Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Nola zentsuratzen da webgune bat?

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala Disonancias-i buruzko dokumentala

Nola zentsuratzen da webgune bat?

2007ko Uztailak 23 iritziak, nire i-bilerak

El Jueves - Bahitutako edizioaEspainiako epaileak ere izan ziren Batasunaren webgunea ixteko agindu zutenak. Orain El Juevesekin gertatu da. Teknikoki eta juridikoki zentsuratze hori nolakoa izan den jakin nahian ibili naiz eta inon ez dago azalpen handirik. Hemen behintzat, deskonexioa aldizkarikoek eurek egin dutela agertzen da, poliziek delitua egiten ari zirela jakinarazi eta gero. Baina zer gertatzen da zentsuratuak bere webgunea kentzen ez badu? Zentsuragaitza da sarea? Espainian egun oso erraza da webgune bat zentsuratzea, tamalez. Garai batean ISP mordoa zegoen estatuan, zailagoa izango zen denak banaka-banaka konfiguratzea webgune jakin baterako sarbidea galarazteko. Gaur egun, ordea, dozena erdi telefonia enpresek ematen digute sarbidea. Nahikoa dute Telefonica, ya.com, Jazztel, Orange eta Onori zentsuratzeko agintzea praktikan zentsura hori ia erabatekoa izan dadin, zentsuratuak bere webgunea saretik kendu ez badu ere.

Ni neu beti TMEOkoa izan naiz, askoz basatiagoa baita baina inoiz ez diote horrelakorik egin. Zergatik? Fiskal askok ez dutelako ezagutzen eta ez delako hain famatua. Argi esan dute El Juevesekoek ere: orain arte askoz gogorragoak atera izan ditugu eta ez da ezer gertatu: Zergatik oraingoan? Azalean agertu delako. Letiziaren izaera sakratua atzera-eraginezkoa izango da?

iritziak, nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Uztaila 2008
A A A O O L I
« Eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak