Category Archives: Kontaizu

Kontaizuko kolaborazioak bilduta

Abuztua arte Kontaizu.net web aldizkarian ibili naiz kolaboratzaile, bertako informatika (sic) arlorako Interneti buruzko testuak idazten. Aurrerantzean Gorka Julio lankide eta adiskidea arituko da zeregin horretan. Ziur nago testu interesgarriak idatziko dituela Gorkak. Aurretik inoiz aipatu dut Kontaizu eta bere edukiak indexatzeko ezintasuna. Behin-behineko konponbidea asmatu nuen orduan, baina batzuetan zerbitzariak errakuntza mezua erakusten du, […]

Web diseinuaren garrantzia

Egungo gizartean diseinuak sekulako garrantzia du, eguneroko tresna guztiak erabilgarriak izateko eta, aldi berean, erakargarriak izateko diseinatu behar dira arrakastatsuak izango badira. Webguneak ere, noski, bi irizpide horiekin diseinatu behar dira komunikazio eraginkorra lortzeko. Baina denek ez dute oreka hori mantentzen eta webgune oso ikusgarriak egin arren baliagarritasun gutxikoak izan ohi dira.

Hegaldi merkeen zoramena

Oporraldia hemen dugu eta aurten inoiz baino gehiago erabiliko ditugu hegaldi merkeetako konpainien zerbitzuak. Duela gutxi arte ikasle gehienek autobusez egiten zituzten bidaiak Londresera, Bartzelonara edo Parisera… Gaur egun, ordea, oso hegaldi merkeak eskura daitezke Europako edozein hiri handitara joateko. Abilezia eta pazientzia pixkatekin edonora joatea merke aterako zaigu.

Podcast, nahi duzuna esateko

Internetek, nahi duguna idazteko aukera damaigun bezala, nahi duguna esateko aukera ere emango digu, besteei gure ahotsa, hitzak eta musika entzunarazteko. Audio artxiboak etxean grabatu eta sarean eskegiz besteek nahiko erraza izango dute eskuratzea, guk MP3 formatoan grabatutakoa entzunez.

Euskal blogosferaren aurrerapausuak

Gero eta gehiago dira sarean euskaraz euren bitakora edo blog pertsonalak idaztera animatzen direnak. Azken hilabeteotan blog berri mordoa sortu dira gure hizkuntzan, era guztietakoak. Horien inguruan zerbitzu berriak sortu dira, hazten ari den informazio eskaintza berri honi laguntza emateko. Esaterako, Debagoieneko goiena.net atariak nork bere bloga (euskarazkoa bada) jartzeko ostatatze zerbitzua zabaldu du, eibar.org […]

Doako telefonoa ordenagailuan

Skype programari esker gure ordenagailua doainik deitzeko telefonoa bihur daiteke, sarera konektaturik badago eta mikrofonoa konektaturik badauka. Doako programa da Skype eta Windows, Mac OS edo Linux sistemetan ezarri daiteke. Ondoren, programa duten gure lagun guztiekin hitz egingo dugu, debalde, nahi beste orduz.

Ordenagailu libre eta euskaldunak

Gure arteko ordenagailu gehienek Windows sistema eragilea erabiltzen dute, baina, azken finean, hori aukera bat besterik ez da eta badira beste sistema batzuk. Gero eta gehiago entzuten da ordenagailu askok, Windows edo Macintosh sistema erabili barik Linux erabiltzen dutela. Sistema librea da Linux, filosofia iraultzailekoa, doakoa eta ahalmen handikoa. Gainera euskaraz ere badaki, birusen aurrean […]

Kontuz iruzurrekin

Sarean nabigatzeak edo posta elektronikoa erabiltzeak arriskuak ditu, adi ibili ezik iruzurle bihozgabeen hatzaparretan jausi gaitezkeelako. Bide ezberdinak erabili ohi dituzte guri ziria sartzeko, baina euren trikimailuak zeintzuk diren jakiteak babestuko gaitu. Ondoren, sarean iruzurleek erabiltzen dituzten biderik ohikoenak aipatuko ditugu.

Utopia posibleak sarean

Estaturik gabeko nazioez gain, inongo mapa ofizialetan ageri ez diren herrialde dexente badira. Mikronazioak, alegiazko nazioak eta utopia praktikara eramateko saiakerak aurki ditzakegu Interneten. Denak dira ezberdinak baina denek egiantzeko itxura dute sarean. Batzuek asmatutako hizkuntza ofizialak, pasaporteak eta enbaxadak ere badituzte.

Musikari berrientzako aukerak sarean

Internetek laguntza handia eman diezaioke jotzen hasi berri den talde bati. Musikaren zabalkunderako eta taldea ezagutarazteko balio du, baina honetan ere lan pixkat egitea beharrezkoa izango dugu, sareak ez baitigu dena egingo.