Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Sopelako esaera zaharren txapelketan

Ruper eta Piris bikote bikaina Lau urtez blogari

Sopelako esaera zaharren txapelketan

2007ko Martxoak 23 Beste

Esaera Zaharren Lehiaketa - Erauntsia pasatu eta guardasolak ateraXIV. edizioa jada, sinistu behar gero! Lehengo larunbatean Sopelan izan nintzen, urtero bertako Nikola euskaltegiak antolatzen duen esaera zaharren lehiaketan. Aurretik hiru aldiz egonda nengoen, baina urte batzuk joan barik eman ostean, aurten bueltatzea erabaki nuen… Ez nintzen damutu. Giroa benetan aparta izan zen egun osoan, bai goizeko poteo-kanporaketan, baita bazkalosteko finalean ere.

Ezagutzen ez duenarentzat lehiaketaren dinamika azaldu behar da. Parte hartzaileek lau laguneko taldeetan aurkezten dira. Aldez aurretik taldeak lehiaketan sartuko diren 100 esaera zaharren zerrenda buruz ikasi behar dute irabazi nahi baldin badute behintzat. Goizeko kanporaketan hainbat talderen artean ibilbide jakin bat egiten dute Sopelako tabernetatik, bertsolari bat gidari dutela. Aurten 25 talde izan dira, bosna taldeko bost ibilbidetan banaturik.

Esaera Zaharren Lehiaketa - Finala arratsaldeanTaberna bakoitzera heldutakoan, bertsolariak bertsoa (jarria) kantatzen du eta, txandaka, taldeek aukera izango dute bertsoak gogora ekarri nahi duen esaera zein den asmatzeko, baita besteek huts egindako txanden erreboteak asmatzeko ere. Tira, askoz hobeto azaltzen du kontua Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek egindako erreportajeak. Nik argazki batzuk eskegi ditut Flickr-en. Pare bat bideo ere ekarri ditut…

…Lehenengoa lehiaketaren dinamika nolakoa den ikusteko:

Gero ikastolan, bazkalostean, bertsolariak aritu ziren. Hona hemen Xabi Paya mundiala eta bere ateraldietako bat:

Bistan denez, oso giro ona izan zen egun osoan, beti bezala, eta ideia hedatuz joan da. Dagoeneko Mungian eta beste hainbat lekutan honen antzeko lehiaketak antolatzen dituzte. Badakizue, datorren urterako plan polita izan daiteke Sopelakoa, pixkat ikasi ostean.

Beste atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. Janire Enzunza  |  2007-04-4 Ordua: 8:44 pm

    Bai, plan polita izan zan. Ia datorren urtean neure taldekideakaz hobeto amaitzen dogun ze urtero ondo hasi baina ez dogu postu onean amaitzen. Zorte txarra izango da, jeje. Baina oso ondo pasatu gendun.
    Eskerrik asko Sopelako liburuaren lotura emateagatik. Aurretik horrelako zerbait ikusita neukan eta horrelako gauzak apuntatzen noa apurka-apurka, bide luze baten hasiera dalakoan.
    Ondo izan eta laster arte!

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak