ere, nire kasuan ez diot erabilgarritasun handirik ikusten, ez baitut askotan atzerrira deitzen eta Espainiako finkoetara deitzeko badaukat etxeko telefono arruntean tarifa laua. Uste dut simyo txartel horietako bat erosi, telefono honetan ipini (SIM txartelik gabe ez dabil) eta merkeago daukadanean deiak egiteko utziko dudala. Hori bai, kanpora joaten naizenean nirekin eramango dut.

iritziak, nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. newton  |  2008-05-27 Ordua: 8:40 pm

    VoipBuster oso ongi dago Erasmusean dauden lagunekin hitz egiteko esate baterako; nik behintzat horrela ezagutu nuen :)

    Hori bai inoiz ez nuen pentsatu telefonoarena egitearena :)

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abendua 2008
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak