Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Google eta lurraldetasuna

Nire web bidezko iPod pertsonala Martiztarrak Obaban…

Google eta lurraldetasuna

2005ko Azaroak 30 nire i-bilerak

Googlek bere .es bertsioa abian jarri zuenean erabaki zuen espainiar estatutik google.com-era konektatzen ziren internauta guztiak automatikoki google.es-era desbideratzea. Hori egiteko Googlek zein IP helbide dugun hartzen du kontutan eta Espainiari dagokion IP bat erabiltzen badugu (gure Internet hornitzailea Telefonica, Euskaltel edo Espainiako beste edozein enpresa bada), automatikoki agertuko gara ditxosozko .es horretan, nahi eta nahi ez. Hori espainiar sentitzen ez garen hainbatentzat ez da batere atsegina.

Baina webguneari dagokionez independentzia eman dit Googlek, sarean.com hau ez baitu Espainia estatuko webguneen artean sartzen (gaztelaniaz idatzikoen artean ere ez du sartzen, noski). Soilik agertuko da emaitzetan web osoan arakatzeko eskatuz gero. Bitxia, ezta? Internauta espainiartzat hartzen naute bilaketak egiteko baina gero ez dute nire webgunea Espainian sartzen.

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Abendua 2008
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak