Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Zeren bila dator jendea

Makinek aurrea hartuko digute? Etorkizuna kultura librea da

Zeren bila dator jendea

2004ko Irailak 13 sarean

Gaur Sustatun agertu da badagoela webgune bat, quebuscasque izenekoa, jendeak Googlen egiten dituen bilaketa bitxiak batzen dituena. Bada, webgune gehienetan bezala, bilatzaile bidez sarean.com honetan agertzen direnak ere oso gauza bitxien bila dabiltza, bisitarien %89 bilatzaile batetik igaro gabe zuzenean sartzen diren arren. Gako-hitzen top ten-a egin dut eta hauek izan dira 2004ko lehen sei hilabeteetan jendea sarean.com-era bideratu duten hitzik bilatuenak:

sektak, heriotz zigorra, anje duhalde, sex men, euskal liburuak, hasiberriak, klasizismoa, ruper ordorika, komikiak eta ume gaiztoak.

Baina hitz batzuk beti sailkapen horretan mantentzen diren arren, hilabete batetik bestera aldatzen dira haietako asko. Adibidez, iraileko lehenengo egun hauetako hitz eta hitz sortarik bilatuenak, hurrenez hurren, hauexek izan dira: www.sexu.com, sexmen, hondarribiko jaiak, euskal liburuak, futura 2000, lan bila, sexu.com, abestien letrak, herri norte eta elektrotuna.

Bilaketen %51,6 google.es-etik datoz. Ondoren yahoo.com (%14.9), google.com (%9,7), msn.com (%6,6) eta google.fr (%3,5) datoz. Bistan da hegoaldeko jende gehienak google.es erabiltzen duela, Googlek hala egitera bideratuta, nahiz eta aipatu genuen prozedura bat egon badagoen google.com-ekin jarraitzeko.

sarean atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

2 iruzkin Zurea idatzi

  • 1. Mifune  |  2004-09-15 Ordua: 3:57 am

    Web hori zaharra da bainan, dena den, ni egunero txunditzen naiz gai honekin. Ene “server”-en azaldutako bilaketak (ene erdarazko bitakoratan), benetan surrealistak dira. :D

  • 2. newton  |  2004-09-16 Ordua: 3:19 pm

    Eta hori guztia nola ikus daiteke?

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak