Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Munduko hizkuntzen gaineko dokumental interesgarria Mundo.Hoy saioan

“Ukan”, “ekin”, eta euskaldun sinpatikoen kanpainia erritualak AKELARREa euskal buztan luzean

Munduko hizkuntzen gaineko dokumental interesgarria Mundo.Hoy saioan

2006ko Azaroak 21 Beste, iritziak

Mlabri.orgDokumental zinez interesgarria ikusi nuen igandean ETB2ko Mundo.Hoy saioan. Arriskuan diren hizkuntzen gaineko erreportaia da eta mende honetan munduan diren 6.000 hizkuntzetan 3.000 inguru desagertuko direla dio. Hizkuntzen aniztasunaren aldeko aldarria egiten du dokumentalak, hizkuntza anitz izateak gizateriarentzat nolako aberastasuna dakarren azalduz. Euskaldun askok jada barneratuta dauzkagun kontuak dira, baina uniformizazioa eta mestizaje akulturizantea maite duten munduko hiritar askok kontutan hartzen ez duten gaia da hizkuntzen eta kulturen aniztasuna.

Bioaniztasunak eta hizkuntza aniztasunak bat egiten dute mapan. Hizkuntzak komunikatzeko tresna hutsak baino, euren bitartez interpretatzen den unibertsoa islatzeko modu bereziak dira. Alabaina, sistema ahulak dira, beti indartsuagoa den hizkuntza expansiboren baten mehatxupean. Hori azaltzen digu daniarrek 2005ean egindako In Languages We Live — Voices of the World dokumental eder honek.

Munduan orokorra den joeraren hainbat adibide ematen ditu: hizkuntza indigenak, batez ere ahozko adierazpena baizik ez dutenak, suntsituak izateko arriskurik handiena dutenak dira. Hizkuntza boteretsuak zapaltzaileak dira beti, txikiak gutxiesten dituzte, hiztunak lotsarazten, hizkuntza ahanztarazten… Mundu osoko fenomenoa da euskaldunok ezagutu eta ezagutzen duguna. Mandarina ikasi eta changsa-hua ama-hizkuntza ahaztu nahi duen neska txinatarra aurkezten digute, bere seme-alabei irakatsiko ez diela argi duena…

Gauza bera gertatzen da Mexicoko hizkuntza indigenen hiztunen artean edo Thailandiako Mlabri herrian, besteak beste. Euskararen aipamenik ez dago dokumentalean, baina bai Europako Livonierarena. Azken hiztuna aurkezten digute, inork ulertzen ez dion hizkuntza batean azken berbak egiten dituen gizon zahar eta tristea… Zirraragarria benetan.

Dokumentalaren aipamen bakarra aurkitu dut sarean, tamalez. Berriro noiz emango duten eta satelite edo LTD bidezko kateetan errepikatuko duten begiratzen egon naiz, baina kate horietako programazioetan ez da Mundo.hoy ageri. Nola liteke hain saio interesgarriak ez edukitzea tartetxo bat kate horietan?

Buzzin in my head: Egin Kontu (Ruper Ordorika).

Beste, iritziak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

2 iruzkin Zurea idatzi

  • 1. xiber  |  2006-11-21 Ordua: 10:58 am

    Aupa Jabi:

    Dokumentala ikaragarria izan zen, oso-oso ona. ETBn holakorik gutxi. Errepikapenei dagokienez, asteazken gauetan errepikatzen dute mundo.hoy saioa etbn.

  • 2. Jabi Zabala  |  2006-11-21 Ordua: 12:34 pm

    Arrazoia duzu, Canal Vascon eta ETBsat-en ez baina ETB2an bertan errepikatuko dute asteazken gauean, zehazkiago osteguneko goizeko 01:40etan. Ez galdu ikusteko aukera eta, baten batek grabatu ahal badu…

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Azaroa 2008
A A A O O L I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak