Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Frida Hartz gurean

Bizkaia (berriko) eta Durangoko historia mundiala Panda antibirusa? Ez, eskerrik asko

Frida Hartz gurean

2007ko Urriak 9 nire i-bilerak

Marcos, Frida HartzAtzo argazki erakusketa zabaldu zuten Mexikotik etorritako lagun bik, Eduardo Vera eta Frida Hartz izan ziren, bakoitza bere argazkiak ekarrita, Bilboko Hikateneon bizpahiru egunerako paratu duten erakusketa zabaltzen eta azalpenak ematen. Eduardo lehendik ezagutzen nuen, baita bere Chiapas-eko argazkiak ere. Frida Hartz, berriz, azken hamarkadotan Ertamerikan izan diren gatazka eta une historiko garrantzitsuen lekuko izan da eta estreinakoz dago gurean.

Mexikon fotokazetaritzaren munduan erreferentzia interesgarrienetakoa da Frida eta inguruko gatazketako une erabakigarri zenbait islatu ditu bere argazkien bidez. Esaterako, 1985ean Mexiko DFko lurrikara bertatik bertara jaso zuen, bera sortzez hiriburukoa baita. Handik hiru urtera jada La Jornadako argazkilaritza saileko buru zen, 1991ean FMLNrekin zegoen Cerro Guazapan eta Uzulatan-en; 1994ko urtarrilean Chiapas-eko hiriburuan zen matxinatu zapatistekin. Berea da Marcos zaldi gainean ageri den argazki hau, Kordak eginiko Che Guevararena gogora ekartzen duen erretratu ikonikoa.

Bilbon egon ondoren Gernikako gaztetxean (bertan izango den hackmeeting-ak iraun bitartean), Ermuan eta beste lekuren batean izango dira Fridaren eta Eduardoren argazkiak. Ez galdu aukera.

Eguneraketa: Egunotan, urriaren 18tik 28ra Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko karrajuan (Done Bikendi 2, 4. solairua) ikusi ahal izango dira argazkiok, Kafe Antzoki gainean.

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. Algara Konpartsa » &hellip  |  2007-10-24 Ordua: 11:28 am

    […] argazki erakusketa dago ikusgai euskaltegi barruan, Done Bikendiko egoitzako 4. solairuan. Bertan Frida Hartz eta Eduardo Vera mexikarrek eginiko argazkiak ikus daitezke. Batez ere Chiapas estatuan ateratako argazkiak dira, […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abuztua 2008
A A A O O L I
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak