Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » New York: milurteko elurtea

Sarean-en eta blogarion eraginaz SEADek 30 urte

New York: milurteko elurtea

2006ko Otsailak 23 Bertan New York

Etxetik irtetenHauxe bai zoriona nirea! Sagar handian eman ditut egun batzuk, negu gorritik ihesi, eta negu zuriarekin egin dut topo New Yorken. Beldur pixkat ematen zidan neguan hara joateak, benetan hotza eta ezatsegina izaten baita hango negua. Horregatik ondo hornituta abiatu nintzen harantz. Hala ere, inondik inora ere ez nuen imaginatu halako elurterik topatuko nuenik… Inoiz New Yorken jausi den elurterik handiena tokatu zaigu, 1869an Central Parken neurtzen hasi zirenetik bederen… Argazkiak lekuko.

Larunbat arratsaldean heldu ginenerako maluta txiki batzuk ari ziren jausten, baina asfaltoa oraindik garbi zegoen. Gau osoan sekulako elurtea bota eta goizaldearekin ez zuen atertu. Brooklyn-en, Jonen etxeko ataria zabaldu eta sekulako panorama aurkitu genuen… Telebista piztu genuen. Albistegiek amerikarrei hainbeste gustatzen zaizkien alerta egoera kolektibo horietako batean geundela adierazten ziguten, etxetik ez irteteko esanez. Eskerrak igandea zen, bestela hildakoak ere izango ziren, 1947an bezala! Historiako bigarren elurtea zela adierazten zuten eguerdirako, 1947an 26,4 hazbete neurtu baizituzten. Igande arratsaldean atertu zuen, baina ordurako marka hori eta beste guztiak hautsita zeuden: 68.33 zentimetro (26.9 hazbete).

Elurra BrooklynenEz genuen hainbeste itxaron, ordea. Gosaltzeko etxetik 300 metrora dagoen Madison tabernara joan nahi genuen eta, gainera, espaloia garbitu behar genuen. Elurra egiten duenean, herritar bakoitzak bere etxe aurreko espaloi zatia garbitu behar du derrigorrez. Bestela multa jaso lezake, inor laban eginda jausi eta mina hartuko balu, udalari jarriko bailioke seguruenik salaketa. Hemen dena da demandak eta salaketak… Abokatuen bufeteek hemen telebistan langileentzako iragarkiak egiten dituzte, jausiz gero eurengana jotzeko esanez, dirutza ederraren promesarekin.

Tira, palak hartu eta bidea zabaltzen hasi ginen. Espaloia garbitzea kostatu zitzaigun eta kaltzioa bota genuen, gatzaren antzeko eragina du baina ez da hain urragarria. Errepide erditik joan behar izan genuen, espaloi gehienak erabat estalita baizeuden oraindik. Hiriko zaborrak bildu ohi dituzten 2.200 kamioi elurra kentzeko makinak bihurtuta zeuden, baina lehentasuna autopista eta kale nagusiak izaten dira horrelakoetan. Elur gainean ibiliz heldu ginen Madisonera…

Bertan New York atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. sarean.com » New Yo&hellip  |  2006-11-8 Ordua: 9:45 am

    […] Azkenik osatu dut Flickr-en nire New Yorkeko argazki sorta. Aurtengo argazkiak dira bakarrik, otsailekoak, eta hiri handiko hainbat bazter islatzen saiatu naiz. Kostatu zait aukeraketa eta prestaketa egitea, badakizue kamara digitalekin argazki asko egin baina gero galbahetik pasatu behar… Tira, etxeorratzak, zubiak, Brooklyn, CBGB (azkenean itxi dute), Coney Island, Times Square, gure familiaren lorratzak eta inoizko elurterik handiena… Bakoitzaren gaineko azalpenak Flickr-en bertan, argazkiekin batera. Zuen gustokoak izatea espero dut, baita blogeko goiko mantxetak eguneratzeko erabili ditudanak ere. […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abendua 2008
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak