Sarean argazkiak Flickr-en, irratia.com Wordpress-en

2005ko Maiatzak 9
Jabi Zabala

irudi batOrain arte argazki bitakora “eskuz” editatzen ibili naiz hemen, baina duela gutxi Flickr zerbitzuaren doaiak ezagutu nituen. Kontua zabaldu dut bertan eta dagoeneko argazki batzuk igo ditut bertara. Bestalde, orain arte Movable Typen zegoen irratia.com Wordpress sistemara pasatu dut. Moldagarriagoa, doakoa eta irekia da Wordpress, gero eta zaharkituagoa geratzen ari den MTren ondoan. Beharbada laster bitakora hau ere WPra pasatuko dut, denbora daukadanean eta mudantzak sortuko dizkidan (permalink-en) arazoak konpontzen ditudanean.

2 iruzkin utzi zurea →
  1. 2005 Maiatza 9

    Wordpress euskaratua egina zegoela edo entzun nuen, baina ez dut ikusi non banatzen den, edo euskaraturiko blog adibiderik…

  2. 2005 Ekaina 2

    Wordpress-eko azken bertsioa euskaratua dago:

    https://launchpad.ubuntu.com/products/wordpress/+translations

    Hala ere, theme bakoitzak txantiloietan testu bakan batzuk erabiltzen ditu eta horiek bakoitzak euskaratu beharko ditu.

    Wordpress 1.2 euskaraz erabiltzen duen webgune bat:
    http://www.berriemaile.com/

    Wordpress 1.5 euskaraz poliglot pluginarekin erabiltzen duten webguneak:
    http://okupaziokongresua.org
    http://metabolik.hacklabs.org
    http://www.gaztesarea.net/bereziak/emakumeenmundumartxa05/

Utzi erantzuna

Oharra: Oinarrizko XHTML kodea erabil dezakezu iruzkinean. Zure e-posta helbidea ez da publikatuko.

Harpidetu RSS bidez iruzkin hari honetara