Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » e-klipsea

Autorik gabeko eguna Vs. Hiru minutu, hogeita hiru segundu Kike Turmix

e-klipsea

2005ko Urriak 13 Beste

eklipseaIragan asteartean izan genuen eguzki eklipsearen albisteak ustekabean harrapatu ninduen, ez bainuen horren berririk. Hala ere, argazkia atera nion eta Flickr-en jarri dut, beste batzuek ere egin duten moduan. Gogoan dut duela laupabost urte izan genuela azken eguzki eklipsea, baina orduan esan zutenez, 2026 edo 2027. urtera arte ez genuen besterik izango, hori sinistu nuen nik eta horregatik harrapatu ninduen oharkabean lehengo egunekoak.

Nire irudipena da dena Mendeko edo milurteko ekitaldia moduan izendatzeko joera zoroa dugula egun. “A, baina hura erabateko eklipsea izan zen eta hau eraztuna egiten duen horietakoa”, edo horrelako azalpenen bat ematen da beti esku artean darabilgunaren garrantzia azpimarratzeko, ñabardura ttikia besterik ez bada ere.

Baina noiz izan zen aurrekoa? Nire weblogera eginiko lotura batek eman dit pista: duela sei urte idatzitako testua aipatzen baizuen Goienako albiste batek. Horretan ohartu naiz nire gordailuak duen balio dokumentalaz, unean unean sarea nolako garapen mailan zebilen gogoratzeko bidea ematen baitu.

Lagun batek eskatu dit gehiago idazteko, nire testuen monoa duela. Azkenaldion sarean honek nahiko metabolismo geldoa hartu du baina horrek ez nau kezkatzen. Baditut beste blog batzuk elikatzeko eta ezin ditut denak erritmo berean elikatu. Eklipsea? e-klipsea akaso.

Beste atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. ptx  |  2005-10-14 Ordua: 10:36 am

    Goizero egunkaria erosi eta irakutzen duzu, kafea lagunduta. Bapatean egunkaririk ez dagoela esaten dizu saltzaileak, eta orduan kafea hutsik hartzeko aukera geratzen zaizu.

    Halako batean, kafea amaitu dela esaten dizu zerbitzariak. Zer egin?

    Ohitu egiten gara gauza batzuk irakurtzen, edari batzuk hartzen… eta eguraldia aldatu delako, eguzkia izkutatzen delako, halako batean ez da berririk, ez da euririk…. zer egin?

    Kafea eta egunkaria, blogak eta Internet. Behar beharrezko ditugu zapore batzuk.

    Eta…

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak