Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Niri buruz ez dakizkizun bost gauza

An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean Oleguer eta zapatagileen erretorika ustela

Niri buruz ez dakizkizun bost gauza

2007ko Otsailak 10 Beste, nire i-bilerak, sarean

NeuKatixak pasatu dit meme edo memelokeriaren marroia, hari Luistxok pasatuta. Luistxok bezala zer ez kontatu asko dudanez, zer demontre kontatu ibili naiz mamurtzen. Hona hemen niri buruz ez dakizkizun bost gauza, harrigarriak izanagatik denak egiazkoak:

1. Luistxok bezala, neuk ere futbolaz idatzi izan dut inoiz, behin Egunkarian baja bat kubritzeko beste bat inor ez eta Lezamara bidali ninduten partidu baten bezperan, partidu aurreko testua egiteko. Egun bezalaxe, futboletik Kalkutako Teresa baino aparteago nengoen sasoi hartan. Horoskopa idaztea baino are iruzur handiagoa iruditu zitzaidan.

2. Inoiz identifikatuen sentitu naiz pertsonaia Paco Martinez Soriak behin egindako Don Erre Que Erre filmeko protagonista da.

3. Lau urte nituela Woody Allen-en autoan buelta bat eman nuen familiarekin, Manhattan-etik Coney Island-era eta buelta. Gure senide bat haren txoferra zen garai hartan eta jefeak jakin gabe eraman gintuen. Aspaldi izan zen hura, Franco bizirik zen artean eta Gerald Ford zen AEBetako presidentea.

4. Euskara nire kabuz ikasi dudala esan daiteke. Beti arraro sentitu naiz non ikasi dudan galdetu didatenean, ez baitut inoiz erantzun konbentzional eta sinesgarri horietako bat izan. Erdaldun hazita, ez nintzen inoiz ikastola edo euskaltegi batean izan, 15 eguneko ikastarotxo bat kenduta. A ereduak urte batzuetan emandako oinarri makalaz gainerako guztia han eta hemen jaso dut.

5. Behin Torrebruno ikustera joan nintzen La Casillara. Oso fan handia nintzen eta hari autografoa eskatzen ere ahalegindu nintzen. Sekula ez dut beste aukerarik izango.

Marroia nori pasatu: Txabiri, Telezaborrari, Loretxoari, Patxikuri eta Iemeri.

Buzzin’ in my head: This Magic Moment (Lou Reed).

Beste, nire i-bilerak, sarean atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

2 iruzkin Zurea idatzi

  • 1. i eme  |  2007-02-14 Ordua: 11:46 am

    eskerrik asko marroiagatik ;(

  • 2. gaztelumendi.org » &hellip  |  2007-02-14 Ordua: 6:06 pm

    […] Jabik pasa dit meme_lokeri_a eta erantzun beharrean nago: Bide batez, blogari astindu ttiki bat emateko baliatuko dut, sarriago idazteko, olioztatzeko, barre egiteko, gogoetak eragiteko… […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak