Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

2007ko Ekainak 19
Jabi Zabala

Lehengoan elkarrizketa egin genion irratia.com-en Ana Courier avatar-ari, bere bigarren bizitzako ibileren inguruan. Bada, igandean bertan beti interesgarria izaten den Mundo.hoy saioan Second Life izan zuten hizpide. Nik USB bidezko TDT deskodetzaile erosi berriak nola grabatzen duen probatu eta gero, esperimentua egin dut flash videora pasatzeko eta hemen duzue emaitza.

Gigabyte bateko bideoa Riva FLV Encoder programatik pasatu dut, 360 Kbps-era kodifikatuz. Emaitza 156 MBeko artxiboa da, astuna baina FTP bidez igotzeko modukoa. Ondoren, Wordpressen, nire hostingak automatikoki instalatu didan WP-FLV plugina erabiliz txertatu dut hemen 400×300 neurrian. Ikusteko banda zabala ezinbestekoa da, baina akaso 160 Kbps-era jarrita ere ondo ikusiko litzateke, probak egitea izango da kontua…

4 iruzkin utzi zurea →
  1. 2007 Ekaina 20

    Oso ona jabi. Era automatizatuan egin eta bideo selekzio bat egiteko tresna apropos batean bilakatu daiteke. Jabetza eskubideak ez dira muga (denak pagatzen ditugu eta gure diru publikoarekin). Zergatik ez gauza interesgarrien errepositorio bat? (EITBtik berreskuratu daitezkeen gauza txiki horietatik).

    Aspaldiko partez gainera Second Lifera sartu naiz probatzeko. Gazi/gozoak ditut, merkataritza gehiegi baina ezin uka interakzio mota ezberdin bat proposatzen duen gune bat dela. Jarraipena egiten nabil mundu honi ere ea noiz ikusten garen hortik eta bideo mintegi bat prestatzen diguzun (hobeto RLean SLan baino)

  2. 2007 Ekaina 20
    Xabi permalink

    Kaixo!

    Bideoa jeisteko aukerarik badaukagu? Esteka bat jarri al dezakezu edo google videora igo?

    Eskerrikasko!

  3. 2007 Ekaina 22

    Zattoo probatu duzu ?

  4. 2007 Ekaina 22

    Ez dut Zatoo probatu, ondo dago? Bideo mintegi ez dakit, baina agian irratigintza tailerra egiten dugunean uztailean aterako dugu tarte bat bideoak nola kodifikatu eta igo daitezkeen azaltzeko. Nik dakidana goian deskribatutako pausu hauekin egin dut, baina egongo da bestela egiten duenik ere…

    Xabi: flash bideoak webetatik jaisteko badago firefoxeko plugin bat, VideoDownloader:
    http://javimoya.com/blog/youtube.php
    Ondo dago, .flv bideoa zure ordenagailura jaisteko aukera ematen dizu eta.

Utzi erantzuna

Oharra: Oinarrizko XHTML kodea erabil dezakezu iruzkinean. Zure e-posta helbidea ez da publikatuko.

Harpidetu RSS bidez iruzkin hari honetara