Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Kazetarik gabeko kazetaritza

Ordenagailua bidaide Bidaia eskuragarriak egunotan

Kazetarik gabeko kazetaritza

2004ko Ekainak 26 nire i-bilerak

Kazetaritza digitalari buruzko Huescako kongresuan “kazetaririk gabeko kazetaritzaren” arriskuez ohartarazten zuten. Noski, ohiko komunikabideen bertsio digitaletakoek kontrolatzen zuten kongresua. Eurek ikusten dute kazetari ez diren asko idazten eta beldur dira kazetariaren statusa urratuko ote den. Nik bitartekaririk gabeko kazetaritza dela nabarmenduko nuke, hori da ezaugarri nagusia, idazten duena kazetari izan edo ez. Kazetari tradizional batzuk kazetari Vs. blogger dikotomia faltsua ezartzen ahalegindu dira, baina kazetaria jarduera edo ofizioa da eta blogger-a tresna jakin batzuk erabiltzen dituena da.

Noski, bitakora guztiak ez dira kazetaritza. CMSek bitartekoa jartzen dute, gero idazten dugunak definituko du erabilera eta, kazetaritza bitakora izanez gero, genero ezberdinak ere zehaztuko ditugu.

Bitakora fanzinearekin pareka daiteke, norberak egina delako, baina itxura aldetik paperezko fanzine bat eta egunkari bat oso ezberdinak dira eta sarean bitakora bat egunkari handi baten bertsio digitala baino txukunagoa ere izan daiteke. Jorratzen duen tematikagatik informazio orokorrekoa ere izan daiteke eta bereiziz gero edozein arlotan bereiz daiteke. Badira zientziari, zinemari edo literaturari buruzko bitakorak, informazio orokorrekoak edota bitakorei buruzko metabitakorak.

Dena dela, kazetarientzat kazetaritza zuzena, editorerik gabekoa egiteko aukera ematen du bitakora batek: kazetaria bera da editorea eta berak kontrolatzen du bitartekoa. Kazetaritza pertsonala ez da izango objektiboa, ohiko komunikabideak ere ez dira, baina zintzoagoa eta zentsurarik gabekoa izan daiteke (beti izango da autozentsurarik, bitakora izengabea izan ezik). Jon Udell kazetariak bere bitakoran erantzuten duenez, prentsa idatziak eskatzen duen kontrastea eta aurrekarien gaineko informazioa lantzea eskatzen du bitakora batean kazetaritza egiteak ere. Zentsura ezartzen dutenak irakurleak dira euren iruzkinekin, berehalako feedback-arekin.

Weblog edo bitakoren gaia kongresu horretako hizpide nagusia izan dugu, aurkeztutako hamar komunikazioetan zazpik gai hori jorratzen baizuten. Leioan ere izan zuten berbagai maiatzeko topaketan. Lehenago ere esan dudanez, autoedizioak aldizkarigintzara ekarri zuenaren pareko iraultza ekarri du Interneteko ediziora Edukien kudeaketarako sistemen (CMS) agerpenak. Edizioaren demokratizazio hori onuragarria da, inondik inora.

nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

3 iruzkin Zurea idatzi

  • 1. Palenqueko lagunak  |  2004-06-27 Ordua: 10:17 am

    Eta kazetaritza digitalak zentsura ekonomikoa sahiesteko aukerea ere emoten dau, neurri handi batean.
    Komunikabideak enpresa direnez, kontu handiz dabiz eurenak ez kritikatzeko, publizitatea ez galtzeko…
    Komunitate txikientzako kazetaritza digitalak aukeratxo bat emoten deutso.

  • 2. Luistxo Fernandez  |  2004-06-28 Ordua: 12:12 pm

    Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua izango da azaroan Bilboko Euskalduna Jauregian.

    Nire hitzaldia izango da, Bitarketaritzarik Gabeko Kazetaritza. Eta esango dut, azken batean, hori, ondo ulertuta, kazetaririk gabeko kazetaritza dela. Baina horrek ez du esan nahi kazetaritzaren amaiera…

    Kongresu horren weba hemen egongo omen da, baina ez dakit noiz: http://www.ehu.es/kongresua

  • 3. Palenqueko lagunak  |  2004-07-15 Ordua: 5:58 pm

    Aupa Luistxo! Enekian zu ere hemendik zegozenik! Pozten naz.
    Zentsura dala-eta “gutarrek” egiten dabena ere kontuan izan daikegu, ezta? Euskaraz gabiz eta ez dot uste inor ikaratuko danik. Susmoa baino ez daukat, susmoa beraz, Sustatu bera ere hasieran irekiagoa zela, iritzi aniztasun handiagokoa…
    Ur Apalategiren “Gure Gauzak SA” dot gogoan, adibidez. Zer deritxozu?

    Eupada zabal bat

    Palenqueko lagunak

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

RSS jarioaren bidez harpidetu iruzkinetara


sarean.com

Egutegia

Urria 2008
A A A O O L I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak