Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Buber sariak abian

Arkeologia sarean Ekintzaile telematikoak

Buber sariak abian

2003ko Abuztuak 10 hitzalean

Euskal Herriko webgunerik onenak nabarmentzen dituzten Buber sarien laugarren edizioa abian jarri dute. Aurten Internet&Euskadi elkarte sortu berriak hartuko du sariketa hau antolatzearen ardura, orain arte Jose Antonio Del Moral kazetariak zuzentzen duen @Euskadi buletinak antolatzen baizuen.

Sariok zortzi arlotako webgunerik onenak aukeratzen dituzte. Hurrenez hurren webgune instituzionalak, pertsonalak, kirol webguneak, enpresenak, hedabideenak, kulturari buruzkoak, atariak eta sarean euskararen alde gehien egin dutenak.

Edozein euskal webgune aurkeztu daiteke Buber sarietara eta internautok ere inorena proposatu dezakegu dagokion kategorian sailkatzeko. Ondoren, kategoria bakoitzean beste internauten bozkarik gehien jasotzen dituzten hamar webguneak igaroko dira bigarren fasera. Oraintxe zabalik dago hainbat arlotako webguneak proposatzeko aukera.

Azarotik aurrera izango den bigarren fasean, arlo bakoitzeko hamar horien arteko bi aukeratuko ditu euskal internauta ezagun batzuek osatutako epaimahaiak. Arlo bakoitzeko finalista bi horien artean berriro internautek bozken bidez aukeratuko dute irabazlea. Horien artean ere internautek urteko euskal webgunerik onena aukeratuko dute. Bozkatzeko hainbat faktore kontutan hartzeko eskatzen dute antolatzaileek: egindako ahalegina, diseinuaren kalitatea, egituraketa, negozio edo zerbitzu publikoaren ikuspegia eta edukien aberastasuna.

Buber sariek Blas Pedro Uberuaga internautari zor diote izena. AEBetara joandako euskaldunen semea dugu Buber eta bera izan zen, 1994an, Euskal Herriari buruzko lehenengo erreferentzia garrantzitsua sortu zuena. Unibertsitatean zegoela webgune pertsonal moduan osatzen hasi zen euskal kulturaren, hizkuntzaren, sukaldaritzaren eta beste hainbat arloren gaineko informazioak ingelesez zituen informaziogunea, gure herriaren bila zebiltzan atzerritar askorentzat lehenengo kontaktua izan zena. Geroztik Euskal Herriari buruzko beste webgune batzuk sortu izan dira baina Buber-ena aitzindaria izan zen eta oraindik garrantzi handia izaten jarraitzen du.

Buber sariak
buber.interneteuskadi.org
Buber
www.buber.net

——————

Proxy-a gaindituz

Kablea eta ADSLa hain hedatuta daude eta hainbeste jendek erabiltzen du Internet nabigatzeko ezen trafikoa izugarri emendatu da azken aldi honetan. Sarbidea ematen duten telefono konpainiek aurkitu dute beraien eta Interneten artean dagoen banda zabalera hobeto baliatzeko modua aurkitu dute proxy-a instalatuz. Funtsean, proxy-ak internautok sarrien konektatzen garen orrialdeak hartu eta gordetzen ditu bere disko gogorrean, cache-an. Gero, beste internauta batek orrialde hori eskatuz gero, proxy-ak, webgunerako konexioa egin beharrean, berak gordeta daukana erakutsiko digu. Horregatik, batzuetan ez gara webgune horren azken bertsioa ikusten ari, hala uste badugu ere, Telefonicak edo erabiltzen dugun hornitzaileak bere ordenagailuan gordeta duena baizik.

Internauta askoren protesta eragin du kontu honek eta, proxy-a kenduko dutenik ez dirudienez, hura gainditzeko programa sortu du Espainiako Internauten Elkarteak (AI). Euren webgunetik jaitsi daiteke doan Pasakche 1.0 deritzon programa. Honek, ikusi nahi dugun webgunearen azken bertsioa eskatzera behartzen du gure hornitzailea.

www.internautas.org

LABURRAK

Flash barregarriak

Webguneetara interaktibitatea, soinuak, mugimenduzko irudiak eta beste hainbat ezaugarri ekarri ditu Flash programak. Artistek asko maite dute Flashen sortzea eta badira ia Flash hutsean egindako webgune asko. Gurean Katalunian bezain garatuta ez dagoen arren, badira horretara bideratu diren artista batzuk, Pernan Goņi eta ti-tako beste lankideak kasu. Euren webgunean, Flash-arekin egin daitekeenaren erakusgarri, lan bitxiak jarri dituzte inoren eskura. Aipatzekoak dira Paz-man, Garzon epailea eta ezker abertzaleko buruzagiak protagonista dituen Pac-man haren bertsioa, edo Tranvia chirene jokoa. Hemen Bilboko kaleak zeharkatu behar dira Azkuna alkatea gidari duen tranbia berriak harrapatu barik. Gorbea izeneko sorkuntza film laburra edo Mister Tus kaktusaren abenturak ikusteko ere merezi du bisitak.

www.ti-ta.net
www.animatu.com

Weblog gehiago

Palenqueko lagunak webgunea Los Rios-en (Ekuador) dauden euskal eliztarren lagunek egiten dute bertako eta hemengo informazioak weblog batean bilduz. Euskaraz eta gaztelaniaz egiten dute, bitakorak doan egitea ahalbidetzen duen webzinemaker.com zerbitzari frantziarraren bidez. Bestalde, beste euskal kazetari batek bitakora zabaldu du ziberespazioan, Luis Alfonso Gamezek Sinapsis-en zientziari buruzko idatziak biltzen ditu Blogspot zerbitzuaren bidez. Aurretik Javier Armentiak berea zabaldu zuen Blogalia erabiliz.

www.palenque.tk
sinapsis.blogspot.com
javarm.blogalia.com

hitzalean atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Uztaila 2008
A A A O O L I
« Eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak