Bestaldeko blogariak Le Journal-en… y ¿Que?
2006ko Urtarrilak 22 nire i-bilerak
Technoratin nenbilen ego-surfing pixkat egiten Baionako blog bat aurkitu dudanean. Erdarazko blog horretan euskal blogosferari buruzko informazio bat ageri zen Le Journaletik hartua. Kontua da ezaguna egiten zitzaidala testua, beste nonbait ikusia nuela. Bai, hitz berberekin aipatu gintuzten ¿Que? Bilbao doako egunkarian. Blogosfera baskoaren inguruko erreportaia atera zuten irailaren 5ean. Papel Continuok bere Flickr-eko kontuan jaso du errekorte bat. Bitxia egin zait Le Journalek testu hura fusilatu duela ikustea.
Bilboko metroan goizero banatzen duten doako egunkari mehe, sentsazionalista, arina eta arrunt espainola da ¿Que? hori. Gehiena Madrilen egiten da, Opus Deik kontrolatzen duen Recoletos taldeak argitaratzen du eta ikuspegia ez da batere euskaldunen aldekoa. Euskararen presentzia, zer esanik ez, hutsaren hurrengo da Que Bilbao horretan, ezta %0,7 ere eta gaiak benetan horiak baino lotsagarriak izan ohi dira. Erdaldunen artean ere duen irudi eskasaren ondorioz, oso arrakasta gutxi izan du bere lehiakide El Nervion (Vocento) eta 20 minutos etorri berriaren ondoan.
nire i-bilerak atalean.
I
I
I 



2 iruzkin Zurea idatzi
1. Xabi | 2006-01-24 Ordua: 2:36 am
Qué, edukin aldetik, zabor hutsa da. Eta Bilbon bezala, Espainian ere ez du aparteko arrakastarik.
Zalantzarik gabe, Bilboko dohako egunkari onena 20 minutos da. Nere ustez.
Noiz ikusiko ditugu HITZA-ko banatzaileak metro sarreran ere, euskarazko doako egunkaria banatzen?
2. sarean.com » eitb24&hellip | 2006-04-12 Ordua: 12:59 pm
[…] Luistxok papera-digitala hartan Berriari buruz zioenez, “ez duzu ikusiko informazio orokorreko albisterik euskal blogen ingurukorik edo euskarazko blogetan sorburua duenik (ezta orohar, Interneten inguruko ezer: Kultura Sailak konbokatoria estandar baten bidez web baten bidez berri ematen badu, bai, orduan irteten da). Ez Wordpress euskaratu dela, ez komunitate bat han edo hemen bizi-bizi dabilela, ez Foru Aldundiak adarra jotzen diela blogista euskaldunei… Txinako blogarien gorabeherak, berriz, albiste dira”. Izan ere, sarean ez daude gure hedabideak. Sareko Argia salbuespena da, baina Gara, Berria, Deia, EITB… ez dira elikatzen egun euskarazko talde editorialik handiena den baina informazioa doan eskaintzen duen euskal blogosferatik (ezta erdarazko blogosfera baskotik ere, noski) eta ez dute loturarik eskaintzen euskal sareko beste guneetara. Hori oso adierazgarria da. Adibidez, Googlen Sustatuk eitb24 zenbat aldiz aipatu duen begiratzen badugu 22 aipamen agertuko zaizkigu; alderantziz eginez gero 0 aipamen aurkituko ditu. Ez da erabat zientifikoa baina bai adierazgarria. Ikerketarekin jarraituz, bila ezazue blogak hitza eitb24n… Voilá! Ondo identifikatutako salbuespena agertuko zaizue: zabaldu.com aipatzen duen albistea! Hobe berandu ezen ez… Ezin esan emaitza positiborik ez zuenik izan lehengo egunekoak e? Gainerakoan, bada, blogak 2.0ren prebioa, Web 2.0 aplikazioari (sic) buruzko jardunaldia iragartzen duena, Txinako bitxikeriren bat eta beste askorik ez… A, bai, hara zer daukagun hemen! Hauek ere fusilatu zuten Que Bilbao egunkaritik 500 blogen albiste hura. Ene! Que Bilbao bai dute albiste iturri (jatorriaren aipamenik gabe baina iturri). Inbidiaz begiratuko diogu blogariok Recoletosen doakoari, prentsa serio eta interesgarriaren paradigmari. […]
Iruzkina idatzi
HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed