Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Who killed the electric car?

Edan, ian, lo, zentsuratu? MacGyverrez beste, euskaldunak Hollywood-eko zineman

Who killed the electric car?

2006ko Ekainak 24 Beste

WhokilledtheEV1AEBetan egun 4 dolar inguru kostatzen da gasolina galoia, euskarara itzulita, 0,84 euro litroa. Noski, eurentzat onartezina da gu orain konformatuko ginatekeen prezioa, baina garestitzeak herritarrei kezka eragin die. Boteretsuek sortutako status quo horren logika maltzurra eta zilegitasuna agerian uzten duen film dokumentala estreinatuko da datorren astean AEBetan: Who killed the electric car? izenburukoa.

1996an auto elektriko berria kaleratu zuen General Motorsek Kalifornian, EV1 izenekoa, abiadura eta autonomia onargarriak zituen beribila. Hamar urte geroago, erabat ahaztuta dago orduan sekulako aurrerapentzat aurkeztu ziguten autoa. Zergatik baztertu zuten? Galdera horren erantzuna ematen digu dokumentalak: General Motors bera (autogintza) eta petrolio enpresa handiek hil zuten proiektua, euren negozio eredua kolokan jarriko lukeelako.

Petrolioaren ekonomian bizitzeaz gain, petrolioaren eredu hori inposatzetik elikatzen den inperioa dugu AEB. Munduarekiko bere harremanetan petrolioaren kudeatzaile eta onuradun nagusia izatea lortu dute AEBek, petrolio hori beste herrialdeetan ateratzen bada ere. Horrek azaltzen du Irakeko inbasioa, adibidez. Fahrenheit 9/11en antzera, atzean dagoena azaleratzen ahalegintzen da dokumentala, hainbat lekukoren testigantzen bidez.
Filmaren trailerra Youtuben eta Appleren webgunean (QuickTime) ikus daiteke.

Beste atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

3 iruzkin Zurea idatzi

  • 1. 53R61  |  2006-06-25 Ordua: 12:46 pm

    Argi dago arrazoi ekonomikoengatik baztertu zutela kotxe elektriko hori. Negozioagatik ez bazen izango, gaur egun dagozen aurrerakuntzekin auto elektrikoak ezezik, urezko motoredun kotxeak izango genituzke.

  • 2. euskalseo  |  2006-06-28 Ordua: 9:14 pm

    Googleko Sergey Brin et Larry Page auto elektriko batean inberitu berri dituzte 40 milioi dolar:

    http://www.teslamotors.com/press_releases.html

    Negoziorako begi ona adierazi dute orain arte bi hauek, eta oraingoan ere asmatzen ari direla uste dut.

  • 3. Euskal-SEO, bilaketa maki&hellip  |  2007-10-22 Ordua: 9:36 am

    […] Berriz ere hasi naiz zenbat aldiz aipatu ote duten bilatzen. RSS jarioa ez dut Aurkin aurkitu, eta erreferentzia bakarrak Euskal-SEO blogeko egileak berak beste toki batzuetan utzi dituen iruzkinetan ageri dira: 29a, Prospektiba, 53R61-ren bloga, Bilbohiria Irratia eta Sarean.com. […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abuztua 2008
A A A O O L I
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak