Gernika, gaur 70 urte
2007ko Apirilak 26 Beste
Gaurko lako batean gertatu zen, jada 70 urte igaro dira eta gero eta gerrako lekuko gutxiago geratzen dira gure artean, bizirik daudela, zor zaien aitortza eta omenaldia jasotzeko. Hala ere, aurreko urteurrenetatik ezberdin ikusten dut giroa aurten, oroimen historikoaren berreskurapenerako lanak eta kontzientziak aurrerapauso handiak ari baitira ematen azkenaldion. Agian horregatik irakurri ditut gerraren inguruko hainbeste liburu azkenaldion, ni neu ere horren inguruko lan batean murgildurik bainabil. Momentuz, bideo bat ekarriko dut youtubetik. Gernika Gogoratuz-ek ateratako The bombing of Guernica, The Mark of Man.
Beste atalean.
I
I
I 



2 iruzkin Zurea idatzi
1. El estiercol intelectual"&hellip | 2007-04-29 Ordua: 10:04 am
[…] Gernika in memoriam. […]
2. patxi lurra | 2007-05-6 Ordua: 4:14 pm
Bernardo Atxagak azken lanean (”Markak”) Borramarka Anaiak pertsonaia sartu dau, hots, guzurraren eta zentsuraren profesionalak. “Markak” Gernikaren holokaustoaren inguruko lana da, izatez, eta Borramarka Anaiak sarraskiari buruz guzur pila hori (”gorriek eta separatistek eurek Gernika erre ebela”) esan ebeak dira, noski.
Halandabe, neuri Borramarka Anaiek gogorarazten deustie beste sarraski baten inguruan guzur piloa bota ebenetaz, orain dala oso urte gitxi. Martxoaren 11koaz nabil, jakina.
Iruzkina idatzi
HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed