Niri buruz ez dakizkizun bost gauza
Katixak pasatu dit meme edo memelokeriaren marroia, hari Luistxok pasatuta. Luistxok bezala zer ez kontatu asko dudanez, zer demontre kontatu ibili naiz mamurtzen. Hona hemen niri buruz ez dakizkizun bost gauza, harrigarriak izanagatik denak egiazkoak:
1. Luistxok bezala, neuk ere futbolaz idatzi izan dut inoiz, behin Egunkarian baja bat kubritzeko beste bat inor ez eta Lezamara [...]






























