Ruper eta Piris bikote bikaina

By | 2007/03/18

Ruper Ordorika - Jon PirisEderra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oñatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat lagunen aurrean egin zuen. Kontzertuaren argazki pare bat eskegi ditut Flickr-en eta nire Lumix berriarekin ateratako Hondartza galduan kantaren bideo zati hau ere Youtubera ere igo dut, baina desfase bat sortu du Youtubek irudien eta soinuen artean. Hemengo flash player-arekin, berriz, soinua irudiekin batera doa arazorik gabe.

2 thoughts on “Ruper eta Piris bikote bikaina

  1. matx

    Eskerrik asko postagatik… Bartzelonatik juan ezin izan garenok poz handiz aurkitzen ditugu bideoak, argazkiak… baina laster bartzelonara dator… JA!

    Reply
  2. Mikel

    Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut. Coventry-ra etorriko ez denez ni Bilbora bueltatzean zuzenean ikusi ahal izatea espero dut.

    Reply

Utzi erantzuna matx(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude