Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Argiak eta itzal beltz luzea Eusko Jaurlaritzaren jardueran

Manu chao, Bilbotar klandestinoa

Argiak eta itzal beltz luzea Eusko Jaurlaritzaren jardueran

2003ko Otsailak 21 iritziak

“Prestige: Jaurlaritzak egoki dihardu?” galderari erantzunez.

Eusko Jaurlaritzaren jardueraz galdetu didate eta horixe bururatzen zait erantzun moduan. Nire aburuz, jaurlaritzak egoki jardun du arrantzaleen lana koordinatuz, baxurakoekin akordioak lortuz, tresneriaz hornituz eta hondakinen tratamendu egokia bilatuz. Itzala ere badago, hala ere, Lakuakoen jardueran. Itzal luze eta beltz horrek estaltzen ditu egun gure kostaldeko zati handi bat. Heldu zenetik ez du inork garbitu eta badirudi administrazioak ez duela garbitzeko usterik.

Abenduan, lehenengo orbanak heldu bezain laster bolondresak abian jartzeko eta koordinatzeko eskatu zitzaion jaurlaritzari elkarte ekologista eta naturalisten aldetik. Berak ezetz, lehorreko zeregin hori profesional gutxi batzurekin egingo zuela erantzun zuen.

Orduz gero, marea beltzaren benetako neurria bertatik bertara ezagutu dugunok berehala konturatu gara horrekin ez zela nahikoa izango. Beste gauza batez jabetu gara ere: soilik hondartzak garbitu dituztela, gure kostaldearen zatirik ikusgarriena, eskuragarriena eta garbitzeko errezena. Kostaldearen %90 osatzen duten haitz eta itsaslabarrak ez dituzte ikutu eta ez dituzte aipatu ere egin ekologistek ardura hori gogorarazi dieten arte.

Egoeraz kezkatuta, sektorerik kontzientziatuenek itsaslabarren garbiketari ekiteko galdatu diote Lakuari, lekuak eta datak zehazteko. Gure eskualdean bost aste daramatzagu kostaldea aztertzen eta administrazioari informazioa pasatzen. Honek arrokak garbitzeko protokolo bat argitaratuz erantzun du, nola garbitu behar den azaltzen duena. Informazio hori jada eskuragarri genuen sarean, ADENAk prestatutako txostenean. Ekiteko asmo ezaren aurrean, orain arte harrizko gonbidatuak izan diren ornitologoek, surfistek eta ekologistek protesta-garbiketa deitu zuten Sopela eta Zumaia arteko hainbat lekutan, iragan igandean. Goiz batean 3,6 tona galipot bildu genuen.

Ez da egia orain dabiltzan langileekin kostaldea garbi daitekeenik. Ezta Intxaurraga sailburuak esandakoa, haitzetan inpaktua hamar egun lehenagokoa izan zela. Astokeria da zuhurtzia dela eta, haitzetako fuela garbitu barik itxarotea hobe dela esatea.

Erraza du Lakuak Espainiako gobernuaren portaera lotsagarriarekiko konparatzetik bere burua gorestea. Argudio ustela da hori, baina ETBren laguntzarekin hondartzak=kostaldea identifikazio faltsua zabaldu dute, dena kontrolpean dagoela, gure kostaldea benetan belztuta dagoen bitartean.

Jabi Zabala, kazetaria.

(Goienkarian argitaratutako ARTIKULUA, Eztabaida sailean, 2003ko otsailaren 21ean).

iritziak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. sarean.com » Duela &hellip  |  2006-03-31 Ordua: 9:59 am

    […] Prestigeri dagokionez, badirudi dena ahaztuta daukatela, baita hortik atarramendu politikoa atera nahi izan zuten soziatek ere. Noski, gure kostaldean ere eragin zuela eta bertoko agintarien utzikeria ere inoiz izan zirenik zalantzan jarriko du hainbatek, oroimena hain erraz lausotzen da eta… […]

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Maiatza 2008
A A A O O L I
« Api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak