Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Ali Lmrabet berriro gose greban

Durangotik bueltan Milioika abesti zakarrontzira

Ali Lmrabet berriro gose greban

2003ko Abenduak 11 nire i-bilerak

Marokokoa diktadura da. Ez dut ezer berririk esaten horrekin, pixkat Mahgrebeko errealitatearen jakitun denarentzat. Ali Lmrabet kazetaria adierazpen askatasuna erdi aroko erregimen politiko batean egikaritu nahi izateagatik gartzelan dago aurtengo maiatzaz geroztik. Gose grebari ekin dio azaroaren 30ean, gartzela barruko bizi baldintza eskasengatik eta agintariek kontzientzia preso moduan har dezaten. Berarekin batera beste kazetari preso bat hasi da gose greba hori egiten, Mohamend el Hourd.

Lmrabet maiatzean kondenatu zuten Marokon, “erregeari laidoak eta Marokoren batasunari eraso egiteagatik”. Berak zuzentzen zuen Demain aldizkari kritikoan bere burua errepublikazale moduan definitzen zuen preso ohi bati elkarrizketa egiteagatik eta Saharako gatazkari buruzko hainbat iritzi eta albiste plazaratzeagatik kondenatu dute. Bere prozesuak iraun zuen bitartean gose greba luzea egin zuen eta horien ondorioz oraindik osatu ez diren osasun arazoak sortu zaizkio giltzurrunetan eta ikusmenean. Ultzera bat eta mugikortasun arazoak ere baditu orduz gero.

Lmrabeten aldeko elkartasun mugimendu zabala sortu da eta Espainian, esaterako, haren aldeko batzordea sortu zen. Bere iritzi artikulurik polemikoenak irakurri berri ditut, gaztelaniaz Maņana izenburupean argitaratu den liburuan. Tartean gartzelara eraman duten iritziak irakurri ahal izan ditut liburuan eta ez dira beste munduko ezer. Nahikoa light iruditzen zaizkit Saharari buruz esaten dituenak eta ez nator bat berak Saharari buruz duen iritziarekin. Erregearen figura ez du kolokan jartzen Lmrabet-ek, baina bere inguruko “Majzen” edo botere zirkuloaren kontu ilunak azaleratzen saiatzen da. Hala ere, “Gure lagun errege” jaun eta jabe den erresuman hori delitu larria ei da eta horregatik kondenatu badute, nire elkartasun osoa adierazi behar diot.

Kondenatua izan da, halaber, bere egunkarian umorezko tira kritikoak argitaratzeagatik. Berauek irakurri edo kasuaren gaineko informazio gehiago nahi duenak webgunea bisita dezake. Mohamed el Hourd-en kasua ez da Lmrabet-ena bezain famatua baina antzekoa da. Abuztuan kondenatu zuten, islamista bati elkarrizketa egiteagatik, bide batez berak zuzentzen zuen komunikabide kritikoa itxiz. Azken hau da, dudarik gabe, gobernuak lortu nahi zuena. Bitartean, itxuraz askatasuna defendatzen duten “Mundu libreko gobernuek” ez dute ezer esaten etxe ondoan daukatenari buruz. Aznarri behintzat, Marokora egin berri duen bisitan ez zaio gogora etorri Lmrabet, Saharauiak gogora etorri ez zaizkion moduan.

Aliren aldeko batzordea
http://selene.uab.es/ceii/Ali_Lmrabet/Ali_Lmrabet.htm
http://www.ali-lmrabet.org
http://madiaq.indymedia.org

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Abuztua 2008
A A A O O L I
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak