| Mobile | RSS

Aste Nagusian, euskara bantuaren alde

Euskaltzaindiaren egoitza berton ezartzeaz gain, Bilboko udala lan itzela ari da egiten euskara bantuaren sustapenerako. Gaur jakin dut kanpainia musikala abian jarri duela, aurten bigarrenez, jaietako sexu erasoak ekiditeko-edo. Musikan inspiratutako leloa asmatu dutela esan du kanpainia aurkeztu duen zinegotziak: “Si sí, sí. Si no, no” dio letra handietan eta, txikiago, kanpainiaren lelo nagusiaren azalpen [...]

[ More ] Abuztua 21st, 2007 | 1 Comment | Posted in iritziak |

Fernando Alonso sucks (eta gainerakoak ere bai)

Lehengoan, Bizkaiko herri bateko garagardotegian nengoela, telebista jarrita zegoen, halako lekuetan barkatu ohi den detaile merkea baina tira, jende asko ari zen jarraitzen Formula1-eko lasterketa. Interes berezia sorrarazi dute azkenaldion auto lasterketek, zalantzarik gabe Fernando Alonsoren inguruko fenomenoak eraginda. Halako batean, jendea pozez zarataka hasi zen, Alonso aurkariari aurrea hartu eta lehenengo jarri zelako lasterketan.

[ More ] Abuztua 7th, 2007 | No Comments | Posted in iritziak |

Disonancias-i buruzko dokumentala

Artisten irudimena eta ekimena enpresetara eramateko ekimena da Disonancias. Urte hasieran bertako koordinatzaile Arantxa Mendiharati elkarrizketa egin genion irratia.com-en eta berak azaldu zizkigun ekimenaren nondik-norakoak. Bada, deialdia egin berri dute, zerbait proposatu nahi duten artistek aurtengo Disonancias ekimenean esku hartzeko. Euskal Herriko 9 enpresa eta ikerketa gunetan ikerketa proiektuak garatuko dituzte aukeratutakoek.
Itxaso Diaz bizkaitarrak oso [...]

[ More ] Abuztua 4th, 2007 | No Comments | Posted in bideoak |

Nola zentsuratzen da webgune bat?

Espainiako epaileak ere izan ziren Batasunaren webgunea ixteko agindu zutenak. Orain El Juevesekin gertatu da. Teknikoki eta juridikoki zentsuratze hori nolakoa izan den jakin nahian ibili naiz eta inon ez dago azalpen handirik. Hemen behintzat, deskonexioa aldizkarikoek eurek egin dutela agertzen da, poliziek delitua egiten ari zirela jakinarazi eta gero. Baina zer gertatzen da zentsuratuak [...]

[ More ] Uztaila 23rd, 2007 | 1 Comment | Posted in iritziak, nire i-bilerak |

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Lehengoan Googleri buruzko dokumental interesgarria eman zuten Mundo.hoy saioan. Badira Googleri buruzko bestelako erreportaiak, bertan lan egiten dutenen gainean (bideoak) edo bertako bizimoduaren (El Pais) inguruan. Ohi bezala, dokumental interesgarria da. Bertan Vint Cerf eta Googleko jendea agertzen da, baita Googlerekiko kritikoak direnak, Archive.org-eko Brewster Kahle eta beste hainbat. Googlek sareko edukiak nola indexatzen dituen, [...]

[ More ] Uztaila 18th, 2007 | 1 Comment | Posted in bideoak, nire i-bilerak |

Bilboko jolas parke herdoildua

Galdakaoko lurretan zegoen Bilboko jolas parkea. Instituzioek baztertua, bilbotarrek ahaztua, hemen dago oraindik haren hilotz ugertua. Lehengo egunean, hainbat urte pasa ostean, txiripaz pasatu nintzen handik. Horrelako tokiak, masentzako sortutak baina aspaldi abandonatuak, oso zinematografikoak dira. Begira bestela Coney Island-en zenbat film egin diren… Baina Bilboko jolas parkea biziki erakargarria egiten zait, gure txikitako oroimenek [...]

[ More ] Uztaila 13th, 2007 | 1 Comment | Posted in Beste, nire i-bilerak |

The revolution will not be televised? Telesur Europan

Gil Scott-Heron poeta eta kantari iraultzaile amerikarrak asmatu eta hedatu zuen The revolution will not be televised leloa 1971an argitaratutako aldarrikapen kantuaren bidez. Hona hemen abestiarekin eta hainbat irudirekin osatutako bideo bat. Canongate Books-ek argitaratutako Now and Then bildumarako egindako promozio bideoa da:

WPvideo 1.10

Interneten garaia geroago heldu da eta, komunikabiden arteko kategorizazio zurrunak alde batera [...]

[ More ] Uztaila 8th, 2007 | No Comments | Posted in iritziak, nire i-bilerak |

Natura blog interesgarria: Tantaka-tantaka

Lehengoan Antton Alberdiren mezua jaso nuen euskalnatura.net eta haren barruan dagoen Tantaka-tantaka bloga ezagutzeko gonbidapenarekin. Bereziki interesgarria bertan jarri duen bideoa. Afrikako Kruger parkean filmatutakoa da eta bertan, txiripaz, bizitzako kontakizun lazgarri eta bitxia harrapatu zuen bisitari batek bere kamerarekin. Ez dizuet gehiago kontatuko, bisita ezazue bloga eta bertan aurkituko duzue bideoa.
Buzzin in my [...]

[ More ] Uztaila 3rd, 2007 | No Comments | Posted in bideoak, nire i-bilerak |

Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

Lehengoan elkarrizketa egin genion irratia.com-en Ana Courier avatar-ari, bere bigarren bizitzako ibileren inguruan. Bada, igandean bertan beti interesgarria izaten den Mundo.hoy saioan Second Life izan zuten hizpide. Nik USB bidezko TDT deskodetzaile erosi berriak nola grabatzen duen probatu eta gero, esperimentua egin dut flash videora pasatzeko eta hemen duzue emaitza.

Gigabyte bateko bideoa Riva FLV Encoder [...]

[ More ] Ekaina 19th, 2007 | 4 Comments | Posted in bideoak, nire i-bilerak |

Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

Harrituta utzi nau. Aspalditik mac erabiltzaileak garenok (eta aspaldi mac-eroak ginenok), Steve Jobs-en figura ezagutzen dugu, Macintosh-en Think different pentsamoldearen bultzagilea. Urte askoan Gates Goliath-aren aurka borrokatu den David interesgarriagoa, alternatiboagoa, inteligenteagoa, cool-agoa… Berak sortutako Apple konpainiatik bota zuten eta handik urte batzutara berriro bueltatu zen (ikus duela 10 urteko erreportaia), iMac-a besapean, sorkuntzaz eta [...]

[ More ] Ekaina 15th, 2007 | 1 Comment | Posted in bideoak, nire i-bilerak |
Formak, zerua eta uraFabrica de mazapanJendetza Arriaga aurreanFerminen TelecasterraUdazkena BilbonHaitz Oteizarramaceo-tronpetista.jpgHieroglifikoa: Tol 2Bilbo berria: OlleriasZubi zuria uretanItzal luzeaHabana Zaharra?Islak eta itzalak 2Kaioa eta zubiaBogalariak Deustuko erriberanRontegi...New Yorken ereJai Alai Katumbi ExpressLainopeanNaja gauez - Rainy night in Bilbao