Ruperren argazkiok jartzen ditut

2005ko Urriak 27
Jabi Zabala

Ruper OrdorikaRuper Ordorikaren lehengo eguneko kontzertuan izan nintzen Bilboko Kafe Antzokian. Julen Gabiria bertan izan zen, baita berak bere kronikan aipatzen dituen bere ezagun batzuk ere. Blogariak ere baziren: Obabatxue eta biok, Patxiku eta Gotzon, euskal blogosferaren hurrengo fitxajea. Etiam ere egon zen, baita Jozulin eta Olegario Makarrovsky ere han izan ei ziren, besteak beste, jendetza handia baizegoen. Beste batzuk ia izan ziren baina gerora damutuko zitzaien joan ez izana, ziur. Datorren Blogs&Beers topaketaren aurrerapena zirudien, hainbeste bloggerrekin.

Eta Julenek testuan bikain kontatu duenez gero, nik bertan atera nituen argazki zenbaiten ekarpena egin nahi dut.

Iruzkin bat
  1. 2005 Urria 28

    Eskerrik asko loreengatik, Jabi.
    Unetxo batez iruditu zitzaidan zeu zinela argazkiak ateratzen ari zenetako bat, baina ez nengoen seguru.
    Beste kontzerturen batean egingo dugu topo. Laster arte, beraz.

Iruzkinak itxita.