Alexaren datuekin zoratuta-(e)ko iruzkinak

By: sarean.com » Euskal weben ranking-ak: oker gabiltza berriro
[…] Duela bi urte salatu nuen Alexaren sailkapena fidagaitza zela euskal webgune bisitatuenen, aipatuenen… sailkapena egiteko. Iaz berriro salatu nuen munduko txorakeriarik handiena zela Alexaren sailkapenarekin euskal webguneen rankina osatzea. Are, haren datuetatik Cybereuskadik eskuz eta gainetik egindako web baskoen sailkapena hartu eta, eskuz eta gainetik euskal webgune (elebakarren) sailkapena egiteak batere funtsik ez zuela argudiatu nuen iruzkin batean. Alabaina, ez didate kasurik egin, berriro aipatu baitute aurten erabili.com-en sailkapenaren kontua. […]

By: asier
Alexa ez da oso fidagarria. Konforme. Baina ez du ezertarako balio?

Alexa jende gutxik erabiltzen duela diozu, eta horregatik ez dela fidagarria. Baina arrazoi hori sendotzeko, zuk ezagutzen dituzun bi webgune aipatzen dituzu. Hori ere ez da, bada, oso lagin handia, ala?

Nik beste zenbait webgune ezagutzen ditut, eta beraien estatistikak eta Alexarenak bat datoz. Oso-oso antzekoak dira. Bai, oso-oso.

Horrek zer esan gura du? Alexa erabat fidagarria dela? Estatistika zehatz eta serioak egiteko balio duela? Ba hori ere ez. Baina gutxi gorabeherako erreferentzia bat dela, nik esango nuke baietz.

By: Jabi
Nik diodana da erabat fidagaitza dela eta hori berresten duen datu bat ematen dut, baina datu hori gabe ere, inondik inora fidagaitza da, datuak biltzeko duen iturriagatik ez delako batere hemengo internauten nabigazio ohituren adierazgarria eta, beraz, ezin delako hortik atera hemengo webguneen sailkapenik.

Bestalde, zuk ezagutzen baina aipatzen ez dituzun webgune zenbaiten datuekin bat datozela Alexarenak. Txiripaz asmatzearen aukera baztertu gabe, zeri esaten diozu bat etortzea? Batek beste batekiko duen aldea islatzeari? Bisita kopuru erabatekoari? Intuizioz web bakoitzak sailkapenean izan beharko lukeen tokiari, Alexako sailkapenean duenarekin alderatuta?

Azken hau kontutan hartuz gero (intuizioa), badira sailkapenaren fidagarritasun falta agerian uzten duten webgune dexente sailkapen horretan. Web ezezagunak eta trafiko gutxikoak goikaldean eta askoz bisitatuagoak diren batzuk askoz beherago.

By: asier
Oinarrian bat nator zurekin, Jabi. Hala ere, esan nahi dudana da, Alexa batzuetan erabilgarria dela. Erreferentzia bat dela.

Alexa eta nik ezagutzen ditudan zerbitzarien datuak bat datozela diodanean, zera esan nahi dut: gure webguneen estatistikak ikusita ranking bat eginez gero, Alexaren datuekin bat datorrela, gutxi gorabehera, behintzat.

Eta hori denok dakigu. Daturik izan gabe galdetzen badizute zeintzuk diren euskarazko webgunerik bisitatuenak? Zer esango zenuke? Berria, Sustatu, Goiena.Net, Eibar.Org, Argia… Ezta? Eta zer dio Alexak? Ba horixe. Eta Euskal Herriko webgunerik bisitatuenak? Panda? Correo? Diario? Eta zer dio Alexak? Ba horixe.

Hau da, Alexa ez dela oso fidagarria, baina komunikabideen estatistika guztiak bezalaxe. Liburu-salmenten zerrendak? Egunkarien salmenten datuak? Diskarik salduenak? Telebista-programa ikusienak? Horiek zehatz-zehatzak dira?

Ba Alexa ere antzera. Ez da fidagarriegia, konforme, baina besterik ezean, horixe onena.

Bai, bai, txarrena ere bai.

By: ukberriko lantaldea
Kaixo, Jabi ta konpainia:

Alexari buruz mantentzen duzuen eztabaida interesgarriaren inguruan, kontutxo bi, guri dagokigunagatik, biak paragrafo honen inguruan:

“Alexa ez du ia inork erabiltzen, are gutxiago gurean. (…) Nork bere webgunearen propaganda egiteko arrazoi merkea deritzot ranking horretako kokapena nabarmentzeari. Horretan jausi dira, elkarren arteko lehian, nire eskualdeko ukdigitala eta ukberri.net. Baina, zintzoki informatu nahi izanez gero, nire iritziz, estatistika horien balio oso erlatiboa nabarmendu beharko lukete informazio horietan.”

Bi kontuak hauek dira:

1) Ez da inolako “lehia” egon kontu horren inguruan ukdigitala eta ukberri.net-en artean. Argi zegoenez ukdigitalak guk baino irakurle gehiago zituen eta horren emaitza Alexan ere ateratzen zen. Ez da oso azkarra izan behar jakiteko euskaldunak eta erdaldunak gazteleraz irakurtzen dutela eta euskaraz, aldiz, soilik euskaldunak. Gero, informazio trataeran guk euskarazko eta eskualdeko webguneen emaitzak eman genituen. Geroago, Ukdigitalak ere gauza berberaren bere irakurketa egin zuen, eskubide osoz.

2) “Estatistika horien balio oso erlatiboa”ri dagokionez Ukberrik emandako informazioan erlatibotasuna argi zegoelakoan geunden. Izan ere, paragrafo hauetan ikus daitekeenez ez diegula inolako ziurtasunik ematen:

“Alexaren sailkapenaren inguruan”

“Asier Sarasua Eibartik bitakoraren egileak Erabili.com webgunean esan duenez ‘Alexa ez da oso fidagarria bere rankineko 100.000. postutik atzera (beraiek onartzen dute)’”.

“Era berean, Zuhar Informatika enpresako kidea den Osoitz Elkorobarrutiak pasa den urtean Sustatun idatzi zuenez ‘Alexak nagusiki Internet Explorer 6 erabiltzaileen nabigazio datuak espiatzen ateratzen dituela, gero eta zabalagoa den talde baten datuak kanpoan uzten ditu: Spywarea kentzeko programak erabiltzen dituzten IE6ko erabiltzaileak eta IE6 ez den beste nabigatzaile bat erabiltzen dutenak (W3schools-en arabera, %25-30). Bestalde, gehitu beharko liratezke Alexa nabigazio barra instalatuta duten IE erabiltzaileak, Alexaren informazio iturri ofizial bakarra’”.

“Horregatik, Alexaren sailkapena ‘benetako datu zehatza baino, gutxi gorabeherako erreferentzia” bezala definitu du Sustatuk behin baino gehiagotan’”.

Baina, norbaitek oraindik zalantzarik edukiko balu, hori laster konpon daiteke. Jabiren baimenarekin edota CC lizentziarekin eztabaida hau gure webgunera ere eraman nahi baitugu. Mila esker aurretik, Jabi.

Bestela, Jabi, Asierrekin gaude. Alexa erlatiboa da baina zer edo zertarako balio duelakoan gaude (EAEko hauteskundeetarako inkestetan ere baziren EA-EAJrentzat 34 jesarleku espero zituzten batzuk, baina horrek ez du esan nahi inkestek balorerik ez dutenik).

Besterik gabe, mila esker egiten duzun bitakora honengatik eta argazki-bitakoragatik benetan irakurtzeko eta ikusteko interesgarriagoak direlako.

PD: “autobombo”-arena, noski, onartzen dugu. Baina emaitza ez zen triste jartzeko, ezta? Batez ere, gure datuek Alexak emandako tendentzia (uste dut hori dela berbarik aproposena) baieztatzen zutenean.

PDD: “esperpentoa”-n ez sakontzeko euskarazko webguneen artean berreskuratu genituen Erabili.com-ek baztertutako Argia eta Berria. Ez dugu kritikatzen Erabili.com-en aukera, baina ez geunden ados, besterik gabe.

Orain bai, ondo izan.

UKBERRI.NETeko lantaldea

By: ZaPo
Ez naiz bisita kopuruaz geyegi arduratzen, miņo kuriosidadez sartu naz beitzea ea gure webgunea zenbatgarren postuan zegoen ta… Sorpresa! Oroitzet beiratu nun azken aldiyan (lengo urtean edo…) 2 miyoigarren postu inguruan giņela, ta oain ez omen gaude rankiņean… Egiya san aurreakuna neikua arrittu zian gure webeko norbattek Alexako barra euki izate utxa, miņo bueno… ez omen gattu iņork ikusten orduan…

Nire sorpresaz gain esan ez dudala olako estadistiketan xinisten ze normalean bezela utx itteutela klaro do! Ze ez dut esaten aurreko puntan eon berko zuekin Kamiyoplanet.com webguneak, miņo nik dakitela egunian 600-700 horrialde ikusten dia… Ta euskalkera utxezko izanda nik uste ez dela gutxi…

Ez dakit zeozer aportatu dudan betiko modun, miņo gustoa geau na asi ke ea hurrengo bateako rankin fidagarriren batez itzeiten deun, naiz ta nik uste eziņezkoa dela oi… Ze interesak beti interes….