Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an

Lauaxeta eta feedbacka blogintzaren aroan Nire web bidezko iPod pertsonala

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an

2005ko Azaroak 21 nire i-bilerak

seinaleaSeinale honetan irakur daitekeenez, Euskal blogarien 2. topaketa antolatuko du irratia.com irrati-bitakorak bere V. urteurrenaren zuzuan Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera blogari euskaldunen topaketa informala izango dugu, garagardo batzuk hartu bitartean gure kontuez jarduteko. Xabier Mendiguren Elizegik bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen liburua eta bertan bere bitakora aurkeztuko duen Noizpop DJak girotuko du topaketa.

Elgetan bildu ginen estrainekoz apirilean eta orduz gero blogari euskaldunen kopurua emendatu da nabarmen. Tarte horretan euskal blogosferaren bilakaera eta jarduna nolakoa izan den aztertzeko parada izango dugu. Nork bere proiektuak eta bere blogaren tripak erakusteko aukera izango du eta, nahi izanez gero, ordenagailua eramateko aukera ere izango da, sarerako konexioa izango baitugu (Ethernet eta Wi-Fi).

Euskal blogintzaren inguruan eta bost urte hauetan euskal sarearen bilakaeraz orohar eztabaida planteatu nahi dugu, aurretik gure blogean eta topaketan bertan ere hizpide izango dugu gai hori. Izan ere, ez da 2000ko azaroko egoera bera… Ala bai? Zertan hobetu dira gauzak? Zertan ez? Esan daiteke euskarak teknologiaren trena harrapatu duela?

Gure lehenengo zuzeneko emisioa (RealPlayer) 2000ko domusantu egunez egin genuen. Gero beste hainbat etorri ziren (hemen daude batzuk aipatuta), musika kanalak, bestelako irratsaioak eta elkarrizketa teknofiloak. Geldiunearen ostean iazko abenduan irratsaio-bitakora moduan agertu ginen eta podcast egiten hasi (artean ez genekien horrela esaten zitzaionik).

Webguneari itxura aldatzeaz gain, player bat ere ezarri diogu saioak webetik entzuteko eta aurreko bertsioaren gordailua ere ezarri dugu, kuriositatea duenarentzat.

Eta Blogs & Beers topaketari dagokionez… Bada, gonbidatuta zaudete… Pasa hitza!

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abendua 2008
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak