Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Lou Reed Tolosan, “Orhipean” irakurtzen?

Uzbeko? Ez, euskara Edan, ian, lo, zentsuratu?

Lou Reed Tolosan, “Orhipean” irakurtzen?

2006ko Ekainak 15 iritziak, nire i-bilerak

lou reed liburuaKasualitateak, bai. Lou Reed aspalditik miresten dudan musikaria da, baina letragile-olerkari bikaina eta argazkilaria ere bada tipoa. Erakusketa egin du berriki honelako argazkiekin (kasualitatez, nik ere motibo berari egin nion behin argazki ez hain ikusgarria). Egunotan irakurtzen ari naiz oparitu didaten Atraviesa el fuego liburua, argazkikoa, berak bere letrekin osatua: letrak ingelesez eta gaztelaniara itzulita. Benetan letra onak dira Reed-enak eta irakurriz hobeto igartzen da horien dimentsioa, musikatik berezita, patxadaz.

Kasualitatez (edo kausalitatez akaso), lehengo egunean idatzi nuen hemen Orhipean liburu bikaina izateaz gain gomendagarria ere badela, euskaldunontzako ezezik, gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera egindako itzulpenei esker, gure ezaugarrien eta hizkuntzak euskaldunoi eman digun mundu ikuskeraren berri atzerritarrei emateko.

Kasualitatez ere, asteburuan DVD bat ikusi nuen: A night with Lou Reed (1983). Aspaldiko zuzeneko emanaldi baten grabaketa da eta bertan azaltzen da berarekin Fernando Saunders baxu jotzailea. Duela bi urte Euskaldunan izan zen Reed. Berarekin Saunders, noski, zikiratu ahots bitxia eta harrigarria zuen Antony izeneko kantari bat eta Louren tai-chi irakaslea.

Bada, kasualitatez, Mikelen erdarazko Harrikadak irakurtzen jakin dut lehengo egunean Tolosan izan zela Lou Reed! Fernando Saunders baxu jolearekin eta tai-chi irakaslearekin Fronton jatetxean bazkaltzen, Ruper Ordorikaren anaiak gonbidatuta.

Lou Reed Tolosan

Tolosaldeko Hitzak harrapatu zuen scoop-a, erredaktorea eta argazkilaria bidalita. Berrian ere agertu zen albistea eta Diario Vascon geroago. Hauxe da Hitzan agertzen den argazkia. Baina egon… mahai gainean, ezkerraldeko txokoan dagoen liburua ezaguna egin zait… Orhipean da, ezta?

Orain gogoratu naiz: Aurreko asteko Luigiren liburuaren aurkezpenean Xamar izan zen… Eta Ruper ere bai… Kasualitatea? Agian.

iritziak, nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. irratia.com 2.1 » 5&hellip  |  2006-06-29 Ordua: 1:24 pm

    […] Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez? […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Azaroa 2008
A A A O O L I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak