Hizkuntzak eta dialektoak, ezdeusak eta ezjakinak-(e)ko iruzkinak

By: Ricardo Gómez
Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik (ez nahitaez politika edo soziologiarenetik), “dialekto” eta “hizkuntza” terminoek ez dute halako konnotazio on edo txarrik; edo ez lukete izan behar bederen.

Buruhauste handiak eman dizkie hizkuntzalariei bi termino horiek zehazki definitzeak. Gauza argi bat esan daiteke, halere: “hizkuntza” termino absolutua da, “dialekto” erlatiboa delarik; beti ere zerbaiten dialekto izaten da.

Gauzak horrela, zaila da esatea euskara dialekto bat denik. Zeinen dialektoa? Askoz zehatzagoa da esatea gaztelania dialektoa dela, latinaren dialektoa delako, ezbairik gabe.

Dena dela, eta kontuak pixka bat nahastearren, gogora ekarri nahi nuke Max Weinreich-en harako hura: “Une langue, c’est un dialecte avec une flotte et une armée”. Hala balitz, nago ez ote nukeen nahiago dialekto baten hiztun izan ;-).

By: Aitor Zuberogoitia
Oso ona artikulua, Jabi. Oso ondo islatzen du betiko kontua: gakoa da ea nork daukan bestea definitzeko monopolioa (gu zibilizatuak eta besteak barbaroak / berbereak…); eta definizio hegemonikoa indarrez ezarri ostean, bistan denez, aise hedatzen diren aurrejuzkuak, ezin ulertuak (edo ez ulertu nahiak)…  Barre mordoa egin dut “kakatua aho mesetario”-arena irakurrita.