Dikotomiak eta bestektomiak

2008ko Maiatzak 8
Jabi Zabala

BerakatzaGure herrian banderizoak dira nagusi: Marino eta Gorospe, Athletic eta… Erreala? Oinatz eta Ganboa, Kaikua eta forro polarra, EAJ eta EA, HB eta Aralar, AEK eta HABE, Maixa eta Ixiar eta Alaitz eta Maider (edo Iron eta Maider), EHKME eta Euskalmet, Udalbiltza eta Udalbiltza (eta Eudel), UPV eta EHU (eta UEU?), Cipri eta Punpa, Laia bai, Laia ez, AHT eta Euskotren, ikastolak eta ikastetxeak, Ondarroa eta Lekeitio, Hertzainak eta Zarama, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Takolo, Pirritx eta Porrotx, Behatokia eta beste hura… Baina beti da hirugarren bat (edo laugarrena, edo…). Tira, ez beti.

Iruzkin bat utzi zurea →
  1. 2008 Maiatza 9

    Ahari jokoen ordez eta etengabeko aker arteko talkaren aurrean ahuntz libreen aldeko aldarria egiten dogu geuk be bai. Hain zuzen be, aker ankerrak adar okerrak ditu, eta larreetan beti ibiliko da hirugarren, laugarren, edo hamaikagarren ahuntzen bat, zorionez.

Utzi erantzuna

Oharra: Oinarrizko XHTML kodea erabil dezakezu iruzkinean. Zure e-posta helbidea ez da publikatuko.

Harpidetu RSS bidez iruzkin hari honetara