Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Polizia globalizatua, Indymedia bahitua

Webgune irisgarriak denontzat Erabilgarritasunaren garrantzia

Polizia globalizatua, Indymedia bahitua

2004ko Urriak 13 nire i-bilerak

FBIren aginduz, AEBetako Rackspace enpresak Britainia Handian dituen zerbitzarietako disko gogor batzuk eraman zituen poliziak. Disko horietan Indymediako hainbat webguneren artxiboak zeuden, tartean Indymedia Euskal Herria informazio gunearenak. Suitzako poliziak eskatuta eman zuen FBIk diskook kentzeko agindua, terrorismoaren aurkako lege berezietan oinarrituta.

Poliziak edo epaileek inolako azalpenik eman ez dien arren Indymediako iturrien arabera zentsurarako arrazoia Indymedia Nantes-eko webgunean norbaitek irailean jarritako polizia suitzar batzuen argazkiak ziren. Genevako 2003ko gailurreko istiluetan paisanoz jantzitako bi polizia ageri ziren argazkiotan.
http://www.andrew.cmu.edu/user/mtoups/nantes/copsinnantes.htm

Britainia Handian sarearen bidezko adierazpen libreak eta informazio alternatiboak duen babes falta berriro agerian geratu da. Aurretik, Euskal Herria Journal-en ispilu lana egiten zuen webgunea deskonektatu zuen britainiar poliziak, 1997an, inongo ebazpen judizialik gabe.

Indymedia EH
basque.indymedia.org
indymedia.org.uk

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak