Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Telendroak gora eta behera

Sindikatzearen garrantzia Euskal zinema Londresen

Telendroak gora eta behera

2004ko Maiatzak 3 nire i-bilerak

Lehendik Googlen ez zegoen eta asmatu berri duten Telendro hitza emanda lehiaketa antolatu du Dirson-ek. Lehiaketaren helburua Googlen hitz horrekin eta bakoitzak Googleren sailkatze algoritmoez dakiena aplikatuz, webmasterrek Googlen Telendro hitzaren bilaketan lehenengo lekua lortzea dute helburu. Baina zer da Googlen lehenengoa agertzea?

Dirsonen zehazten dutenez, ingelesezko interfazean agertuko dena kontutan hartuko dute lehiaketan. Baina aise froga dezakegunez, ez da ber gauza Telendro bat Google.com-en bilatzea, edo Google.es-en bilatzea (sare osoa kontutan hartuta). Azken honetan ere ez dizkigu erantzun berak emango paginas en espaņol-en bakarrik bilatzeko aginduta (Aurkirena ere agertzen da hemen, 10. lekuan eta Papel Continuo-rena dago lehenengo) edo paginas de Espaņa atalean bilatzeko aginduta (hemen ere Aurkirena ageri da, 5. lekuan, baina lehenengoa telendro.org da). Azken bilaketa honetan egiaztatu ahal izan dudanez, nire sarean.com hau ez du Espainiartzat hartzen Googlek, Aurki berriz bai. Benetan kriptikoa eta, inondik inora bitxia da Googlek webguneak sailkatzeko duen logika, guztiz ilogikoa ere izan baitaiteke eta inondik inora perfektua ez da. Google.fr-en bilatzeko aginduz gero (sare osoan), Aurkirena ageri da lehenengo lekuan, papel continuo bigarrena eta telendro org hirugarrena.

Lehiaketan neuk ere esku hartzea erabaki nuen, kuriositatez, ez baitakit nire PageRank-a zein den ere eta Googlek sailkapenerako erabiltzen dituen beste irizpideak ez baititut ezagutzen. Baina Aurkik bestela planteatu du erronka: euskaldun guztiok bat egin dezagun bere alde, euskal webgune batek lehiaketa irabaz dezan, euskal ordezkariaren aldeko google bombing moduko bat, azken finean.

Batzuek, Googlek hobetuko sailkatuko dituelakoan Blogspot-en ezarri dituzte euren Telendroak eta telendroen gaineko webguneak (1), (2), (3), (4), (5). Baten batek ere, bere zerbitzuak iragartzeko baliatu du lehiaketa.

Gaur eguerdian lehenengo lekuan ageri denari Gmail-en posta kontua emango diote Dirsonekoek. Litekeena da Aurkik eskuratzea.

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. El Telendro  |  2004-05-3 Ordua: 5:03 pm

    Kaixo,
    Zure pagerank-a 5 da. Dexentekoa da. Sustaturena seikoa da.
    Google eta hizkuntzen gainean esan, googlek nahiko ondo katalogatzen dituela web orriak. Gauza da hitz dexente izan behar dituela web orriak eta hizkuntz berean. Aurkiren kasuan hiru hizkuntz ezberdin darabilzki.
    Aurkiren erronkan eta euskaldun guztiak batzeari ondo deritzot, baina hala hartuta ez zait oso egoki iruditzen beraien empresa codesyntax promozionatzea beraien telendroan.

    Azkenik Gmail kontua aurkira doa, baina hauek adierazi bezala link batekin lagundu zutenen artean zozkatuko dute.

    El traductor funciona ;)

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Uztaila 2008
A A A O O L I
« Eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak