Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

Donositatik Bilboara Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

2007ko Ekainak 15 bideoak, nire i-bilerak

Harrituta utzi nau. Aspalditik mac erabiltzaileak garenok (eta aspaldi mac-eroak ginenok), Steve Jobs-en figura ezagutzen dugu, Macintosh-en Think different pentsamoldearen bultzagilea. Urte askoan Gates Goliath-aren aurka borrokatu den David interesgarriagoa, alternatiboagoa, inteligenteagoa, cool-agoa… Berak sortutako Apple konpainiatik bota zuten eta handik urte batzutara berriro bueltatu zen (ikus duela 10 urteko erreportaia), iMac-a besapean, sorkuntzaz eta imaginazioaz ezer ez zekiten exekutiboek galbidean jarritako enpresa salbatzera. Bitartean Pixar estudioak sortuak zituen  eta gerora, iPod-iTunes arrakastatsuaz gain hainbat mugimendu eraginkor eta itun bitxi egin ditu, Apple egonkortasunera eramanez. Sortzaile eta kudeatzaile arrakastatsua dela erakutsi du.

Baina Stanford-eko ikasleen aurrean egindako berbaldi honetan Jobs-ek bere bizitzako hainbat xehetasun kontatzen ditu. Amak abandonatu zuen jaio berritan, sekula ez zituen ikasketak burutu… Pertsona ezagutuko dugu eta nola bere bizitzan egindako hainbat hautuk eragina izan duten gerora…

Bigarren zatia gero…

bideoak, nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. ibai  |  2007-06-17 Ordua: 9:44 pm

    Izugarria. Eskerrik asko hau hona ekartzeagatik Jabi.

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak