Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Urte barri, txarri belarri

Zapatistek eta sareak 10 urte Niri buruz

Urte barri, txarri belarri

2004ko Urtarrilak 5 nire i-bilerak

Oporraldi labur honetako eguraldi eskasak lagunduta, sarean osteratxo batzuk egin ditut etxeko epelean. Lehenengo, Mexikora joan naiz, igandean azaldu nuenez, zapatisten 10. urteurrenari sarearena ere deritzot eta, ziberaktibismoaren ikuspuntutik bederen. EZLNren webgune ofizialean ikusi dut, lehengoan aipatu nuen 20 y 10 kanpainiaren loturaz gain, Radio Insurgenteren mp3 artxibo batzuk daudela eskuragarri. Bertan, Marcos bera dugu esatari eta DJ, BB King eta bestelakoak jartzen eta Garzon epaileari buruz hizketan, besteak beste.

Sustatun mugimendu gutxi, normala denez. Hala ere, Martitzera joandako zundaren argazkiak daudela irakurri dut. Argazki ikusgarriak, inondik inora. Baina alde txarra ere badu paisaia horrek: bertara joateko gogoa pizten du eta, momentuz, aukerarik ez. Ez dago Bilbotik 38 euroren truke eramango gaituen Easyjet-ik oraingoz.

Urte berrirako asmoen artean arabieraren ikasbidean sakontzea jarri diot nire buruari (oraindik nahiko berde bainago) eta, hara non aurkitu dudan arabierazko liburuak eta ikasteko metodoak saltzen dituen liburudenda telematiko bat. Bartzelonan dago Baibar liburudenda-kafetegia eta itxura ona dauka. Nire helburu gorena Mariem Hassan saharauiaren kantak ulertzea da, edo Souad Massi algeriarrarenak. Azken hau martxoaren 26an Miarritzen izango ei da eta Mariem, bera partaide den Mujeres Saharauis taldearekin Bilboko Kafe Antzokian izango da otsailaren 28an, Saharaui Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 28. urteurrenaren ospakizunetan.

Bilbo Hiria Irratia piztuko dut. Nire herritik ez zen orain arte entzuten, baina Interneten emititzen hasi denez gero, bost axola uhinak. Bit-ak urrunago heltzen dira.

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. Zapatudos  |  2004-02-1 Ordua: 10:56 pm

    Ez da oso ondo entzuten baina jaitsi ezkero mp3 hori pasatu ahal da CD batera. Baian editatu dezakezu eta gomendatzen dizut GarageBand programa hori, macintoshzalea zarenez. Instalatu dut eta oso ondo dago (MAC OS X).

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak